Kolonbia
2020/03/09 - 19:23
Gasteizko Udalak Borja Lazaroren kasuarekiko konpromisoa berretsi du
Udalak iragarri duenez, pertsona desagertuei buruzko topaketa bat antolatuko dute datorren maiatzean Gasteizen. Borja Lazaro 2014ko urtarrilean desagertu zen Kolonbian.
2020/02/27 - 11:49
Gutxienez zortzi hildako eta sei desagertu Kolonbian, euriteen ondorioz
Erreskatatuetako bat zortzi hilabeteko haurtxo bat da, eta ospitalera eraman dute.
2020/02/26 - 14:35
Bakea sinatu zenetik 190 gerrillari ohi baino gehiago hil dituzte Kolonbian
Gobernuari Habanako negoziazioetan adostutako segurtasun neurriak betetzeko eskatu diote FARCek, hilketak errotik mozteko.
2020/02/21 - 14:42
Abortuaren despenalizazioa eztabaidagai, Kolonbian
Gaur egun legez kanpokoa da eta azken urtean 300 emakume baino gehiago salatu dituzte abortatzeagatik. Emakume talde batek bultzatuta, debatea berriro ere kalean da.
2020/02/18 - 11:01
Kolonbiako heroina trafikatzaile handiena atxilotu dute
Kolonbiako agintariek Carlos Alberto Salazar "Batadun Jauna", herrialdeko heroina trafikatzaile handiena, harrapatu dute Pereiran, Risaralda departamenduko hiriburuan.
2020/02/06 - 12:12
Lau mutilaziotik bat medikuek egindakoa dela salatu du NBEk
Aurten, lau milioi neskatok baino gehiagok ablazioa jasateko arriskua dute nazioarteko klinika publiko edo pribatu batean, etxean zein beste lekuren batean.
2020/01/07 - 22:59
Sei urte Borja Lazaro gasteiztarra desagertu zela
Kolonbian ikusi zuten azkenekoz 2014ko urtarrilaren 7tik 8rako gauean. Ordutik, familiak ez du gaztearen desagertzearen inguruko berririk izan.
2019/12/27 - 11:38
Gutxienez zazpi hildako Kolonbia erdialdean, erreka baten goraldiak eraginda
Gutxienez zazpi pertsona hil dira eta hainbat desagertu, erreka batek gainezka egin duelako Chaparral landa-eremuan, Kolonbiako erdialdean.
2019/11/24 - 12:29
Ivan Duqueren Gobernuaren aurkako protestek ez dute etenik, Bogotan
Gazte bat larri zauritu da larunbat honetan izandako manifestazioetan. Guztira, hiru pertsona hil dira herrialdean zehar izandako liskarretan.
2019/11/23 - 21:34
Tentsio handiko gaua eta etxeratze agindua Kolonbian
Azken egunetan izandako protesten ondorioz, Bogotako kaleetan armadaren presentzia mantendu dute.
2019/11/22 - 09:43
Kolonbiarrak kalera irten dira Gobernuaren politiketan aldaketak eskatzeko
Poliziaren eta manifestarien artean liskarrak izan dira Bogotako hainbat tokitan. Duqueren Gobernuaren aurkako greba eguna ospatu dute.
2019/11/01 - 15:04
Kolonbian komunitate indigenen kontrako indarkeriak gora egin du azken hilabeteotan
Azken hilabeteotan indarkeriaren gorakada sakona gertatzen ari da herrialde honetan narkotrafikoaren eta lurren kontrolaren arazo historikoagatik.
2019/10/14 - 09:19
Ekuadorko erreformak bertan behera uzteko akordioa lortu dute Gobernuak eta indigenek
Hala, erregaiei dirulaguntzak kentzeko 883 dekretua indargabetzea adostu dute, eta, ondorioz, amaitutzat eman dituzte azken egunetako protestak. Batzorde bat sortu dute dekretu berria lantzeko.
2019/10/09 - 09:10
Ekuadorko presidenteak etxeratze-agindua ezarri du herrialdeko 'gune estrategikoetan'
Morenok ezarritako salbuespen-egoerak irauten duen bitartean izango da indarrean neurria. Hasiera batean, 60 egunetarako iragarri zuen arren, Auzitegi Konstituzionalak 30 egunera murriztu zuen.
2019/10/07 - 11:57
500 pertsona inguru atxilotu dituzte Ekuadorren, azken egunetan izandako istiluetan
Erregaiei diru-laguntzak kentzearen aurkako manifestazioetan egin dituzte atxiloketa gehienak, bandalismoa leporatua.
2019/10/04 - 11:02
Salbuespen-egoera ezarri dute Ekuadorren, erreformen aurkako protestak direla eta
Azkenaldian sortutako mesfidantzak konpontzeko asmoz, “elkarrizketarako prest” agertu da Moreno, baina argi utzi du ez dagoela iragarritako neurri ekonomikoak aldatzeko aukerarik.
2019/10/03 - 00:32
Kolonbiako Amorua komunitate indigenak zabortegi baten bilatzen du eguneroko jana
Bertako komunitate indigenek bizi duten pobrezia egoera larria salatzen dute. Haur eta heldu talde bat zabortegi ondoan bizi da, eta egunero aritzen dira besteek botatzen dutenetik janari bila.
2019/09/11 - 22:15
Venezuelak ariketa militarrak abiatu ditu Kolonbiako mugan
Joan den asteazkenean, Madurok Kolonbiako mugara 3.000 soldadu bidaltzea eta misil-sistemak abian jartzea erabaki zuen.
2019/09/05 - 12:52
Kolonbiako mugan 'sistema misilistikoa' zabalduko duela iragarri du Madurok
Nicolas Maduroren ustez, Kolonbiako gobernuak 'gatazka armatua' sortu nahi du, eta horregatik, misil sistema zabalduko duela iragarri du.
2019/08/31 - 19:03
Paul Rios: 'Kolonbiako Gobernua ez da oso konprometituta egon bake prozesuarekin'
Duela hiru urte sinatu zen Kolonbiako bake-akordioa baina adostutako baldintzak ez dira bete. Paul Riosek parte hartu zuen bake prozesu hartan, eta egoera aztertu du ETBk berarekin.