Kataluniako Generalitatea
2020/09/28 - 22:27
Espainiako Gobernuak hauteskundeak ''lehenbailehen'' eskatu ditu Katalunian
Carmen Calvo Espainiako Gobernuko presidenteordeak "lehenbailehen" hauteskundeak eskatu ditu Katalunian, bi administrazioen artean "harreman emankorra" izateko.
2020/09/28 - 22:20
Torra: 'Aurrera egiteko, beharrezkoa da haustura demokratikoa'
Generalitateko kontseilariak ondoan zituela, Quim Torrak azpimarratu du "78ko erregimena atzean uztea" ezinbestekoa dela independentzia lortzeko.
2020/09/28 - 22:15
Ehunka lagun izan dira Sant Jaume plazan Quim Torra babesteko
Auzitegi Gorenak Quim Torra kargutik kentzeko hartutako erabakiaren berri izan ostean, Kataluniako Asanblea Nazionalak (ANC) eta Omnium Kulturalek elkarretaratzeak egin dituzte Katalunia osoan.
2020/09/28 - 21:20
Torra: "Haustura demokratikoa da aurrera egiteko modu bakarra"
Generalitateko kontseilariak ondoan zituela, Quim Torrak salatu du bere kargugabetzea Estatuaren "mendekua" dela, eta datozen hauteskundeak "plebiszitutzat" hartzeko deia egin du.
2020/09/28 - 18:58
Otsailaren 7an izan litezke Kataluniako hauteskundeak
Quim Torra Kataluniako presidentea gaitasungabetuta, inbestidura berri baterako epeak abian jarriko dituzte eta, presidentegairik ezean, bozak izango dira berriz.
2020/09/28 - 16:23
Torraren inhabilitazioaren inguruko lehen erreakzioak berehala eman dira
ERCk esan du demokraziaren aurkako erasoa dela. JuntsXCat-etik ere kritika gogorra jaso du Gorenaren sententziak. Errepresioa bultzatzea egotzi dio Estatu espainiarrari.
2020/09/28 - 16:16
Quim Torra urte eta erdirako kargugabetu du Auzitegi Gorenak
Urte eta erdiz ezingo du kargu publikoan jardun. Desobedientziagatik zigortu dute Generaliteko presidentea, preso politikoen askatasuna eskatzen zuen pankarta eta lazo horiak ez kentzeagatik.
2020/09/28 - 15:05
Gorenak Torra gaitasungabetu du, desobedientziagatik ezarritako zigorra berretsita
Quim Torrari urtebete eta erdiko inhabilitazioa ezarri diote, eta dagoeneko Generalitateko presidente kargua utzi behar izan du. Protesta jendetsuak egin dituzte Katalunian.
2020/09/23 - 12:35
Torrak ez du deklaratu ustezko desobedientziagatik bere aurka irekitako bigarren auzian
Torra hiru minutuz egon da aretoan eta uko egin die bi aldeen galderei erantzuteari.
2020/09/18 - 10:39
GORKA KNÖRR: “Auzitegi Gorenak ez luke Kataluniako egutegi politikoa erabaki behar”
Gorka Knörr Generalitateren Madrilgo ordezkaria Faktorian, Quim Torraren inhabilitazioa aztertzeko bistaren biharamonean.
2020/09/17 - 18:31
Torrak esan du Hauteskunde Batzordeari entzungor egitea "ekintza politikoa" zela
Boyek azpimarratu du Torraren zigorrak oinarrizko eskubideak urratzen dituela, hala nola adierazpen askatasuna edo parte-hartze politikorako eskubidea.
2020/09/17 - 09:11
Torrari ezarritako inhabilitazio zigorra gaur berrikusiko du Auzitegi Gorenak
Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak urte eta erdiko inhabilitazioa ezarri zion Torrari, desobedientzia leporatuta. Epaia berretsiz gero, presidente izateko gaitasunik gabe geratuko litzateke.
2020/09/16 - 17:41
Quim Torrak ez du hauteskundeetarako deitzeko asmorik
Bihar Gorenak bere inhabilitazioari jarritako errekurtsoa aztertu bezperan, Estatuaren errepresioa salatu du behin eta berriz.
2020/09/11 - 14:17
Casanovaren omenez egin ohi den lore eskaintzarekin eman zaio hasiera Diada egunari
Generalitateko presidente den Quim Torra izan da Rafael Casanovaren monumentuaren aurrean eskaintza egiten lehena, Kataluniako ez ohiko egun handian.
2020/09/07 - 21:21
Datarik ez duen mahaiaren gai-zerrenda zehaztea erabaki dute Sanchezek eta Torrak
Generalitateak jakitera eman duenez, Sanchezek eta Torrak adostu dute euren kabineteek "gai zerrenda bat lantzea, negoziazio mahaiaren hurrengo bilera egin ahal izateko".
2020/08/08 - 01:37
Kataluniako Parlamentuak Felipe VI.a eta Espainiako Gobernua gaitzetsi ditu
Errege emeritu Juan Carlos I.aren "ihesaldiagatik" gaitzetsi dituzte. JxCatek, ERCk eta CUPek, alegia, hiru alderdi independentistek, aldeko botoa eman dute.
2020/08/07 - 22:51
Lluis Puig kontseilari ohia Espainiari entregatzea errefusatu du Belgikako Justiziak
Bruselako Kontseilu Ganberak defentsaren argudioak onartu ditu, eta Pablo Llarena Auzitegi Goreneko epaileak euroagindua igortzeko eskumenik ez duela ebatzi du.
2020/08/07 - 19:13
Lluis Puig kontseilari ohia Espainiari entregatzea errefusatu du Belgikako Justiziak
Bruselako Kontseilu Ganberak defentsaren argudioak onartu ditu, eta Pablo Llarena Auzitegi Goreneko epaileak euroagindua igortzeko eskumenik ez duela ebatzi du.
2020/07/26 - 19:44
"Proces"ean izan zuen esku-hartzearen agirietarako sarbidea eman du Urkulluk
Azken asteetan bereziki, dokumentuak “kontsultatzeko eskaerak” jasotzen ari dela azaldu du jarduneko lehendakariak. Guztira, 300 bat ohartxo dira.
2020/07/20 - 01:37
Junqueras: "Jendeak agindutakoa egingo dut; noski baietz"
Egindakoa “agindu demokratiko baten fruitua, hauteskundeen emaitza da”, errepikatu du ERCko buruzagiak. Epaiketan gauza bera esan zuela gogorarazi du.