Kamala Harris
2024/08/22 - 09:52
AEBko presidenteorde demokrata izateko hautagaitza onartu du Tim Walzek: "Nire bizitzako ohorea da"
Minnesotako gobernadoreak esan duenez, Trump Etxe Zurira itzultzen bada "klase ertainarentzako kostuak handitu egingo dira, osasun arretaren legea indargabetuko du, Gizarte Segurantza zartatuko du, eta abortua herrialde osoan debekatuko du".
2024/08/21 - 20:20
Andoni Ortuzarrek 'etorkizuna eta itxaropena' ordezkatzen duen Kamala Harris babestu du Chicagon
Andoni Ortuzarrek gogorarazi du EAJk 130 urte daramatzala demokraziaren eta askatasunen alde borrokan, eta horregatik babesten dituela Kamala Harris eta Alderdi Demokrata.
2024/08/21 - 11:08
Barack Obama: ''Prest gaude Kamala Harris presidentearentzat''
AEBko presidente ohia izan da Demokraten Konbentzioan ikusmin handiena piztu duen hizlaria. Kamala Harris hautagaiari babesa agertu dio, herrialdea "kapitulu berri baterako prest" dagoela argudiatuta. Era berean, Joe Biden presidentea "demokraziaren defendatzaile" gisa goraipatu du.
2024/08/21 - 10:32
Albiste izango dira: Mpox: erkidegoekin bilera, Alderdi Demokrataren Konbentzioa eta uztaileko turismo datuak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/08/21 - 09:43
Barack Obamak "kapitulu berri" bat irekitzea eskatu du Kamala Harris Etxe Zurira heltzeko
Barack Obama AEBko presidente ohiak Demokraten Batzarrean egin duen hitzaldia baliatu du Joe Biden egungo presidentea goraipatzeko. Horren esanetan, "arrisku handiko une batean demokrazia defendatzeagatik" gogoratuko dute estatubatuarrek.
2024/08/20 - 12:00
Bidenek Harrisi eman dio lekukoa eta Alderdi Demokratari botoa ematea eskatu du "demokrazia babesteko"
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, Kamala Harris presidenteorde gisa aukeratzea izan da bere ibilbide politikoko "erabakirik onena". Halaber, Harrisek Bidenen "lidergo historikoa" nabarmendu du Demokraten Biltzarrean, ezustean, egin duen lehen agerraldian.
2024/08/20 - 11:42
Joe Bidenek txalo zaparrada jaso du demokraten biltzarrean eta lekukoa Kamala Harrisi eman dio
Joe Biden AEBko presidenteak ia bost minutuko txalo zaparrada jaso du Demokraten Konbentzio Nazionalean. Bidenek Donald Trumpen mehatxuaz ohartarazi du hitzaldian, eta Kamala Harris presidenteordeari eman dio lekukoa.
2024/08/20 - 10:38
Albiste izango dira: Demokraten Biltzarra, Mpox kasuak Estatuan eta Gazari buruzko negoziazioak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/08/19 - 12:28
Gaur hasiko da Kamala Harrisen hautagaitza onartuko duen Demokraten Biltzarra
Ostegunean amaituko da demokraten konbentzioa, Harrisek ofizialki bere izendapena onartzen duenean. Andoni Ortuzar EAJko presidentea ere Chicagon izango da.
2024/08/19 - 12:15
Kamala Harris Chicagora iritsi da Etxe Zurirako hautagai demokrata izendatua izateko
Presidenteordeak Etxe Zurirako hautagaitza bere gain hartuko du, bere "koroatzearen" kritika errepublikanoen eta Israelen aurkako protesten artean. Harrisek denbora errekorrean lortu du, Bidenek kargua utzi eta bi astera, bere hautagaitzarako behar zuen ordezkari kopurua.
2024/08/19 - 10:25
Albiste izango dira: Mpox-aren hedapena aztergai Europan, Demokraten Biltzarra eta Gazari buruzko negoziazioak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/08/07 - 11:43
Kamala Harrisek eta Tim Walzek elkarrekin hasi dute Etxe Zurirako lasterketa
Kamala Harrisek Tim Walz Minnesotako gobernadorea presidenteorde izateko hautagai aukeratu ondoren, batera agertuko dira Filadelfiako (Pennsylvania) mitin batean. Hilabete asko ezkor egon ondoren, Trumpi irabazteko itxaropena itzuli da demokraten artean.
2024/08/06 - 18:37
Kamala Harrisek Tim Walz Minnesotako gobernadorea aukeratu du presidenteorde izateko hautagai
Biak batera agertuko dira gaur arratsaldean Filadelfiako (Pennsylvania) mitin batean. Elkarrekin Etxe Zurirako bidea bermatzeko giltzarri diren estatuetan bira egingo dute datozen egunetan.
2024/08/01 - 14:43
Trumpek zalantzan jarri du Harris beltza dela, eta bere arraza-identitatea botoak irabazteko aldatu zuela dio
Berehala erantzun dio hautagai demokratak. "Zatiketa" eragin nahi izatea eta "errespetu falta" egotzi dizkio buruzagi errepublikanoari.
2024/07/26 - 22:47
Donald Trumpek Floridako bere etxean hartu du Benjamin Netanyahu, bien arteko adiskidetasunaren erakusgarri
Trumpek Israeli buruz "errespeturik gabe" hitz egitea leporatu dio Kamala Harrisi. Netanyahuren ustez, akordioa lortzeko bidean "mugimenduak egon dira presio militarrari esker, baina ikusi beharko da presio nahikoa izan den". Erroman egingo diren elkarreizketetara talde bat bidaliko duela esan du.
2024/07/26 - 19:14
Barack eta Michelle Obamak beren babesa erakutsi diote Kamala Harris hautagai demokratari
Kamala Harrisek babesa eskertu die obamatarrei, "zuen babesa izateak asko esan nahi du niretzat, @MichelleObama eta @BarackObama. Ekin diezaiogun lanari", idatzi du Harrisek X.-n.
2024/07/26 - 11:51
Gazako gerrarekin bukatzeko eskatu dio Kamala Harrisek Netanyahuri
Kamala Harris AEBko presidenteordea Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroarekin bildu da. Israelgo Estatuarekin duen "konpromiso hautsezina" helarazi, eta, aldi berean, Gazako Zerrendan su-etena adosteko eskatu dio.
2024/07/26 - 10:35
Harrisek babesa helarazi dio Netanyahuri, eta su-etena eskatu dio Gazako sufrimenduarekin bukatzeko
AEBko presidenteordea Israelgo lehen ministroarekin bildu da, hura Joe Bidenekin egon ostean. Harrisek esan du ezin dela onartu "hildako haurren irudiak" egotea. "Gerra hau amaitzeko ordua da", gaineratu du.
2024/07/25 - 10:20
Joe Bidenek lehen hitzaldia eman du hauteskunde-lasterketa utzi zuenetik
Joe Bidenek, AEBetako presidenteak, herriari hitz egin zion asteazkenean, Donald Trump hautagai errepublikarraren aurkako hauteskunde lasterketa bertan behera uzteko arrazoiak azaltzeko. Etxe Zuriko bere bulegotik, 11 minutuko hitzaldia eman du.
2024/07/22 - 21:23
Kamala Harrisen lehen ekitaldi ofiziala Etxe Zurirako hautagaitza ofizial egin ondoren
Kamala Harris AEBko presidenteordeak lehen ekitaldi ofizialean parte hartu du, bezperan Etxe Zurirako hautagaitza ofizialdu ostean. Joe Bidenek lau urte hauetan utzitako ondarea goraipatu du bere lehen hitzaldian.