Pere Aragonès
2020/01/27 - 19:42
Torrak babesa eskatu dio Parlamentuari, erakundeak arriskuan daudela ohartarazita
Parlamentuko Mahaiak diputatu-akta kendu ostean, Torrak parlamentari gisa dituen eskubideak babesteko eskatu dio Torrenti, eta bere gaitasungabetzea atzera bota dezala galdegin dio Ganberari.
2020/01/27 - 16:25
Parlamentuko Mahaiak diputatu-agiria kendu dio Torrari
Torrari eserlekua kentzeko Ganberako idazkari nagusiaren aginduaren kontra JxCatek egindako eskaera bozkatzea baztertu du Mahaiak, ERC, PSC eta Cs alderdien botoekin.
2020/01/27 - 15:10
Kataluniako Parlamentuak bete egin du Quim Torrari diputatu akta kentzeko agindua
ERCk onartu egin du Quim Torra ordezkatzeko erabakia, eta horrek kolokan jar dezake legealdia bera ere.
2020/01/24 - 19:35
Kataluniako Parlamentuko Mahaiak astelehenean aztertuko du Torraren auzia
Auzitegi Gorenak haren gaitasun-gabetzea berretsita, Hauteskunde Batzordeak 48 orduko epea zion Parlamentuari Generalitateko presidenteari diputatu-agiria ken diezaion.
2020/01/24 - 12:37
"Justizia kontrabotere izaten saiatuko da eskuina"
Aitor Esteban,EAJko bozeramailea Kongresuan,Radio Euskadiko 'Boulevard Informativo'-an
2020/01/24 - 00:19
Torra ordezkatzeko 48 orduko epea eman dio Hauteskunde Batzordeak Parlamentuari
Espainiako Hauteskunde Batzordeak Generalitateko presidenteari diputatu-agiria kentzeko agindua eman zuen, eta orain Auzitegi Gorenak erabaki hori berretsi du.
2020/01/23 - 21:59
Torraren inhabilitazioa mantentzea erabaki du Auzitegi Gorenak
Auzitegi Gorenaren erabakiaren ondotik, Torrari diputatu-agiria "berehala" kentzeko agindu dio Espainiako Hauteskunde Batzordeak Kataluniako Parlamentuko presidenteari.
2020/01/21 - 07:56
Sanchez eta Torra otsaileko lehen astean bilduko dira
Halaber, gainerako presidente autonomiko guztiekin ere bilduko da Sanchez, "herritarren arazoei" hurbilagotik heldu eta aurrekontuak uda aurretik onartzeko babesa lortzeko asmoz.
2020/01/17 - 14:44
Gorenak erabaki arte Torra ez inhabilitatzea proposatu du Fiskaltzak
Fiskaltzak ulertzen du, gatazkan dauden interesak "modu zuhur eta orekatuan zaintzeko", "onargarria" dela Torraren eskaera, Gorenak epaia eman arte.
2020/01/15 - 22:42
Torrak autodeterminazioa eta errepresioa amaitzea eskatuko dio Sanchezi
Horixe adostu dute independentista kataluniarrek. CUPek eta ANCk, berriz, "eszeptizismoa" agertu dute, eta JxCatek "zuhurtziaz" ekingo dio aldebiko elkarrizketari.
2020/01/15 - 19:28
Torrak uste du hauteskundeak egongo direla ebazpen irmo batekin inhabilitatzen badute
Dena den, inhabilitazioa berretsiko lukeen balizko ebazpen irmoarekin ere, presidenteak Parlamentuak esaten duenari itxarongo lioke.
2020/01/15 - 08:19
Torra alderdi independentistekin bilduko da gaur, Sanchezekin hitz egin aurretik
Bestalde, Torrarekin "lehenbailehen" biltzea espero du Sanchezek, bi gobernuen artean elkarrizketa prozesu bat irekitzeko eta Kataluniako gatazka politikara itzultzeko.
2020/01/14 - 19:32
Parlamenteko Mahaiak Torra diputatu gisa berretsi du PSCren babesarekin
Gainera, Auzitegi Gorenean helegitea aurkeztea adostu dute, presidentea inhabilitatzeko Espainiako Hauteskunde Batzordeak eman zuen ebazpenaren aurka.
2020/01/13 - 18:33
Puigdemont: 'Kataluniako gatazka politikoa Europaren kontua da'
Carles Puigdemont eurodiputatu gisa sartu da Europako Parlamentuan, Kataluniako hainbat agintarik lagunduta; tartean Quim Torra eta Roger Torrent izan dira.
2020/01/10 - 20:58
Bartzelonako Hauteskunde-batzordeak hutsik utzi du Torraren eserlekua Parlamentuan
Bartzelonako Hauteskunde-batzordeak esan du ez duela eskumenik Hauteskunde-batzorde zentralak hartu eta Auzitegi Gorenak berretsi duen erabakiari kontra egiteko.
2020/01/10 - 19:24
Auzitegi Gorenak eutsi egin dio Torra diputatu kargutik kentzeari
Hauteskunde Batzorde Zentralak diputatu akta kentzeko eskumenik ez duela iritzita, Quimta Torrak diputatu eta Kataluniako Gobernuko presidente izaten jarraitzen duela azpimarratu du.
2020/01/10 - 01:04
Gorenak uko egin dio Junqueras kartzelatik ateratzeari Estrasburgora joateko
Halaber, ez dio Europako Parlamentuari immunitatea kentzeko eskatu, 13 urteko kartzela-zigorra eta gaitasungabetzea ezarri baitiote.
2020/01/09 - 13:13
Sanchez eta Torra Gobernua osatutakoan bilduko dira, Madrilen edo Bartzelonan
Espainiako Gobernuak esan du bi presidenteen arteko telefono-hizketaldia "adeitsua" izan dela; bilera horrek "PSOEk eta ERCk hitzartutako negoziazio-mahaia bideratzea" espero du Kataluniako Gobernuak.
2020/01/09 - 08:39
Junqueras gaitasungabetu zuen akordioa premiaz indargabetzea baztertu du Gorenak
Quim Torrak aurkeztutako helegitearen gaineko erabakia, aldiz, ostiralera arte atzeratu du Auzitegiak.
2020/01/08 - 17:43
Torrak Hauteskunde Batzordearen erabakiaren kautelazko galarazpena eskatu du
Espainiako Hauteskunde Batzordeak adostu du diputatuaren egiaztagiria kentzea Generalitatearen presidenteari, preso dauden buruzagi independentisten askatasunaren aldeko pankarta batengatik.