Puigdemont: 'Kataluniako gatazka politikoa Europaren kontua da'
Carles Puigdemont eta Toni Comin Kataluniako agintari kargugabetuak arratsalde honetan estreinatu dira eurodiputatu gisa Europako Parlamentuko osoko bilkura batean.
David Sassoli Europako Ganberako presidenteak saioaren hasieran egin du aurkezpen ofiziala eta une hori baliatu dute bi europarlamentariek Oriol Junquerasen irudia duen kartel bat atera eta ERCko buruzagiaren askatasuna eskatzeko.
Puigdemont eta Comin Parlamentuko azken ilaran eseri dira. EFE agentziaren arabera, Nigel Farage eurodiputatu britainiarra soilik hurbil du zaie agurtzera.
Kataluniatik ordezkaritza politiko zabala joan da Estrasburgora Puigdemonti eta Comini babesa ematera. Besteak beste, han izan dira Quim Torra Generalitateko presidentea eta Roger Torrent Parlamentuko presidentea.
Ganberan sartu aurretik, beste aldera begiratzeari uzteko eta Kataluniako auzian esku-hartzeko eskatu dio Puigdemontek Europar Batasunari.
"Gaur hona etorri gara (Kataluniako gatazka politikoa) Europari dagokion kontua dela esateko eta auzi horrek Europa eraikitzeko oinarriak kolokan jarri dituela ohartarazteko", adierazi du kanpoaldean egindako agerraldian.
"Europar Batasuna batasunerako, eskubideen eta askatasunaren eremua baldin bada, Oriol Junqueras hemen egon beharko litzateke, gure eskubide berak dauzkalako", erantsi du.
Puigdemontek Junquerasen egoera azpimarratu du bereziki. Kataluniako prozesu independentistaren aurkako epaiketan zigortu egin zutela argudiatuta, immunitaterik ez duela ebatzi zuen Espainiako Auzitegi Gorenak. Gauzak horrela, Europako Parlamentuak eurodiputatu izateko eskubidea kendu berri dio ERCko buruzagiari.
"Oriol Junqueras eurodiputatu gisa aitortzea garrantzitsua da", esan du Puigdemontek. "Hark ere milioitik gora herritarren babesa jaso zuen, baina bere eskubideak ez dituzte gureak bezala errespetatu; Espainiak ez ditu errespetatzen Europako Zuzenbide Estatuak ezarritako arauak", salatu du.
Bestalde, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidente berriak inbestidura saioan "politika epaitegietatik ateratzeko" konpromisoa hartu zuela gogoratuta, Alderdi Sozialistako eurodiputatuek bide horretatik jotzeko eskatu die.
Izan ere, Puigdemonti eta Comini immunitatea ken diezaietela eskatu dio Pablo Llarena epaileak Europako Parlamentuari.
"Eskaera hori politika auzitegietara eramatearen ondorioa da. Seguru nago (Alderdi Sozialistako eurodiputatuak) koherenteak izango direla eta erabaki horren kontra egingo dutela", adierazi du Puigdemontek.
Llarenak joan den ostiralean abiatu zuen bi politikari katalanen kontrako auzia. Puigdemontek esan du prozesu judizial horri aurre egingo diotela, PPk, PSOEk eta Ciudadanosek Ganberan gehiengoa daukatela jakin arren.
Europako Parlamentuak jaso du Gorenaren eskaria
Europako Parlamentuak astelehen honetan jaso du Llarenaren txostena, Puigdemonti eta Comini immunitatea kentzeko eskatuz.
Alabaina, tramitazioa onartu aurretik, dokumentua zorrotz aztertu behar dutela adierazi du Ganberako bozeramaile batek: "Txostena orain jaso dugu, baina urrats batzuk jarraitu behar ditugu. Dokumentua irakurri eta beste hizkuntza batzuetara itzuli behar den ikusi behar dugu. Beti egiten duguna egingo dugu oraingoa ere. Eta horretarako behar den denbora hartuko dugu".
Kataluniako gatazka politikoaren auzian, Europako Parlamentuak politikarik egiten ez duela nabarmenduta, jurisprudentzia jarraitu eta auzitegi nahiz hauteskunde organo ezberdinen erabakiak errespetatu behar dituela erantsi du.
Hortaz, David Sassoli presidenteak gaia Parlamentura eraman arte ez dute erabakirik hartuko. Datozen egunetan edo hilaren bukaerako osoko bilkuran izan daiteke hori.
Zure interesekoa izan daiteke
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.