Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak % 2,6ko defizita adostu dute
Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak % 2,6ko defizita eta % 15,9ko zor publikoa adostu dute Euskadirentzat 2020an.
Hortaz, Iñigo Urkullu jarduneko lehendakariak presidenteen biltzarrera joatea erabaki du, Errioxako Donemiliaga Kukula udalerrira, akordioa lortu ostean.
Hain zuzen ere, bi Gobernuek % 2,6ko defizita eta % 15,9ko zor publikoa adostu dute Euskadirentzat 2020rako. Dena dela, Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoak kopuru horiek berretsi beharko ditu, irailaren lehen hamabostaldirako aurreikusita dagoen bilera batean.
Pedro Azpiazu jarduneko Ogasun sailburuak zuzentzen duen sailak ohar baten bidez jakitera eman duenez, "negoziatzen asteak eman ondoren", eta jarduera ekonomikoaren beherakadak eragindako diru-sarreren murrizketaren eragina aztertu ostean, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak % 2,6ko defizit muga adostu dute Euskal Autonomia Erkidegoarentzat 2020an.
Kopuru hori Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoan berretsi beharko da, iraileko lehen hamabostaldian, Pedro Azpiazu jarduneko Ogasun eta Ekonomia sailburuak eta Ines Bardon Ogasuneko idazkari nagusiak sinatu duten akordioaren arabera, Azpiazuren eta Maria Jesus Montero Ogasun ministroaren arteko "etengabeko elkarrizketen ostean".
Akordio horren arabera, EAEn hartzen diren erabakiei egotzi ezin zaizkien aurreikuspen makroekonomikoetan "aldaketa nabarmena" gertatuz gero, Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoan aurrekontu-egonkortasunerako helburu berriak adostu ahal izango dira. Defizit helburuarekin batera, 2020rako % 15,9ko zor publikoa ere adostu dute.
Eusko Jaurlaritzako Ogasun Sailak azpimarratu duenez, lortutako akordioaren "beste funtsezko gai bat" da Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako Foru Aldundiek "Kontzertuaren Batzorde Mistoan adostutako formularen bidez, konpentsazioa jasoko dutela bermatzea, baldin eta diru-sarreren murrizketa une horretan duten soberakina edo superabita baino handiagoa bada".
EAEren defizitari eta zorpetzeari buruzko akordioak "murrizketak saihestuko ditu", dio Azpiazuk
Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia sailburuak adierazi duenez, euskal erakundeek Espainiako Gobernuarekin duten defizitari eta zorpetzeari buruzko akordioak zerbitzu publikoei eustea ahalbidetuko du, eta Eusko Jaurlaritzak "murrizketak" egitea saihestuko du.
Azpiazu izan da, azken asteotan, Maria Jesus Montero Espainiako Ogasun ministroarekin negoziatzen aritu dena. Ines Bardon kontseilariak eta Ogasuneko idazkari nagusiak sinatutako ituna iraileko lehen hamabostaldian egingo den Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoan gauzatuko da.
Bilbon egindako adierazpenetan, akordioa publiko egin ostean, Pedro Azpiazuk onartu du kosta egin dela akordioa ixtea, eta horren garrantzia nabarmendu du, "zerbitzu publikoei eustea" ahalbidetuko duelako "murrizketarik" egin gabe
Urkulluk esan du egutegia "estu" dutela
Europako funtsen proiektuen harira, Iñigo Urkullu lehendakariak baieztatu du egutegia "estu" dutela, duela gutxi hauteskunde autonomikoak izan direlako EAEn, eta oraindik gobernua osatu gabe dagoelako. Halere, argi utzi du abuztuan horretan jardungo dutela.
"Egin beharreko lanak egingo ditugu", zehaztu du.
EH Bilduren ustez adostutako defizita ez da nahikoa
EH Bilduk ziurtatu du Espainiako Gobernuarekin adostutako % 2,6ko defizita ez dela nahikoa "murrizketak saihesteko", eta gogora ekarri du hasieran batean Jaurlaritzak % 3,5eko defizita planteatu zuela.
"Zerga erreforma egon ezean, adostutako defizitak murrizketa gehiago ekarriko ditu. Ez da arrazoizkoa herrialde honek behar dituen neurriei buruzko baimena Madrili eskatu behar izatea. Menpe egon beharrean, burujabeak izan behar gara", berretsi du ohar baten bidez.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.