Parlamentaren babesa lortu, eta inhabilitazioa 'desobedituko' duela esan du Torrak
Quim Torra Generalitateko presidenteak iragarri duenez, ez du Hauteskunde Batzorde Zentralaren ebazpena beteko, Parlamentuak hala erabakitzen badu, "demokraziaren aurkako erasoen aurrean desobedientzia nahitaezkoa" baita. "Planto egiteko ordua heldu da", gehitu du. Eta hala erabaki du Parlamentuak, diputatu zein presidente gisa babesa adieraziz.
Hauteskunde Batzordeak diputatu akta erretiratzea eta inhabilitazioa eskatu ostean, Torrak zera salatu du: "Alderdiek eta zozketa batek hautatutako Hauteskunde Batzordeak gaitasungabetu nahi nau. Ez dut onartuko, Parlamentu honek horrela erabakitzen badu".
Torraren arabera, demokraziaren, injustizien eta abusuen kontrako erasoen aurreko desobedientzia ez da soilik eskubide bat, baizik eta betebeharra edozein agintari eta herritarrentzat", eta "edozein presidenterentzat betekizuna da". Horregatik, "Kataluniako presidentea eta diputatua izaten jarraitu" nahi du, Parlamentuak hori erabakitzen badu.
Alderdi batzuek hauteskundeetan lortu ez duten helburuak lortzeko Hauteskunde Batzordea bezalako erakunde judizialetara jotzea kritikatu du: "Planto egiteko ordua da, Parlamentu honen degradazioari ezetz esatekoa, Ganbera honen soberania eta kide guztien bortxaezintasuna defendatzekoa".
Inhabilitazioa eskatu zuten PP eta Ciudadanosi "borroka demokratikoari beldur ez izatea" eskatu dute, eta gogorarazi du independentismoak Parlamentuan gehiengoa ez zuen garaietan talde independentistek marko demokratikoa errespetatzen zutela.
Ciudadanosek aurkeztutako eta Parlamentuak atzera botatako zentsura mozioa ere aipatu du Torrak: "Ez zen nahikoa, eta zigorra nahierara ezartzeko beti prest duten politizatutako erakunde politiko hori erabili behar zuten: Hauteskunde Batzordea".
"Ganbera honi baino ez diot onartzen eman zidan konfiantza kentzeko gaitasuna", bukatu du.
Independentisten babesa
Agerraldia amaitzean, Kataluniako Parlamentuko Mahaian ordubete baino gehiago eztabaidatu ostean, talde independentistek gehiengoa baliatu dute eztabaida horren harira ebazpen-proposamenak aurrera ateratzeko.
Hiru indar independentisten eta komunen 74 botoekin, Kataluniako Parlamentuak "Hauteskunde Batzorde Zentralaren ebazpena errefusatzea" erabaki du, eta, JxCat, ERC eta CUPeko 67 diputatuen babesarekin -Catalunya en Comu Podem abstenitu egin da, PSCk eta PPCk kontra bozkatu dute- Parlamentuak diputatu eta presidente gisa "berretsi" du Torra. Ciudadanosek ez du inongo bozketetan parte hartu.
Onartutako testuak, gainera, "Estatu kolpe" gisa definitu du Torra "inhabilitatzeko egindako saiakera, katalanen borondate politikoa urratuz".
ERCko bozeramaile Marta Vilaltak babesa adierazi dio presidenteari, eta ohartarazi du ez dagoela "zatiketarik" Governeko kideen artean "errepresioaren" aurrean.
"Torra presidentea, talde berekoak gara", esan du.
Carles Riera CUPeko diputatuarentzat, Torra presidente bezala berrestea "eskubideak" ukatzen dituen "Estatu baten aparatuen" aurreko "desobedientzia" da, eta "etengabeko mobilizazio zibila" deitu du.
Elkarretaratzea Parlamentuaren aurrean
Ehunka manifestari Parlamentuaren aurrean bildu dira, Kataluniako Asanblada Nazionalak (ANC) deituta. Kataluniako Udalen Federazioak, Kataluniako Udalen eta Eskualdeen Elkarteak eta Independentziaren aldeko Udalen Elkarteak eta Errepublikaren Defentsa Batzordeek (CDR) bat egin dute.
Manifestari talde batek Parlamentua inguratzen duen hesia irekitzea lortu du. Kateez itxita eta Mossoek zainduta zegoen.

Elkarretaratzea Parlamentuaren aurrean. Argazkia: EFE
Zure interesekoa izan daiteke
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.