Pere Aragonès
2019/10/21 - 18:14
Sanchez Bartzelonan izan da gaur, baina ez da Torrarekin bildu
Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak gutun bat igorri dio goizean Torrari, indarkeria irmo gaitzesteko eta "herritarren arteko haserrea saihesteko" duen betebeharra gogorarazteko.
2019/10/21 - 14:05
Torra, Sanchezek berarekin hitz egiteari uko egin ostean: 'Quins collons'
Torraren kolaboratzaile bat presidentearen bulegora sartu eta Sanchezek berarekin hitz egin nahi ez zuela erakusten dute TV3ren irudi bitxi hauek.
2019/10/20 - 19:04
Sanchezek ez dio telefonorik hartu Torrari, asteburuan bi aldiz deitu dion arren
Espainiako Gobernuaren izenean, aurrez, egunotako indarkeria "modu irmoan, ezbairik gabe, adjektibo gabe eta ekidistantziarik gabe" gaitzesteko eskatu dio Grande-Marlaska ministroak.
2019/10/19 - 23:17
Torrak Sanchezi: 'Zuk ez didazu indarkeria gaitzesteko leziorik emango'
Generalitateko presidentearen ahotan, Sanchezek "kataluniarren ordezkariarekin hitz egiteari uko egiten dio eta, are okerrago, inolako elkarrizketarik ez du nahi".
2019/10/19 - 21:54
Egoera 'larriari' aurre egin ezinik ez daudela ziurtatu du Marlaskak
Protestetan zauritutako poliziak soilik bisitatu ditu ministroak. Bitartean, 18 pertsonak ospitaleraturik jarraitzen dute, horietako bat oso larri eta beste bederatzi larri.
2019/10/19 - 19:03
'Jarrera biolentoa duten pertsonak baztertzeko' eskatu du Generalitateak
Miquel Buch Barne kontseilariak aste honetako istiluen atzean dauden pertsonak "antisistemak, oso bortitzak eta oso antolatuak" direla esan du.
2019/10/19 - 18:27
Elkarrizketari ekiteko 'eguna eta ordua' zehazteko eskatu dio Torrak Sanchezi
Kataluniako egoerari irtenbide politikoa emateko eskatu du berriz ere, euren aldarria "geldiezina" delako. Protesta baketsurako deia ere egin du: "Indarkeria ez da gure bandera".
2019/10/17 - 21:50
Torra: 'Berriro jarri beharko ditugu autodeterminaziorako boto-kutxak'
Bestalde, ERCko bozeramaileak erantzun du ez dela datak jartzeko unea, eta CUPek esan du Generalitateko presidenteak "sinesgarritasun gutxi" duela.
2019/10/17 - 13:39
Autodeterminaziorako boto-kutxak 'legealdi honetan' jartzearen alde agertu da Torra
Torra presidenteak adierazi duenez, 'hautetsontziak jartzeagatik 100 urtera zigortu bagaituzte, erantzuna argia da, autodeterminaziorako boto-kutxak jarri beharko ditugu berriro'.
2019/10/17 - 10:33
Torra: 'Ikusten ari garen istilu hauek ezin dira onartu'
Quim Torra presidenteak ekintza bandalikoak 'berehala gelditzeko' deia egin du, istilu horiek independentismoa kaltetu ez dezaten.
2019/10/17 - 02:50
Liskarrak eta indarkeria berehala amaitzeko deia egin du Torrak
Kataluniako Gobernuko presidenteak premiazko agerraldia egin du gauerdian. "Ez dago arrazoirik, ezta justifikaziorik ere, ekintza bandalikoak egiteko", azpimarratu du.
2019/10/16 - 15:50
Bartzelonara bidean dira 'Askatasunaren martxak'
Kataluniako 5 hiritatik Bartzelonara abiatu dira milaka pertsona. Quim Torra eta 6 sailburu martxara batu dira, baita Juan Jose Ibarretxe lehendakaria ere.
2019/10/16 - 12:10
51 atxilotu eta 125 zauritu Katalunian, astearte gauean izandako istiluetan
Bestalde, Espainiako Gobernuak agiri bat kaleratu du, eta Katalunian "indarkeria erabili duten taldeen ekintzen aurrean, segurtasuna bermatzeko konpromisoa" azpimarratu du.
2019/10/16 - 11:22
Torrak premiazko bilera batera deitu ditu Kataluniako Gobernuaren goi-kargudun batzuk
Gauean izandako istiluen ostean, presidentea Pere Aragones presidenteordearekin eta kontseilari batzuekin bildu da, 09:30ean. Sanchezek bilerak egingo ditu Casadorekin, Riverarekin eta Iglesiasekin.
2019/10/15 - 19:03
Autodeterminazio eskubideari ez diotela uko egingo esan du Quim Torrak
Prozesuaren epaiaren biharamunean, Quim Torrak berriro ere ekingo diotela esan du, ez dutela etsiko autodeterminazio eskubidea gauzatzea lortu arte.
2019/10/15 - 11:49
Torrak eta Aragonesek lore eskaintza egin dute Compaynsen hilobian
Quim Torra Generalitateko presidenteak eta Pere Aragones presidenteordeak lore eskaintza egin dute Lluis Compayns presidentea fusilatu zuten lekuan.
2019/10/14 - 23:03
Milaka manifestarik Bartzelonako Sant Jaume plaza hartu dute
Milaka manifestarik Bartzelonako Sant Jaume plaza bete dute epaiaren aurka protesta egiteko. Quim Torra eta Roger Torrent bertan izan dira.
2019/10/14 - 18:32
Torrak bilera eskatu die Felipe VI.ari eta Sanchezi 'krisia'ri aurre egiteko
Generalitatearen presidenteak salatu du "demokrazia iraindu eta Kataluniako gizartea gutxietsi" dutela ebazpenarekin. Torrentek esan du "guztiak" zigortu dituztela.
2019/10/14 - 14:09
Torra: 'Epaia demokraziaren aurkako iraina da'
Epaia 'bidegabea eta antidemokratikoa' dela adierazi du Quim Torrak. Kataluniako presidenteak adierazi duenez, 'Kataluniako gizarte osoak daki zer gertatzen zen urriaren 1ean'.
2019/10/14 - 10:07
Epaiaren berehalako sinaduraren aurrean prest dago Katalunia
Sententzia gaur argitaratu ahal izatea espero dute Goreneko magistratuek. Epaiaren aurka protesta egiteko, soilik atzerrian 30 bat mobilizazio prestatu ditu ANCk.