Junts per Catalunya
2024/02/21 - 12:49
Puigdemont Tsunamiko lider "absolutua" dela adierazi dute Goreneko fiskalek
Berehala etorri da Puigdemonten erantzuna. "Sare ustel bat" osatzea eta "Zuzenbide Estatutuaren artezilariak" izatea egotzi die fiskalei.
2024/02/20 - 13:12
Kongresuak martxoaren 7a jarri du mugatzat Justizia Batzordeak amnistiaren legeari buruzko irizpena eman dezan
Talde sozialistak epea luzatzea eskatu zuen, bihar amaitzen baitzen, Justizia Batzordeak beste irizpen bat egin zezan; izan ere, amnistiari buruzko negoziazioek aurrera jarraitzen dute, Maria Jesus Montero Espainiako Gobernuko presidenteordeak aurreratu duenez.
2024/02/13 - 11:53
ERCk jakinarazi du Feijooren inbestidurarako babesa negoziatzea proposatu ziola PPk
Ohar batean, PPk ukatu egin du ERCk zabaldutako informazioa, eta ziurtatu du errepublikanoekin "inoiz" ez zirela bildu Feijooren inbestidura negoziatzeko
2024/02/12 - 17:01
PPri eta Junts-i "gardentasunez" jokatzeko eskatu diete Espainiako Gobernuak eta alderdi politikoek
Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohiari balizko indultua eskaintzeko bileren inguruko informazioek hautsak harrotu dituzte.
2024/02/06 - 14:58
Gaurdanik, gehienez 30 eguneko epean tramitatu beharko dute Amnistiaren Legea, Kongresuan
Epe berri honetan, testua aldatuko beharko dute, gehiengoaren babesa lortze aldera. Jatorrizko testuak, baina, indarrean dauden zuzenketetan soilik onartuko ditu aldaketak.
2024/02/05 - 14:39
Sanchezek atea ireki dio Prozedura Kriminalaren Legea aldatzeari, Juntsek amnistiaren alde bozka dezan
Espainiako gobernuburuak adierazi du prest dagoela alderdiekin hitz egiteko amnistia legearen tramitazioan, denen artean konponbidea aurkitu behar dutela iritzita.
2024/02/01 - 20:34
Sanchezek aldaketak baztertu ditu legean: "Independentista denak amnistiatuko ditu, ez direlako terroristak"
Terrorismoa leporatuta auzipetuta dauden pertsonak babesteko Juntsek eskatzen dituen aldaketen harira, Espainiako Gobernuko presidentea "irmo" mintzatu da, eta "lasaitasuna" aldarrikatu du akordioa lortzeko.
2024/02/01 - 19:43
Pedro Sanchez: ''Independentismo katalana ez da terrorismoa''
Sanchezek ziurtzat jo du Bruselan, terrorismo delituagatik auzitegietan auzibideak irekita dituzten independentista katalan guztiak babestuko dituela amnistia legeak, une honetan idatzita dagoen gisan, "Kataluniako independentistak ez baitira terroristak", ziurtatu duenez.
2024/01/31 - 14:51
Kongresuak datorren astean finkatuko du Amnistiaren Legea berriro negoziatzeko epea: hilabete edo 15 egun.
Legea Justizia Batzordera itzuliko da, PSOEren eta Parlamentuko kideen artean negoziatua izateko, bereziki Junts alderdiarekin.
2024/01/31 - 13:28
Iñigo Urkullu: ''Juntsek onartu zuen legearen edukia eta gero iritziz aldatu du''
Iñigo Urkullu lehendakariak esan du Espainiako Gobernuaren "egonkortasunak" eta "gobernagarritasunak" kezkatzen dutela, Juntsek Amnistia Legeari ezezko botoa eman ostean.
2024/01/31 - 13:22
Aragonesek "erantzukizuna" eskatu die alde guztiei amnistia legea arriskuan ez jartzeko
Generalitateko presidentearen ustez, beharrezko legea da, eta ez da arriskuan jarri behar; horregatik, erantzukizuna eskatu die alde guztiei, aurrera atera dadin.
2024/01/31 - 11:56
Espainiako Gobernuak "segurtasun juridikoa" izango duen Amnistia Legea onartzea espero du Juntsekin batera
Pedro Sanchezen Exekutiboak gogoeta egiteko eskatu dio Junts alderdiari, hitzartutakoari aldaketaren bat egiteko tarte estua ikusten baitu.
2024/01/31 - 10:13
Albiste izango dira: Errugbi Txapeldun Liga Bilbon, Amnistia Legearen biharamuna, eta autodeterminazio foroa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2024/01/30 - 21:43
Junquerasen aburuz, Amnistiaren Legea ''ona zen'', eta onartu ez izana deitoratu du
ERCko presidenteak ez du Juntsen kontrako adierazpenik egin nahi izan, baina azpimarratu du gaur onartu ez den araudiak "ehunka pertsona jazartuak izateari uztea" bermatzen zuela.
2024/01/30 - 21:04
Bolaños: ''Erabat ulergaitza da Juntsek Amnistia Legearen kontra bozkatu izana''
Presidentetza, Justizia eta Gorteekin Harremanen ministroak Junts kritikatu du PPrekin eta Voxekin batera, "kartzelara bidali nahi zaituztenekin", Amnistia Legeari ezezkoa eman diolako.
2024/01/30 - 20:43
Lehendakariarentzat ''kezkagarria'' da Kongresuak Amnistia Legea onartu ez izana
Bruselatik egindako lehen balorazio batean, Iñigo Urkullu "kezkatuta" agertu da gaur Kongresuan gertatutakoarekin. Ohartarazi duenez, amnistiaren legearentzat ez ezik, "Espainiako gobernugarritasunarentzat ere kezkagarria da".
2024/01/30 - 19:37
Eta orain, zer? Amnistia Legeak bigarren aukera bat du oraindik
Lege proposamena Kongresuaren Justizia batzordera itzuliko da orain, taldeek nahi beste aldaketa egin dezaten. Hori bai, amnistia aurreikusitakoa baino beranduago onartzea ekarriko du.
2024/01/30 - 19:10
Juntsek atzera bota du Amnistia Legea, Sanchez berriz negoziatzera behartuta
PSOEk katalanen zuzenketak atzera bota ostean, JxCateko zazpi diputatuek araudiaren kontra bozkatu dute, eta proposamenak gehiengo osoa behar zuenez (176 boto), ez du aurrera egin. Justizia Batzordean negoziatu beharko dute orain.
2024/01/30 - 18:11
PSOEk Juntsen zuzenketen aurka bozkatu du, eta Amnistia Legea airean dago orain
Kongresuak atzera bota ditu Amnistia Legeari jarritako helegite guztiak, ERCrenak eta EAJrenak barne. Azkenean, beraz, Ganberak bozkatuko duen behin betiko testua PSOEk aurkeztutakoa izango da.
2024/01/30 - 11:58
Feijoo amnistia legeari buruz: ''Duintasuna, berdintasuna eta botere banaketa gehien urratzen dituena da''
PPko buruak Espainiako Gobernuaren eta PSOEren aurka egin du, "epaileen aurkako jazarpena areagotzeagatik", amnistiaren legea izapidetzen ari den bitartean. Halaber, Alberto Nuñez Feijook esan du lege horrek "independentistek Errusiarekin dituzten harremanak babesten" dituela.