Kataluniako Generalitatea
2024/05/12 - 22:19
PSCri ematen dio garaipena Kataluniako hauteskundeetan TV3ren inkestak
Junts izango da bigarren indarra, eta ERC hirugarrena, horren arabera. Bestalde, PPk eta Voxek lortuko dituzte laugarren eta bosgarren lekuak, hurrenez hurren, Comuns Sumar, CUP-DT eta Aliantza Katalana atzetik dituztela.
2024/05/12 - 20:34
Kataluniako hauteskundeetako parte-hartzea % 45,80koa zen 18:00etan, 2021 urteko kopuru ia berdina
Azken hauteskundeetako datuaren oso antzekoa da, 0,19 puntu altuagoa. Eguerdiko parte-hartze datua, 13:00etakoa, % 26,9koa zen, 2021ean baino lau puntu handiagoa.
2024/05/12 - 19:03
Hauteskundeetan parte hartzeko deia egin die Carrizosak kataluniarrei
Carlos Carrizosa Ciudadanos alderdiko hautagaiak hauteskundeetan parte hartzera gonbidatu ditu katalanak, eta "Kataluniako prozesua" gainditzeko deia ere egin die.
2024/05/12 - 16:36
Laia Estrada ''sentipen onekin'' iritsi da M12ra, ''ahal den guztia egin ostean''
"Gure esku dagoen guztia egin dugu ahalik eta ondoen azaltzeko, klase politikoarekin haserre dagoen herrialde bati itxaropena helarazteko eta ezker independentistak mobilizatzeko, inor etxean gera ez dadin", adierazi du CUPeko zerrendaburuak.
2024/05/12 - 15:36
Garriga: ''Katalanak aukera handi honetaz baliatuko dira''
"Euren benetako kezkak" aintzat hartzen ez dituzten politikariek abandonatu dituztela uste duten herritarrak botoa ematera animatu ditu Ignacio Garriga Voxeko presidentegaiak.
2024/05/12 - 14:03
Albiach: ''Eskuinarekin itunik lotuko ez duen bakarra gu geu gara''
Botoa ematera joateko deia egin du Jessica Albiach Comuns Sumarreko presidentegaiak, bere hauteslekuan botoa eman ostean.
2024/05/12 - 13:10
Illa: ''Katalunian aro berri bat irekiko delakoan nago''
Hauteskunde kanpainan erakutsitako "tonu adeitsua" eskertu egin du Salvador Illa PSCren zerrendaburuak, eta botoa ematera animatu ditu herritarrak.
2024/05/12 - 12:59
Aragones: ''Ziur nago parte-hartze handia izango dela''
Pere Aragones Generalitateko egungo presidente eta ERCko zerrendaburuak Pineda de Mar udalerriko Joan Coromines institutuan eman du botoa, familia alboan zuela.
2024/05/12 - 12:51
Puigdemont: ''Erbesteratze askoren azken eguna izatea espero dugu''
Hauteskundeetan parte hartzeko deia egin du Carles Puigdemont Juntseko presidentegaiak, La Roca d'Albera Frantziako Ekialdeko Pirinioetako herriko gazteluan komunikabideei egindako adierazpenetan.
2024/05/12 - 12:38
Rodalies zerbitzuaren arazoak, Kataluniako hauteslekuen irekierako gorabehera bakarra
5,7 milioi pertsona daude deituta gaur Kataluniako Parlamenturako hauteskundeetan botoa ematera. Inkestek Salvador Illaren PSCren garaipena iragarri dute, baina etorkizuna alderdien arteko itunen araberakoa izango da.
2024/05/12 - 12:26
Hauteslekuak ireki dituzte Katalunian, 5,7 milioi herritarrek zirt edo zart egin dezaten
Salvador Illa PSCko buruaren garaipena iragarri dute inkestek, baina etorkizuna alderdien arteko itunen araberakoa izango da.
2024/05/11 - 23:09
Gerenalitateko presidentegai nagusiek atseden hartzeko probestu dute gogoeta eguna
Puigdemonten absentziak markatutako ohiko "familia-argazkia" atera ondoren, familiekin, lagunekin eta zaletasunez gozatzen eman dute eguna zerrendaburuek, hauteskunde egunerako indarrak biltzeko.
2024/05/11 - 00:57
Kataluniako indar politikoak zalantzatiak, % 40 inguru, erakartzen saiatu dira kanpainaren amaieran
ERC, Junts+, PSC, PPC, Comuns, Vox, CUP, Ciudadanos eta Aliança Catalana indar politikoek azken ekitaldiak egin dituzte igandeko hauteskundeei begira.
2024/05/07 - 16:18
Kataluniak bertan behera utzi du lehortearen larrialdi fasea eta uraren erabileraren murrizketak malgutu ditu
"Erreserben hazkundeak azken hiru hilabeteetako murrizketak malgutzea, larrialditik ateratzea eta murrizketen zati bat bertan behera uztea ahalbidetzen du, baina lehortea ez da amaitu", iragarri du Patricia Plaja Kataluniako Gobernuko bozeramaileak.
2024/05/06 - 16:10
PSCk irabaziko lituzke Kataluniako hauteskundeak, Junts eta ERC ia berdinduta daudelarik, CISen arabera
PSCk lehen postua lortuko luke maiatzaren 12an botoen ehunekoari dagokionez, % 29,8 eta % 33,2 artean eskuratuz. Ondoren, Junts (% 15,4-18,1) eta ERC (% 15,2-17,9) alderdiak oso berdinduta egongo lirateke. Bestalde, Kataluniako herritarren % 39,7k oraindik ez dute erabakita botoa.
2024/05/06 - 11:44
Gabriel Rufian: "Errespetatzen gaituztenekin negoziatu eta adostu behar du ERCk"
Kongresuko bozeramaileak esan du "desberdinen arteko akordioa" dela "oraina eta etorkizuna".
2024/04/25 - 22:30
Illak ''erresistentzia kolektiboko mugimendua eratzeko deia'' egin du Sanchezen alde
Kataluniako hauteskundeen kanpainaren hasieran, Salvador Illa PSCko buru eta Generalitaterako hautagaiak babesa helarazi dio Pedro Sanchezi, eta "erresistentzia indibidualetik erresistentzia kolektiborako deia" egin du.
2024/04/25 - 09:37
Illa, Aragones eta Puigdemonten arteko hiruko lehia erdigunean dela, gauerdian abiatuko da kanpaina Katalunian
Gehiengo argirik gabe eta agertoki posible bat baino gehiagorekin, gaur abiatuko da hauteskunde kanpaina Katalunian. Zalantzarik gabe, Sanchezen azken erabakiak izango du eragina.
2024/04/19 - 21:03
Beste ikerketa-ildo bat ireki dute CNIk Pegasusekin Aragones zelatatzeko izan zuen papera argitzeko
Santiago Garcia Bartzelonako epaileak beste ikerbide bat abiatzea erabaki du, Generalitateko presidentearen ordezkaritza legalak eskatuta. Pieza banandu horretan ikerketak beste hilabete bat (luzagarria) emango du sekretupean.
2024/04/18 - 21:54
Bartzelonak babesleku klimatiko izendatuko ditu udal igerilekuak, udan ireki ditzaten
Hiriburuko portuan gatzgabetzeko makina flotatzaile bat jarriko du Kataluniako Gobernuak, eta 14,4 hektometro kubiko ur geza emango ditu urtean, metropoli-eremuko urteko kontsumoaren % 6.