EAEko Justizia Auzitegi Nagusia
2023/03/29 - 10:40
Eskola garraioari lotutako kontratu bateko hizkuntza klausulak "inposizioa" direla ebatzi du epaile batek
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiaren arabera, gehiegizkoa da arlo publikoan ari diren enpresetako langileei administrazioarekiko dituzten harremanetan euskara eskatzea.
2023/03/08 - 19:51
Seme-alaben jaiotzagatik guraso bakarrei baimen bikoitza ematea errefusatu du Gorenak
Aurrez EAEko Auzitegi Nagusiak emandako epai bat bertan behera utzi du Gorenak, jurisprudentzia ezarrita. Gorenaren iritziz, berari legea aplikatzea dagokio, ez hura egitea. MSPE ama bakarren elkarteak salatu duenez, "Gorenak bere aurpegirik patriarkalena erakutsi du martxoaren 8an".
2023/03/02 - 13:02
''Epai euskarafoboa'' salatu dute Uliazpi Fundazioko langileek
ELAk eta LABek deituta, elkarretaratzea egin dute Eliazpi Fundazioak Donostian duten egoitzaren atarian. EAEko Auzitegi Nagusia atzo kaleratutako epaiak euskara "sistema osoan" kolokan jartzen duela uste dute.
2023/02/20 - 17:55
Zein egoeratan dago Usansoloren desanexio-prozesua eta zeintzuk dira hurrengo urratsak?
Udalerria sortzeko prozesuak aurrerapausoak ematen jarrai dezake. Horrela, orain Bizkaiko Foru Aldundiari dagokio kudeaketa batzorde bat sortzea, hauteskundeak egin arte udal baten funtzioak beteko dituena.
2023/02/20 - 15:21
27 milioi euro daude blokeatuta Justizia administrazioko letraduen grebaren ondorioz
Euskal Autonomia Erkidegoan 1.800 epaiketa gelditu dira bertan behera eta Nafarroan beste 400.
2023/02/20 - 13:40
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak atzera bota du Usansolo Galdakaotik bereizteko galarazpena
Iazko abenduaren 30ean Bizkaiko Batzar Nagusiek hartutako erabakiaren aurka egin zuen Estatuko Abokatutzak, udalerri bihurtzeko baldintzak betetzen ez zituela iritzita.
2023/02/03 - 13:43
"Bai bakarrik da bai" legea Euskadin: 104 epai berrikusi dira eta horietatik 46tan zigorra murriztu da
Sexu askatasuna modu integralean bermatzeko legea indarrean sartu zenetik berrikusi diren epaien balantzea egin dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Probintzia Auzitegiek. Nafarroan, berriz, orain arte berrikusitako zazpi epaietatik bitan baino ez dute erabaki zigorra murriztea.
2023/01/23 - 13:10
Bizkaiko Aldundiak eta Galdakaok alegazioak aurkeztuko dizkiote Usansoloren prozesua geldiarazteko helegiteari
Gaur bukatzen da epea, eta EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak datorren hilabetean hartuko du erabakia.
2023/01/21 - 14:13
Astelehenean Gipuzkoan indarrean sartuko diren bidesari berrien "igoera bortitza" salatu du Fenadismerrek
Espainiako Garraio Elkarteen Federazio Nazionalak ziurtatu duenez, arau berriarekin, garraiolari batzuek hilero 1.500 inguru ordaindu beharko dituzte Gipuzkoa zeharkatzeagatik.
2023/01/15 - 13:18
Biurrunek pultsera telematikoen "eraginkortasuna" azpimarratu du emakumeen hilketak eragozteko
Radio Euskadin eskainitako elkarrizketan EAEko Auzitegi Nagusiko Gizarte Arloko presidenteak adierazi duenez, EAEko genero-indarkeriaren epaitegietan "ez dago kolapsorik".
2023/01/12 - 20:50
Barakaldok, EAJren eta EH Bilduren botoekin, euskararekin lotutako epaiaren gaineko haserrea adierazi du
EAJk eta EH Bilduk babestuta, Udalak "kezka eta haserrea" agertu ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak emandako epaiaren harira; izan ere, kultura zerbitzuetako kudeaketaz arduratzen den azpikontratatutako enpresa bati euskarazko hizkuntza profila eskatzea baliogabetu zuen.
2023/01/11 - 19:30
EAEko Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi du Gipuzkoan erretiro-sariak kentzeko erabakia
Gipuzkoako Foru Aldundiak ebazpen judizialaren berri eman du. Foru erakundeak zehaztu duenez, auzitegia "ez da gaiaren muinean sartzen", eta erabakiak "34 pertsonari bakarrik eragiten die".
2023/01/03 - 11:44
Iñigo Urrutia, Barakaldoko epaiaz: "Benetan larria da Euskadiko Auzitegiak udal legea ez irakurri izana"
EHUko irakasle eta hizkuntza zuzenbidean aditu denak uste du Barakadoko zerbitzu publikoen azpikontratari hizkuntza klausulak jartzea erabat legezkoa dela eta salatu du Euskadiko Auzitegi Nagusiko administrazio gaietarako epaileak sistematikoki ari dela hizkuntzari buruzkoak "ideologikoki" ebazten
2023/01/02 - 17:38
EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi du ezingo zaizkiela azpikontratatuei funtzionarioen euskara eskakizunak ezarri
Hala, Barakaldoko Udalak enpresa pribatu bati kontratua egiteko baldintza agiriko hizkuntza eskakizunaren puntua baliogabetu du.
2022/12/30 - 18:14
Estatuko Abokatutzak helegitea jarri du Usansoloren desanexioaren aurka
Joan den azaroaren 23an, Usansoloko herrigunea Galdakaoko Udaletik desanexionatzea onartu zuten Bizkaiko Batzar Nagusiek. Estatuko Abokatutzak helegitea jarri du, uste duelako desanexioak urratu egiten duela udalerri berriek gutxienez 5.000 biztanle izateko baldintza.
2022/12/21 - 15:18
''Bai bakarrik da bai'' legea aldatzeko beranduegi dela uste du Iñaki Subijanak
Lege berria indarrean dagoenetik, EAEn 114 prozedura ireki dira, horietatik 43 berraztertu dira eta 9 kasutan bakarrik txikitu da zigorra, 7 Bizkaian eta 2 Araban. 71 kasu oraindik aztergai daude. Auzitegi Nagusiko presidenteak dio lurralde auzitegien irizpideak oinarrian ez direla ezberdinak.
2022/11/22 - 11:08
Subijanak ohartarazi du Auzitegi Gorenak modu ezberdinean interpreta lezakeela "Bai bakarrik da bai" legea
Iñaki Subijana EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidenteak Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egindako elkarrizketan adierazi duenez, Estatuko Fiskaltza Nagusiaren instrukzioa ez da loteslea Auzitegi Gorenarentzat, eta, beraz, Auzitegi Gorenak subiranotasuna du beste interpretazio bat egiteko.
2022/11/17 - 13:42
Osakidetzak EAEko Auzitegi Nagusira joko du Basurtuko bihotz-kirurgia sailaren lekualdatzearen auzian
Gotzone Sagardui Osasun sailburuaren arabera, ez daude ados epaileak gaur kaleratutako ebazpenarekin, eta auzibidean aurrera egitea erababi du. Hala, helegitea jarriko dute EAEko Auzitegi Nagusian. Haren hitzetan, Herritarrei ahalik eta zerbitzu onena eskaintzea dago lekualdaketaren atzean.
2022/11/15 - 11:10
Donostiako Udalak eta Espainiako Gobernuak Loiolako kuartelen salerosketa egiteko akordioa itxi dute
Eneko Goia alkateak iragarri du Udalak 73,3 milioi euro ordainduko dituela lursailaren truke. Defentsa Ministerioak, berriz, lau urte barrurako hustu beharko ditu instalazioak.
2022/10/21 - 18:37
Errioxako Jatorri Izendapenak helegitea jarriko du Arabako Mahastien aurka
"Sektore oso bati dagokion merkataritza funtsa bidegabeki aprobetxatzea" egozten dio, eta horren aurka bide guztiak jorratuko omen ditu.