Pere Aragonès
2019/04/02 - 20:11
Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak Torra ikertuko du, lazo horien auziaren baitan
Fiskaltzak desobedientzia delitua egozten dio Generalitateko presidenteari, Espainiako Hauteskunde-batzordeak hala agindu arren, eraikin publikoetatik lazo horiak kendu ez zituelako.
2019/03/27 - 17:06
Fiskaltzak Torraren aurkako kereila aurkeztu du, lazo horien auzia tarteko
Bestalde, Quim Torrak Espainiako Hauteskunde-batzordearen aurkako kereila aurkeztu du, lazo horiak debekatuz prebarikazio delitua egin zuela egotzita.
2019/03/26 - 11:51
Ikur subiranistak kentzeko aginduaren alde egin du Gorenak
Quim Torrak esteladak eta lazo horiak kentzeko Hauteskunde Batzorde Zentralak emandako aginduaren aurkako errekurtsoa aurkeztu zuen Gorenean.
2019/03/23 - 18:44
Lazo horiak bota ditu independentziaren aurkako talde batek, Generalitatearen aurrean
Segadors del Maresme izeneko aktibisten asmoa Quim Torraren "zinismoa erakustea da", "kutsatzeari utzi behar zitzaiola" esateagatik.
2019/03/22 - 18:03
Torrak adierazpen askatasunaren aldeko mezua jarri du Generalitatean
Generalitateak Kataluniako hainbat eraikin publikoen fatxadetan jarriak zituen begizta zuri eta horien pankartak kendu ditu eguerdian. Orain askatasunaren aldeko mezuarekin pankarta jarri du.
2019/03/22 - 17:16
Fiskaltzak Torra salatu du lazo horien harira ezarritako agindua ez betetzeagatik
Estatuko Fiskaltza Nagusiak ohar baten bidez jakinarazi du Hauteskunde Batzorde Zentralaren arabera, Kataluniako presidenteak "desobedientzia jarraitua" egin duela.
2019/03/22 - 09:49
Torrak adierazpen askatasunaren aldeko mezua jarri du lazo horien tokian
Kataluniako presidentearen arabera, batzordeak hartutako erabakiak 'bidegabeak dira arbitrarioak' direlako, eta helegitea iragarri du.
2019/03/21 - 21:02
Hauteskunde-batzordeak Torra salatuko du, eta lazoak kentzea agindu die mossoei
Hauteskunde-batzorde zentralak espedientea ireki dio Generalitateko presidenteari eta auzia Fiskaltzaren esku utzi du.
2019/03/21 - 19:46
Generalitateak mezu bera eta lazo zuria duen pankarta batekin estali du aurrekoa
Kataluniako Generalitateak 10:30 aldera berri batekin tapatu du Hauteskunde-Batzordeak erretiratzeko agindu zuen pankarta. Berriak lazo zuria du, marra gorri batekin estalita. Mezua, ostera, bera da.
2019/03/21 - 11:55
Quim Torrak lazo horia kendu eta zuri bat jarri du Generalitatearen balkoiean
'Preso politikoen' aldeko pankarta aldatu dute Generalitateko Palauaren balkoiean. Pankarta berria zaharraren berdina da, baina lazo horia beharrean zuria du.
2019/03/21 - 00:28
Begizta horiak beste ikur batez ordezkatzeko aukera aztertzen ari da Generalitatea
Kataluniako Herritarren Defendatzaileak hauteskunde garaian eraikin publikoetatik begizta horiak kentzea babestu du, eta Torrak gomendioa onartuko duela esan du.
2019/03/20 - 21:14
Sindic de Greuges: 'Begizta horiak kentzeko ostiralean eskatu genion Torrari'
Hauteskunde garaian egokiena Generalitatearen eraikin publikoetan sinbolo politikorik ez egotea dela uste du Herritarren Defendatzaileak.
2019/03/20 - 19:22
Begizta horiak kentzeko gomendatu dio Kataluniako Herritarren Defendatzaileak Torrari
Herritarren Defendatzailearen gomendioa jarraituko du Generalitateko presidenteak, baina, aldi berean, begizta horiak kentzeko agindurik emango ez duela berretsi du.
2019/03/20 - 17:46
Herri defendatzailearen txostena atera arte, Torrak ez ditu lazo horiak kenduko
Erakunde horren txostenaren zain dago Kataluniako Gobernua. Sindikoak esaten badu, lazoak kenduko ditu.
2019/03/20 - 13:21
Boto-paperak konfiskatu zituzten biltegian Torra ikusi zutela esan du agente batek
2017ko irailaren 20 hartan erreferendumaren materialez jositako zortzi furgoiek handik ateratzeko izan zituzten zailtasunak ere kontatu ditu gaur deklaratu duen guardia zibiletako batek.
2019/03/19 - 18:49
Begizta horiak kentzeko ultimatuma mantendu du Hauteskunde Batzordeak
Generalitateko presidente Quim Torrak 24 orduko epea bertan behera uzteko eskatu dio Hauteskunde Batzorde Zentralari, baina horrek baztertu egin du.
2019/03/19 - 16:26
Torrak Generalitateko begizta horia mantenduko du
Generalitateko zerbitzu juridikoak beste idatzi bat prestatzen ari dira Hauteskunde-batzordearen erabakiari erantzuteko. Torrak, bere aldetik, txostena eskatu dio Kataluniako herri defendatzaileari.
2019/03/13 - 22:21
Begizta horiek eta esteladek Generalitateko eraikin publikoetan jarraitzen dute
Hauteskunde-batzorde Zentralaren errekerimendua “betetzeko zailtasun legala” argudiatu du Quim Torrak. “Adierazpen askatasuna zentsuratzeko saiakera berri bat da”, salatu du Torrak sare sozialetan.
2019/03/12 - 12:03
Generalitateko eraikinetatik esteladak eta begizta horiak kentzea agindu dute
Hauteskunde Batzorde Zentralaren arabera, botere publikoek ezin dute hauteskundeetan parte hartu; eta, adierazpen askatasuna pertsona guztien oinarrizko eskubidea da, agintariena izan ezik.
2019/03/10 - 16:51
Puigdemont izango da JxCat-en hautagaia Europako hauteskundeetan
Generalitateko presidente ohiak Waterlooko bere egoitzatik esan duenez, 'erabakitzeko eskubidea nazioartekotzeko beste urrats bat' emango du.