Pere Aragonès
2020/09/23 - 12:35
Torrak ez du deklaratu ustezko desobedientziagatik bere aurka irekitako bigarren auzian
Torra hiru minutuz egon da aretoan eta uko egin die bi aldeen galderei erantzuteari.
2020/09/17 - 18:31
Torrak esan du Hauteskunde Batzordeari entzungor egitea "ekintza politikoa" zela
Boyek azpimarratu du Torraren zigorrak oinarrizko eskubideak urratzen dituela, hala nola adierazpen askatasuna edo parte-hartze politikorako eskubidea.
2020/09/17 - 09:11
Torrari ezarritako inhabilitazio zigorra gaur berrikusiko du Auzitegi Gorenak
Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak urte eta erdiko inhabilitazioa ezarri zion Torrari, desobedientzia leporatuta. Epaia berretsiz gero, presidente izateko gaitasunik gabe geratuko litzateke.
2020/09/16 - 17:41
Quim Torrak ez du hauteskundeetarako deitzeko asmorik
Bihar Gorenak bere inhabilitazioari jarritako errekurtsoa aztertu bezperan, Estatuaren errepresioa salatu du behin eta berriz.
2020/09/11 - 23:17
Independentismoaren banaketak COVID-19ak hondatutako Diada astindu du
Ospakizunak birformulatu behar izan dituzte koronabirusagatik eta ez da manifestazio masiborik izan, baina ANCk eta Omnium Culturalek JxCat eta ERCri egindako belarri-tiraldi esanguratsu bat izan da.
2020/09/11 - 14:17
Casanovaren omenez egin ohi den lore eskaintzarekin eman zaio hasiera Diada egunari
Generalitateko presidente den Quim Torra izan da Rafael Casanovaren monumentuaren aurrean eskaintza egiten lehena, Kataluniako ez ohiko egun handian.
2020/09/07 - 21:21
Datarik ez duen mahaiaren gai-zerrenda zehaztea erabaki dute Sanchezek eta Torrak
Generalitateak jakitera eman duenez, Sanchezek eta Torrak adostu dute euren kabineteek "gai zerrenda bat lantzea, negoziazio mahaiaren hurrengo bilera egin ahal izateko".
2020/08/24 - 15:22
Kataluniak hamar pertsona baino gehiago biltzea debekatu du lurralde osoan
Bestalde, Terrassa, Granollers, Les Franqueses eta Canovelles hirietako lokal publikoetan edukiera murrizteko neurri gogorragoak ere hartuko dituela aurreratu du Torrak.
2020/08/08 - 01:37
Kataluniako Parlamentuak Felipe VI.a eta Espainiako Gobernua gaitzetsi ditu
Errege emeritu Juan Carlos I.aren "ihesaldiagatik" gaitzetsi dituzte. JxCatek, ERCk eta CUPek, alegia, hiru alderdi independentistek, aldeko botoa eman dute.
2020/08/07 - 19:13
Lluis Puig kontseilari ohia Espainiari entregatzea errefusatu du Belgikako Justiziak
Bruselako Kontseilu Ganberak defentsaren argudioak onartu ditu, eta Pablo Llarena Auzitegi Goreneko epaileak euroagindua igortzeko eskumenik ez duela ebatzi du.
2020/07/31 - 14:57
Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak % 2,6ko defizita adostu dute
Gainera, % 15,9ko zor publikoa adostu dute Euskadirentzat 2020rako. Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoak kopuru horiek berretsi beharko ditu, irailean.
2020/07/29 - 13:30
Presidenteen biltzarrera joateko eskatu dio Sanchezek Urkulluri gutun bidez
Espainiako Gobernuko presidenteak Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoa deitzeko konpromisoa azpimarratu du, eta ostiral honetako bilerara joateko eskatu dio jarduneko lehendakariari.
2020/07/26 - 19:44
"Proces"ean izan zuen esku-hartzearen agirietarako sarbidea eman du Urkulluk
Azken asteetan bereziki, dokumentuak “kontsultatzeko eskaerak” jasotzen ari dela azaldu du jarduneko lehendakariak. Guztira, 300 bat ohartxo dira.
2020/07/20 - 01:37
Junqueras: "Jendeak agindutakoa egingo dut; noski baietz"
Egindakoa “agindu demokratiko baten fruitua, hauteskundeen emaitza da”, errepikatu du ERCko buruzagiak. Epaiketan gauza bera esan zuela gogorarazi du.
2020/07/13 - 23:59
Torrak erabaki judiziala gaitzetsi du eta Lleidarako dekretua onartu dute
Epaitegi batek Generalitateak Segriarako ezarritako konfinamendua ukatu du. Illak osasun-agintarien gomendioei kasu egitea eskatu du, baina zenbait udalerrik ez dute konfinamendu hori ezarri.
2020/07/13 - 14:45
Torrak ''ez du onartzen'' epaileak Segriako konfinamenduaren inguruan emandako ebazpena
Quim Torrak iragarri duenez, gaur arratsaldean lege dekretu bat onartuko dute, Segriako (Lleida) bezalako agerraldien aurrean "irmo" jokatzeko.
2020/07/08 - 13:44
Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da Katalunian
Maskara nahitaez erabili behar da Katalunian, distantzia mantendu daitekeen kasuetan ere.
2020/04/26 - 22:31
"Deseskalatzea abiatzeko arau komunak Espainiako Gobernuak zehaztuko ditu"
Hala ohartarazi du Pedro Sanchez Espainiako presidenteak. Dena dela, Osasun ministroak esan duenez, "erkidegoen esku geratuko da prozesu horren parte oso garrantzitsu bat kudeatzea".
2020/03/13 - 22:11
Torrak Katalunia osoaren konfinamendua eskatu du
Kataluniak 190 koronabirus kasu berri erregistratu ditu ostiral honetan, eta, ondorioz, 509 kaltetu daude.
2020/02/27 - 15:29
''Izotza apurtzeko'' Moncloako bilera positibotzat baloratu dute bi aldeek
Atzokoa luzea eta zaila izango den bidearen abiaputua izan zen. Hilero batzartuko dira metodolgia jakin batekin lan egiteko, baina beti ere segurtasun juridikoaren barruan.