Justizia unibertsala
2020/07/11 - 01:38
Ofizial ohi bat: "Goi-karguak hasieratik saiatu ziren jesuiten hilketa estaltzen"
Luis Parada El Salvadorreko militar ohiak deklaratu du Ignacio Ellacuria eta beste lau jesuiten hilketagatik egiten ari diren epaiketan.
2020/07/08 - 10:32
Gaur ekingo zaio berriz Ellacuriaren hilketaren epaiketari
Epaiketan Rene Yusshy Mendoza teniente ohiak deklaratuko du lekuko gisa, gertakarietan inplikatuta egon zena.
2020/06/11 - 19:09
Lekukoak: "El Salvadorreko Armadan sarraskia ez ikertzeko itun bat egon zen"
Ignacio Ellacuria eta beste lau jesuitaren hilketagatik abiatutako epaiketaren hirugarren saioan sarraskiaren lekukoek deklaratu dute.
2020/06/11 - 13:39
Espainian lapurtutako haurren auzia ikertzeko aukera zabalik utzi du Gorenak
Ines Madrigal eta Eduardo Vela hilda dagoen medikuaren kasuan ezin dela legez kanpoko atxiloketa frogatu uste du Gorenak, baina adopzioaren faltsutasun eta legez kontrako delitua berretsi du.
2020/06/11 - 11:55
Ellacuriaren hilketagatik auzipetuaren aurkako epaiketa, eitb.eus-en zuzenean
Inocente Montano Auzitegi Nazionalean epaitzen ari dira, uztailaren 16ra arte, duela 30 urte El Salvadorren bost jesuitaren hilketa "erabakitzea, diseinatzea eta exekutatzea" leporatuta.
2020/06/10 - 18:19
Ellacuriaren hilketarengatik auzipetutakoak erailketa agindu izana ukatu du
Madrilen epaitzen ari den auzitegian, salvadortar koronel ohiak adierazi du soldaduek hil zutela euskal jesuita, ez poliziek. Berak azken horien ardura zuelako ideian egin du azpimarra.
2020/06/10 - 16:30
Jesuiten hilketan ez zuela zer ikusirik izan esan du Inocente Montano koronelak
Defentsaren galderei baino ez die erantzun Inocente Montano koronelak, El Salvadorreko Segurtasun ministroordea, UCA unibertsitatean Ellacuria eta beste 7 lagun hil zituztenean.
2020/06/10 - 12:33
Ellacuria: justizia edo gutxienez erreparazioa bilatzen da, 30 urte geroago
Madrilgo Auzitegi Nazionalean duela 31 urte El Salvadorren izandako Ignacio Ellacuria jesuitaren hilketagatik akusatutakoen aurkako epaiketa hasi da.
2020/06/08 - 22:12
30 urteren ostean, Ignazio Ellakuria jesuitaren hilketa epaitzen hasi dira
1989an erail zituzten Salvadorreko gerra zibilaren erdian, bertako unibertsitatean. Akusatuen aulkian, Inocente Montano eseri da, Salvadorreko koronel ohia eta defentsa ministroorde ohia.
2020/06/08 - 20:24
Montano izango da akusatu bakarra jesuiten sarraskiaren epaiketan
Salvadorreko Defentsa ministrorde eta koronel ohiarentzat 150 urteko kartzela-zigorra eskatzen dute, Ignacio Ellacuria eta beste lau jesuita hiltzeagatik.
2020/06/08 - 18:33
Hasi da Ellacuria jesuitaren ustezko hiltzaileen aurkako epaiketa
eitb.eus-en, zuzenean izango da ikusgai Espainiako Justiziak epaituko duen El Salvadorreko militar ohiaren kontrako lehen epaiketa.
2020/04/26 - 22:10
Justizian ia dena etenda egon da hilabetez eta lan-kargak okerrera egin du
Krisia hasi aurretik epaitegiak kolapsatuta bazeuden, orain lan kargak okerrera egin du. Ideia bat egiteko, hilabete normal batean, Bizkaiko Lurralde Auzitegian 7.000 demanda jartzen dira batez beste.
2020/03/05 - 14:13
Servinik Martin Villa galdekatzeko baimena eskatu du berriro, hilaren 20an, Madrilen
Frankismoaren krimenak ikertzen ari den Argentinako epaileak "behin betiko erantzuna" eskatu dio Espainiako Gobernuari Martin Villa galdekatzeko.
2020/01/10 - 17:20
Espainiak Jose Cousoren familiari 182.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio
Duela 16 urte Iraken hildako Telecincoko kameralariaren emazteari 100.000 euro ordaindu beharko dizkio, eta beste 41.000 euro seme bakoitzari.
2019/12/13 - 22:12
Ekainean hasiko da Ellacuria jesuitaren hiltzaileen aurkako epaiketa
Inocente Montano El Salvadorreko koronel eta Defentsa ministrorde ohia epaituko dute, besteak beste, bost jesuiten hilketagatik.
2019/12/10 - 16:41
Martin Villa epaitu eta zigortzeko kanpaina bultzatzea eskatu dute hainbat elkartek
Martxoak 3 Biktimen Elkarteak adierazi duenez, Espainiako ministro ohiak Argentinan duen bista atzeratzea "aukera bikaina" da kanpaina "are indar handiagoz" bultzatzeko.
2019/11/27 - 10:16
ETAren eta Estatuaren biktimek erreparaziorako eskubide unibertsala eskatu dute
Robert Manriquek eta Idoia Zabalzak Foro Sozialak Nafarroako Parlamentuan antolatutako 'Entzunaz bizikidetza eraiki' jardunaldian parte hartu dute.
2019/11/21 - 14:27
Bi urtez luzatu dute Ellacuriaren hilketan nahasitako militar ohi baten presoaldia
Auzitegi Nazionalak erabaki duenez, epaitu behar duten Inocente Montano koronel eta El Salvadorko ministrordeak 2021eko azarora arte jarraituko du behin-behineko espetxealdian.
2019/06/26 - 16:11
Auzitegi Konstituzionalak Jose Cousoren auziko babes helegitea baztertu du
2018 bukaeran Auzitegi Nazionalak kasua ixteko erabilitako PPren erreforma bermatu zuen justizia unibertsala mugatzeko.
2019/06/06 - 12:44
Frankismoaren biktimen senitartekoak hartu ditu Servini epaileak Argentinan
Servinik Frankismoaren hilketak ikertzen ditu Argentinatik, eta zenbaitetan ere, Espainiara doa. Egun, auzia zabalik jarraitzen du instrukzio-fasean.