Zeintzuk dira munduan gehien kutsatzen duten herrialdeak?
Planetaren CO2 isurketa-maila murrizteko konpromisoa gauzatzeko itxaropenarekin abiatu dute igande honetan Egipton COP27 Klimaren Goi Bilera, eta bilkura garrantzitsu horren hasieran, atmosferara berotegi-efektuko gas kopuru gehien botatzen dituzten herrialdeaz galdekatu dugu, eta baita alor ekonomiko kutsatzaileenetarikoen gainean ere.
Herrialde kutsatzaileenak
Gehien kutsatzen duten herrialdeak industrializatuenak ere dira, hala nola, Txina, Amerikako Estatu Batuak eta India, BP Statistical Review of World Energy 2021 datuen arabera (iturria: Selectra.com). 2020 bitartean, Txinak CO2ko 9,9 mila milioi tona isuri zituen; AEBek, 4,4 mila milioi tona; eta India, 2,3 mila milioi tona. Hirurek dute ikatzarekiko menpekotasun handia. Jarraian doaz Errusia, Japonia eta Iran.
Per capita errentari erreparatuta, berriz, herrialde kutsatzaileenak arabiarrak dira, hau da, Qatar, Kuwait eta Saudi Arabia. Selectra.com-ek azaldu duenez, petrolioak pisu handia dauka haien ekonomietan eta biztanle gutxiko herrialdeak dira.
Izan ere, Nazio Batuen Erakundearen hitzetan, munduko aberatsen % 1ek CO2 isurketa gehiago botatzen du munduko txiroenen % 50a baino.
Europara itzulita, CO2ko isurketaren laurden bat Alemaniak isurtzen du, ikatzarekiko menpekotasun handia dela-eta.
Alor kutsatzaileenak
ENERGIA
Erregai fosilak eta ikatza badira oraindik ere energia ekoizteko erabiltzen diren bide nagusiak, eta kutsatzaileenak ere, Thomson Reuters agentziak zabaldutako datuen arabera. CO2ko isurketen % 60a energiari dagokio.
GARRAIOA
Osasunaren Mundu Erakundeak dioenez, isurketen % 20 garraiotik dator, eta % 2 aire-trafikotik. Ondorioz, garraio kutsatzaileena da hegazkina.
MODA
Arropa ekoizteak eta munduko bazter guztietara bidaiatzeak isurketen % 10a dakarte. Nazio Batuen Erakundeak salatu duenez, azken urteetako "moda arina" bereziki kutsatzailea da, arropa arin ekoiztu, merke saldu eta laster baztertzeko joera horrengatik.
ELIKADURA
Osasunaren Mundu Erakundearen esanetan, haragi kilo bat ekoizteko 15.000 litro ur behar dira (arroza kilo bat ekoizteko, ordea, mila eta 3 mila litro ur artean). Elikaduraren alorrak CO2ko isurketen % 10a dakar.
Zure interesekoa izan daiteke
69 urteko motozale bat hil da Gaubean, auto baten aurka talka eginda
Istripuaren ondoren, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute zauri larriekin, eta han hil da ordu batzuk geroago.
Martxoak 3ko sarraskia gogoan, Zeledonek hasiera eman die Ama Zuriaren jaiei
Baskoniako ordezkariek suziria piztu eta Zeledon jaitsita, festa lehertu da Gasteizen, Andra Maria Zuriaren plaza gainezka zegoela.
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.