Pere Aragonès
2019/09/11 - 14:35
2019ko Diada
Erakunde, elkarte eta alderdi politikoek Rafael Casanovari egindako lore eskaintzan parte hartu dute, Kataluniako Diadaren egunean.
2019/09/11 - 12:35
Balkoi batetik Espainiako ereserkia jarri dute Casanovaren lore eskaintzaren unean
Kataluniako Diada egunean, Casanovaren omenezko ekitaldian, Kataluniako Gobernua lore eskaintza egiten ari zen unean, hotel bateko balkoitik Espainiako ereserkia jarri dute.
2019/09/11 - 10:33
Casanovaren lore eskaintzarekin abiatu dute Diada, 'proces' auziaren epaiaren atarian
Kataluniako Gobernuko kideak loreak uzten ari zirenean, Espainiako ereserkia entzuten hasi da gertu dagoen hotel bateko bozgorailuetatik.
2019/09/11 - 01:46
Torrak autodeterminazioa aldarrikatu du, 'bidea amaitzea' xede
Diadaren bezperako hitzaldi instituzionalean, Generalitateko presidenteak adorea eman die katalanei "ez gelditzeko eta elkarrekin aurrera egiteko", Kataluniako askatasunaren jomuga gauzatzeko asmoan.
2019/09/05 - 22:42
Torra: 'Kataluniako prozesuaren epaiari desobedientzia zibilarekin erantzungo diogu'
Kataluniako prozesuaren epaiketaz mintzatu da, eta aipatu du absoluzioa beste epairik ez dutela onartuko.
2019/09/02 - 17:29
Irailaren 25ean eta 26an epaituko dute Torra, lazo horiak garaiz ez kentzeagatik
Fiskaltzak urtebete eta zortzi hilabeteko inhabilitazioa eskatu du, hauteskunde garaian Generalitateko eraikinetan jarritako lazo horiak eta esteladak kentzeko agindua ez errespetatzeagatik.
2019/07/30 - 10:26
5.500 euroko isuna Hauteskunde Batzordeak Torrari, 'neutraltasuna urratzeagatik'
Quim Torra Generalitateko presidenteak uko egin dio isuna ordaintzeari, eta helegitea aurkeztuko du.
2019/07/17 - 11:46
Sanchezi ezezko botoa ematea defendatu du Torrak, katalanei hitza ematen ez badie
Pedro Sanchez Espainiako jarduneko presidenteari bidalitako gutun irekian, Estatu interesak alderdi interesen gainetik jartzeko eta hauteskundeak ez errepikatzeko eskatu dio.
2019/07/12 - 20:01
Torra epaitu egingo dute lazo horiak garaiz ez kentzeagatik
Fiskaltzak urtebete eta zortzi hilabeteko gaitasungabetzea eskatzen du desobedientzia delituagatik, Hauteskunde Batzordeak lazoak kentzeko emandako aginduari entzungor egitea leporatuta.
2019/07/04 - 13:08
Erreferendumari buruzko 'itun argia' egitea proposatu dio Torrentek Sanchezi
Kataluniako Parlamentuko presidenteak gatazkari amaiera emango dion akordio baterako deia egin dio jarduneko Espainiako presidenteari. Akordio horrek noiz eta nola egin zehaztuko luke.
2019/06/27 - 14:45
Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak Torra auzipetu du, lazo horien auziaren baitan
Desobedientzia delitua egotzi dio Hauteskunde-batzorde zentralak eraikin publikoetako lazo eta esteladak kentzeko agindua ez betetzeagatik.
2019/06/26 - 18:53
Auzipetutako buruzagi independentistak Kataluniako espetxeetara eraman dituzte
Lledonersko kartzelaren sarreran hainbat pertsona bildu dira eguerdian, preso dauden politikarien askatasuna aldarrikatzeko, eta horiei babesa emateko.
2019/06/05 - 13:33
Torrak 'premiazko' bilera eskatu dio Sanchezi Kataluniako 'errepresioa' aztertzeko
'Fiskalak talde kriminala garela esan digu, gure kideentzat 70 urteko kartzela zigor eskaerak egin dituzte, jendea dugu erbestean...', salatu du.
2019/05/31 - 18:08
Torrak Kataluniako presoak askatzeko eskatu dio Sanchezi, NBEren txostena betez
Gainera, eskaera formala bidali dio Estatuko Fiskaltza Nagusiari preso dauden Kataluniako buruzagi independentistei dagokien kalte-ordaina jasotzeko eskubidea aitortzeko.
2019/05/15 - 14:12
Torrak adierazpen askatasun eta Hauteskunde Batzordearen zehaztasun faltari eutsi dio
Kataluniako presidenteak Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusian deklaratu du desobedientzia delitua leporatuta, xingola horien aferagatik Fiskaltzak aurkeztutako kereila dela eta.
2019/05/15 - 12:33
Torra iritsi da Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusira lazo horiengatik deklaratzeko
Torra presidenteak ikertu bezala deklaratu behar du gaur ustezko desobedientzia delitu batengatik.
2019/05/04 - 00:21
Puigdemont, Comin eta Ponsatiren aldeko elkarretaratzea egin dute Bartzelonan
Katalunian elkarretaratzeak egin dira gaur Hauteskunde Batzordeak hartu zuen erabakiaren kontra, eta Puigdemont, Ponsati eta Cominen hautagaitza babestuz.
2019/04/26 - 08:51
Hauteskunde Batzorde Zentralak Torra zigortuko du Sant Jordi eguneko mezuagatik
Aipaturiko organoak txosten zigortzailea zabaldu dio Generalitateko presidenteari, neutraltasun politikoa urratzen duten mezuak zabaltzea egotzita.
2019/04/23 - 12:55
Kataluniako egoerari irtenbidea aurkitzeko laguntza eskatu dio Torrak nazioarteari
Sant Jordi eguneko hitzaldian, Quim Torra presidenteak espetxean eta atzerrian dauden lider independentistak gogoan izan ditu.
2019/04/04 - 18:54
Hauteskundeak deitzeko eskatu dio Kataluniako Parlamentuak Torrari
Generalitateko presidenteak, baina, uko egin dio bozak deitzeko Parlamentuak egindako eskariari.