Klima Aldaketa
2022/09/19 - 00:16
Mundu osoko agintariak batuko dira New Yorkeko klimaren astean, eta Arantxa Tapiak ere parte hartuko du
Asteartean Nazio Batuen Batzar Orokorra hasiko da, eta munduko agintari garrantzitsuenak egongo dira bertan. Baina lehenago, astelehenean, Klimaren Asteari emango diote hasiera. Helburua da ekintza klimatikoa azkartzeko bideak aztertzea COP27 bileraren aurretik. Euskadik ere parte hartuko du.

2022/09/13 - 16:28
EAEn autokontsumorako instalazio fotovoltaikoak bikoiztu egin dira urtebetean, eta Nafarroan, hirukoiztu
Argindarraren garestitzeari aurre egiteko moduetako bat autokontsumorako azpiegiturak ipintzea da. Azken hilabetotan asko igo dira partikularrek jarritako panelak.
2022/09/12 - 17:18
Euriagatik eta ekaitzagatik abisu horian dago EAE
15:00etan ezarri dute abisua, eta 22:00ak arte egongo da indarrean. Bestalde, sute arriskuagatik beste abisu hori bat ere badago ezarrita, atzotik. 35 graduraino iritsi dira termometroak.
2022/09/10 - 15:41
Klima-aldaketaren aurrean "ezagutza eta eredu berriak" aldarrikatu ditu Arantxa Tapiak
Donostiako Aquariumean izandako MER Community Summit 2022 kongresuaren itxiera-ekitaldian parte hartu Garapen Ekonomikorako, Jasangarritasunerako eta Ingurugirorako sailburuak.

2022/09/03 - 00:23
"Danielle" ekaitz tropikala urakan bilakatu da arratsaldean eta kezka piztu du Atlantiko iparraldean dagoelako
Ekaitz tropikalak zergatik sortzen diren tropikotik urrun ari dira ikertzen. Klima aldaketaren ondorioetako bat izan liteke.

2022/09/01 - 23:03
Uda lehorrak elikatzeko zailtasunak ekarri dizkie erleei, eta ezti ekoizpenak igarriko du
Gainera, bertako eltxo espezieei aurtengoa baino uda epelagoa eta hezeagoa komeni zaie ugalketarako.
2022/08/31 - 16:39
Groenlandiak izotzaren % 3a galduko du datozen urteetan eta itsasoaren maila 30 zentimetro igoko da
Antartikaren ostean, munduan ur gehien gordetzen duen lekua da Groenlandia. Gehiena izoztuta dago orain, baina urtuz gero, arazoak etorriko dira.
2022/08/30 - 16:04
Inoizko lehorterik larriena jasaten ari da Nafarroa
Bardea larrialdi gune izendatzea erabaki du Ebroko Ur Konfederazioak. % 22ra dago Esa. Itoitzeko urtegiko ur erreserba berriz % 40tik gorakoa da. Kontrara, presa txikiagoen maila sasoi honetarako ohikoa da, % 60ren ingurukoa.
2022/08/28 - 15:57
1.000 lagun hil, eta 500.000 kanpamenduetara eraman behar izan dituzte Pakistanen izandako uholdeengatik
110 udalerri kaltetu ditu urak, horietatik 20 urpean utziz. 950.000 etxebizitzak ere kalteak izan dituzte, eta kalte materialak, oro har, 3.000 milioitik gorakoak izan daitezke.
2022/08/27 - 19:27
Babestuko dituen itun baten zain jarraitu beharko dute ozeanoek
NBEk bi asteko negoziaketak amaitu ditu ostiral honetan, 2018tik mahaigainean dagoen ozeanoak babesteko nazioarteko itun baten ingurukoak.
2022/08/18 - 19:54
Duela 50 urte baino 10 egun gehiago luzatzen da uda Gipuzkoan krisi klimatikoa dela eta, Naturklimaren arabera
Aldundiak adierazi duenez, "trantsizio ekologikoaren sustapena indartzen" jarraituko du, "politika jasangarri, barneratzaile eta berdintasunezkoen bidez".
2022/08/17 - 14:12
Duela 56 milioi urteko berotze globalari buruzko ikerketa batek gaur egungoari buruzko argibideak eman ditzake
EHUko Geologia Sailak Paleozeno-Eozenoko sedimentuak aztertu ditu, eta ondorioztatu du orduan gertatu zena Iberiar Penintsulan gertatzen ari denaren antzekoa izan daitekeela.

2022/08/14 - 16:36
Itsasoko ura, ohi baino beroago
Aurten izaten ari garen beroaldiekin eta prezipitazio eskasarekin, itsasoan ere nabari da aldaketa. Donostiako Aquariumean esaterako, 1947tik neurtzen dute Kontxako uraren tenperatura eta aurten 25 gradutik gora dago. Ereagako hondartzan, berriz, uraren tenperatura 23,4 gradukoa da.

2022/08/11 - 17:22
Energiaren kontsumoa murrizteko, eguneroko ohiturak aldatzeko deia egin die Jaurlaritzak herritarrei
Besteak beste, "ibilgailu pribatuaren erabilera birpentsatzera eta garraio publikoa sustatzera" deitu dituzte herritarrak, eta "aire girotua, berogailua, ur beroa edota energia elektrikoa" modu eraginkorragoan erabiltzera.
2022/08/06 - 16:48
Lehortearen aurkako neurriak ezarri dituzte Ipar Euskal Herriko 95 herritan
Besteak beste, egunean zehar ezin izan da etxeko zelaiak ureztatu eta autoa garbitzea erabat debekatua dago. Gainera, Lapurdiko kostetan, hondartzetako dutxa gehienak itxita daude. Estatu mailan ministerio arteko talde bat osatu du Elisabeth Borne lehen ministroak lehorteari aurre egiteko.