EAEko Justizia Auzitegi Nagusia
2020/10/22 - 15:47
Urkullu: "Alarma ez den neurri orori atea itxi dio Justizia Auzitegi Nagusiak"
Lehendakariak aurreratu du arratsaldeko bileran egoera sakon aztertuko dutela, eta COVID-19ari aurre egiteko neurri berriak proposatuko dituela.
2020/10/22 - 13:45
Biurrun: "Alarma-egoerak edo lege-erreformak soilik muga dezake biltzeko eskubidea"
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak uste du Jaurlaritzak ezin duela biltzeko eskubidea sei pertsonara mugatu. Aukera bakarra jarduerak mugatzea dela uste du jarduneko presidenteak.
2020/10/22 - 11:24
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ez du bilerak 6 pertsonara mugatzeko baimenik eman
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak sei pertsonatik gorako taldeak debekatzeko erabakia noiz hartuko zain zegoen Exekutiboa, agindu berria Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratzeko.
2020/10/20 - 18:03
Fiskaltzak begi onez jo ditu EAErako onartutako neurri murriztaile berriak
Datorren asteburutik aurrera egon litezke indarrean neurri horiek. Aurretik, baina, EAEko Aldizkari Ofizialean argitaratu behar dituzte.
2020/10/19 - 10:47
Bilerak 6 pertsonara mugatzea ez da gomendioa, debekua baizik
Jaurlaritzak EAEko Auzitegi Nagusiari igorri dio agindua dagoeneko. Auzitegiak orain hiru egun ditu txostena aztertzeko. Hala, beranduen dela, ostegunerako argituta beharko luke auziak.
2020/08/27 - 20:03
Gaueko aisialdiaren itxiera babestu du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak
Pandemia egoera honetan murrizketak "proportzionalak" direla uste du, lokal horietan biltzen diren taldeak direla eta.
2020/08/26 - 16:47
Bilboko epaile dekanoak uste du Auzitegi Nagusiak murrizketak babesteko aukera dagoela
Aner Uriarte Bilboko epaile dekanoak adierazi duenez, epaileek interes guztiak babestu behar dituzte eta une hartan murrizketak ez zeuden justifikatuta.
2020/08/14 - 16:54
Ostalarien eskaera aintzat hartu eta ez dute 01:30ean itxi beharko
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak diskoteken barruan dantzatzeko debekuari eutsiko dio.
2020/08/11 - 21:50
Ostiralean erabakiko dute gaueko aisialdirako murrizketak bertan behera utzi ala ez
Eusko Jaurlaritzak ostegunera arteko epea du ordutegia luzatzeko eta dantzalekuetan dantzatzeko pistak irekitzeko eskaerari alegazioak aurkezteko.
2020/07/22 - 17:52
Verter Recyclingek dio atxiloketak legez kanpokoak direla
Adierazi dutenez, "ez dago atxiloketa agintzen duen auto judizialik”, eta "Poliziak berak" baieztatu die berea dela atxilotzeko erabakia.
2020/07/17 - 21:08
Sei hautagai izango dira EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidente izateko lehian
Hauek dira presidentegaiak: Garbiñe Biurrun, Maria Mercedes Guerrero, Edorta Josu Etxarandio, Antonio Garcia, Ignacio Subijana eta Luis Angel Garrido.
2020/07/17 - 10:11
Osakidetzak helegitea jarri dio lan-arriskuen araudiari buruzko epaiari
ESK sindikatuak "zer aldatu den" galdetu dio Jaurlaritzari, ebazpenaren "balorazio positiboa" egin eta egun batzuetara helegitea jartzea erabakitzeko.
2020/07/10 - 11:21
Auzitegiak Osakidetzaren aurkako salaketa onartu du partzialki lan-arriskuengatik
Osakidetzak COVID-19aren aurrean egindako ekintzak "protokoloen araberakoak" direla Auzitegi Nagusiaren epaiaren arabera dio Osasun Sailak.
2020/07/08 - 13:49
EAEko Auzitegi Nagusiak Cablenorreko langile baten heriotza amiantoarekin lotzen du
Langilearen familiak Gaixotasun Profesionaletatik datozen diru-laguntzen onarpena aldarrikatu zuen, baina Arabako INSSak eskaera ukatu egin zuen.
2020/07/03 - 12:32
Auzitegi Nagusiak ezarri du Osakidetzak ez zuela bete prebentzio araudia
Babeserako tresnak ez edukitzeak langileei "lan-arrisku larria eta berehalakoa" eragin ziela ebatzi du EAEko Auzitegiak. Osakidetzaren esanetan, gabezia "puntuala" izan zela ebatzi du Auzitegiak.
2020/06/22 - 12:31
"Estatuak gehienezko interesa izan beharko luke GALekin zer gertatu zen jakiteko"
Garbiñe Biurrun, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko bitarteko presidentea, oso atsekabetuta sentitzen da "Unidas Podemosekin Pablo Echeniquek ikerketa batzorde bat ez zela beharrezkoa esan zuenean".
2020/06/22 - 10:37
Biurrunek gaur hartuko du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidente kargua
Ibarraren ordezkoa izendatu arte, EAEko Auzitegi Nagusian antzinatasun handiena duen Aretoko presidenteak beteko du kargua jardunean.
2020/06/19 - 13:59
Ibarrak amaitu du agintaldia, eta Biurrunek ordezkatuko du behin-behinean
Ibarraren ordezkoa izendatu arte, Garbiñe Biurrun antzinatasun handiena duen EAEko Auzitegi Nagusiko Aretoko presidenteak beteko du kargua jardunean.
2020/06/14 - 18:58
Juan Luis Ibarra: ''Hutsalkeriak baino ez direnak ere epaitegietara eramaten dituzte''
Politikariek egiten duten justiziaren erabileraz mintzatu da EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidentea. Elkarrizketa, osorik, 20:00etan Gaur Egunen, ETB1en (jatorriz, gaztelaniaz).
2020/06/12 - 21:27
Zaldunbordako outlet egitasmoa bertan behera utzi du EAEko Auzitegi Nagusiak
Hondarribiko Udalak HAPO 2017ko ekainaren 8an onartu zuen, Eusko Legebiltzarrak merkataritza-guneen eraikuntza mugatzeko lege bat onartu baino egun bat lehenago.