Pere Aragonès
2020/01/07 - 20:50
Torra diputatu gisa gaitasungabetu duela zehaztu du Hauteskunde-batzorde zentralak
Bestalde, sei kidek boto partikularra aurkeztu dute, Hauteskunde-batzordeak jardunean dagoen parlamentari bat gaitasunik gabe uzteko ahalmenik ez duela iritzita.
2020/01/04 - 22:38
Parlamentaren babesa lortu, eta inhabilitazioa 'desobedituko' duela esan du Torrak
Generalitateko presidenteak "Kataluniako presidentea eta diputatua" izaten jarraitzeko asmoa dauka. "Planto egiteko ordua heldu da", gehitu du.
2020/01/04 - 14:14
Inhabilitazioa bertan behera uzteko eskatuko dio Torrak Gorenari helegite batean
Ehunka manifestarik elkarretaratzea egin dute Espainiako Poliziaren egoitza nagusiaren aurrean, Bartzelonan. Pailazo sudurrak jantzita protesta egin dute, "kokoteraino gaude" lelopean.
2020/01/03 - 22:59
Mila lagun inguru Sant Jaume plazara atera dira Torraren inhabilitazioaren aurka
Elkarretaratzea izan da Bartzelonako Sant Jaume plazan Hauteskunde Batzordeak Quim Torra Kataluniako presidenteari diputatu agiria kentzeko agindua eman ostean.
2020/01/03 - 22:42
Torrak iragarri du Hauteskunde Batzordearen ebazpenari helegitea jarriko diola
Generalitatearen presidenteak adierazi duenez, "Parlamentuak kontrakoa esaten ez duen arte, diputatu eta presidente izaten jarraituko dut, eta nire karguaren funtzioak betetzen".
2020/01/03 - 22:31
Torrak esan du presidente izaten segituko duela
Generalitatearen presidenteak adierazi duenez, "Parlamentuak kontrakoa esaten ez duen arte, diputatu eta presidente izaten jarraituko dut". Larunbat honetan bilkura berezia egingo dute Parlamentuan.
2020/01/03 - 22:28
Torra dice que seguirá como presidente, y pide un pleno del Parlament este sábado
El presidente de la Generalitat ha dicho que "mientras el Parlament no diga lo contrario, continuaré siendo diputado y presidente, y ejerciendo las funciones de mi cargo”.
2020/01/03 - 21:24
Torraren inhabilitazioak erreakzio politiko oldea ekarri du
PSOEk "zalantza handiak" ditu Batzordeak Torra inhabilitatzeko duen eskumenaren inguruan. Junts per Catalunyak salatu du "aberrazio juridikoa eta demokraziaren aurkako beste eraso bat" dela.
2020/01/03 - 21:14
Torrari diputatu akta kendu dio Espainiako Hauteskunde Batzordeak
Quim Torrak Parlamentuko diputatu kargua galduko du, eta Kataluniako Estatutuak dioenaren arabera, ezingo du presidente izan.
2020/01/03 - 19:21
Inhabilitazioa baieztatuta, Torrak Kataluniako presidente kargua gal lezake
Quim Torrak Parlamentuko diputatu kargua galduko du, eta Kataluniako Estatutuak dioenaren arabera, ezingo du presidente izan.
2020/01/03 - 11:45
Torra gaitasungabetzen duen edo ez aztertuko du gaur Hauteskunde Batzorde Zentralak
Halaber, Oriol Junqueras ERCko presidentearen eurodiputatu akta tramitatzen ote duen erabaki behar du, PPk eta Ciudadanosek aurkeztu zituzten idatziei erantzuteko.
2019/12/27 - 13:32
CDRak aske geratu ostean, Sanchezek barkamena eskatu beharko liokeela uste du Torrak
Generalitatearen presidenteak gogorarazi du Espainiako presidenteak indarkeria babestea egotzi ziola espetxeratutako CDRei elkartasuna adierazteagatik.
2019/12/25 - 14:18
Quim Torra: ‘Estatu espainiarra da gaur egun kezka larria sortzen duena Europan’
Quim Torrak erregearen Gabonetako mezuari erantzun dio Francesc Macia Generalitateko presidente ohiaren hilobiaren aurrean egindako lore eskaintzan.
2019/12/24 - 13:18
Atzera bota dute Torrari Parlamentuko diputatu egiaztagiria kentzeko eskaera
Probintziako Hauteskunde Batzordeak PPri, Ciudadanosi eta Voxi gogorarazi die Torraren urte eta erdiko desgaikuntza agintzen duen ebazpena oraindik ez dela irmoa.
2019/12/19 - 14:56
Urte eta erdiko inhabilitazioa eta 30 mila euroko isuna ezarri diote Quim Torrari
Bost egun ditu Torrak errekurtsoa ipintzeko Auzitegi Gorenaren aurrean. Litekeena da hilabete batzuetan erantzunik ez jasotzea.
2019/12/19 - 14:49
Torra: 'Motibazio politikoak dituen auzitegi batek ez nau gaitasungabetuko'
Kataluniako presidenteak iragarri du helegitea aurkeztuko dutela epaiaren kontra, eta Parlamentuan bozketa bat egitea eskatuko duela "ebazpen politiko" horren kontra.
2019/12/19 - 13:31
Urte eta erdiko inhabilitazioa ezarri diote Torrari, lazo horiak ez kentzeagatik
Dena dela, zigor hori oraindik ez da irmoa, Auzitegi Gorenean helegitea aurkez daitekeelako. Horrenbestez, epaiak ez du esan nahi Torra berehala kargugabetuko dutenik.
2019/12/18 - 14:02
Autodeterminazioaren bidetik 'milimetro bat ere' ez dela mugituko esan du Torrak
Urtarrilaren 7tik aurrera Katalunian dauden alderdi eta erakundeak deituko ditu autodeterminazio eskubidea gauzatzeko plan bat taxutzeko.
2019/12/17 - 18:21
Urkulluk eta Sanchezek gobernagarritasunaz eta Estatu ereduaz hitz egin dute
Gobernua dagoenean Torrarekin biltzeko prest agertu da Sanchez; bitartean, Generalitateko presidenteak ziurtatu du Sanchez "ahalik eta azkarren" bilduko dela harekin.
2019/12/15 - 14:07
Aste erabakigarria, Pedro Sanchezen inbestidurarako
Agenda politikoan hainbat gako izango dira datozen egunetan. Ikusi egin beharko da nola eragiten duten horiek PSOEren eta ERCren arteko negoziaketan, azken horien abstentzioa behar baitu Sanchezek.