Juan Guaidó
2019/02/13 - 09:52
Janaria arma politiko gisa
Guaidok iragarri duenez, otsailaren 23tik aurrera sartuko dute laguntza humanitarioa herrialdean. Madurok agintea duela frogatu nahi du, eta laguntza hori sartzen eragotziko du.
2019/02/13 - 09:47
Giza-laguntza otsailaren 23an sartzen hasiko dela aurreikusten du Guaidok
Juan Guaidok iragarri duenez, datorren otsailaren 23an hasiko da giza-laguntza Venezuelan sartzen, Nicolas Maduro kontra egon arren.
2019/02/13 - 07:37
Laguntza humanitarioa otsailaren 23an sartuko dela Venezuelara iragarri du Guaidok
Giza laguntzaren sarrera ahalbidetzea eskatu die oposizioak Nicolas Maduroren Gobernuari eta Armadari.
2019/02/12 - 23:11
Laguntza humanitarioa sartzen uzteko eskatu dute Venezuelan
Venezuelan, Juan Guaidó opositoreak deituta, manifestazio jendetsuak egon dira. Laguntza humanitarioa sartzen uzteko eskatu dute.
2019/02/11 - 11:53
Maduroren eta Guaidoren arteko elkarrizketa sustatzeko prest dago NBE
Horretarako, agintari biek negoziatzeko prest daudela esan behar dute, Antonio Guterres Nazio Batuen Erakundeak adierazi duenez.
2019/02/10 - 21:30
Laguntza humanitarioa 'datozen egunetan' iritsiko dela Venezuelara esan du Guaidok
Venezuela eta Kolonbia lotzen dituen Tienditas zubiak moztuta jarraitzen du. Hala ere, laguntza bertatik sartzea aurreikusten dute.
2019/02/08 - 23:33
Kolonbian laguntza pilatzen ari dira, aurki Venezuelara sartzeko
AEBek bidalitako laguntza humanitarioa pilatzen dihardute Kolonbiako Cuúcuta herrian, aurki Venezuelara sartzeko.
2019/02/08 - 00:07
Harremanetarako Nazioarteko Taldeak ordezkariak bidaliko ditu Venezuelara
“Hauteskunde prozesu sinesgarri bat lehenbailehen izateko, beharrezko bermeak ezartzeko lanean” jarraituko dutela esan du taldeak. Martxoaren hasieran berriz bilduko da.
2019/02/07 - 22:00
Venezuelako krisiari irtenbide baketsua emateko goi-bilera hasi dute Montevideon
Venezuelako gatazkari irtenbide bat bilatzen saiatzeko, elkarrizketa nola bultzatu aztertzeko Uruguain bildu dira Europako eta Latinoamerikako hainbat herrialderen ordezkariak.
2019/02/07 - 11:58
Europa eta Latinoamerikako ordezkariak Uruguain bilduko dira gaur Venezuelaren harira
Bolivia, Costa Rica, Ekuador, Mexiko, Uruguai, Alemania, Espainia, Frantzia, Holanda, Italia, Portugal, Erresuma Batua eta Suediak parte hartuko dute bileran.
2019/02/07 - 10:37
Montevideo, Venezuelako hiriburu
Madurori ondo datorkio harremanetarako taldearen ekimena, denbora irabazteko aukera ematen diolako; Guaidok, aldiz, mesfidantzaz begiratzen dio ekimen horri.
2019/02/07 - 09:40
Venezuelako gobernuak blokeatu egin du laguntza sartzeko bidea
Guaido opositoreak salatu du militarrek Venezuela eta Kolonbia arteko muga blokeatu dutela. Bere esanetan, laguntza hori iristen ez bada, 250.000 venezuelar hiltzeko zorian egongo dira.
2019/02/07 - 07:34
Laguntza humanitarioa sartzen uzteko agindu die Juan Guaidok militarrei
Militarrek Venezuela eta Kolonbia lotzen dituen zubia blokeatu dute. Hain zuzen ere, muga horretatik sartu asmo dute laguntza.
2019/02/05 - 21:48
Venezuelan bitartekari lanak egiteko prest dagoela esan du Frantzisko aita santuak
Venezuelan zabaldutako krisian, Frantzisko aita santuak orain esan du bitartekari lanak egiteko prest dagoela, bi aldeek eskatzen badiote. Nicolas Madurok aurrekoan eskutitza bidali zion
2019/02/05 - 18:09
Laguntza humanitarioa aste honetan sartuko dela ziurtatu du Juan Guaidok
Laguntza horren zati bat prest omen dago Kolonbian; Cucuta hirian ari omen dira biltzen. Cucutako muga horretatik aparte, Brasil aldean bigarren laguntza sorta bat ere prest dutela esan du Guaidok.
2019/02/05 - 11:51
Guaido Washingtonen izan zen abenduan Trumpen ordezkariekin biltzeko
"Behin baino gehiagotan bildu ziren AEBko Administrazioaren ordezkariak Guaidorekin", Etxe Zuriko bozeramaile baten esanetan.
2019/02/05 - 08:29
'Soldadu inbaditzaile' bakar bat ere ez dela Venezuelan sartuko ziurtatu du Madurok
Atzerriko esku-hartze plan baten atzean egotea leporatu die Ameriketako Estatu Batuei, Venezuelako Asanblea Nazionalarekin elkarlanean.
2019/02/04 - 22:01
Europar Batasuneko 19 herrialdek Guaido babestu dute adierazpen bateratu batean
“Bere agindu konstituzionalaren markoan, atzerapenik gabe” prozesu “politiko eta baketsu” bat martxan jartzea eskatu dio Eusko Jaurlaritzak Guaidori, herrialdea hauteskundeetara eramateko.
2019/02/04 - 21:23
Guaido onartu duten herrialdeekiko harremanak berraztertu egingo ditu Madurok
Europako herrialde gehienek hartutako jarreraren aurrean, Venezuelak berraztertu egingo ditu herrialde hauekin dituen harremanak, Madurok iragarri duenez.
2019/02/04 - 21:20
Madurok Sanchezi: 'Trumpen politika gerrazalearen txotxongilo bat zara'
Esku-hartze militar bat baldin badago Sanchezen eskuak “odolez zikinduko” direla ohartarazi du. Madurok aita santuari gutun bat bidali dio, elkarrizketa prozesu bat aurrera ateratzen “laguntzeko”.