Kolonbia
2019/02/08 - 13:23
Sexu-esplotaziorako sare bat desegin dute Gipuzkoan, bi emakume askatu ostean
Biktimak Donostiako txalet batean atxilotuak zeuden. Guztira, 13 lagun atxilotu dituzte.
2019/02/07 - 07:34
Laguntza humanitarioa sartzen uzteko agindu die Juan Guaidok militarrei
Militarrek Venezuela eta Kolonbia lotzen dituen zubia blokeatu dute. Hain zuzen ere, muga horretatik sartu asmo dute laguntza.
2019/01/28 - 23:27
Lurrikara batek Kolonbia astindu du
Richter eskalan 4,7 gradukoa izan da, et Bogotan ere nabaritu da.
2019/01/26 - 14:55
5,4 graduko lurrikara Kolonbian
Maila ertaineko lurrikara izan da eta Cali eta Neiva artean sentitu da.
2019/01/21 - 15:36
ELNk bere gain hartu du Bogotako atentatua
21 hildako eragin zituen eraso horren aurkako protesta egun jendetsu baten biharamunean heldu da ELNren komunikatua.
2019/01/21 - 10:24
ELNk bere gain hartu du Bogotako Polizia eskola baten kontrako atentatua
Bonba auto bat zartarazita, 21 pertsona hil ziren joan den astean egindako erasoan. Gerrillak gaur esan duenez, gerran 'aktiboki' parte hartzen duten militarrak trebatzen dituzte eskola horretan.
2019/01/18 - 21:01
Kolonbiako Gobernuak ELNri egotzi dio Bogotako atentatua
Defentsa ministroaren arabera, Jose Aldemar Rodriguez ELNko kidea izan da atentatuaren egilea.
2019/01/18 - 15:40
Bake akordioa sinatu zenetik Kolonbian izan den eraso bortitzena izan zen atzokoa
Polizia eskola baten aurka bonba-autoz egindako atentatuak 21 hildako eta 68 zauritu eragin ditu. Kolonbiako gobernuak gerrillari egotzi dio erasoa.
2019/01/18 - 10:02
21 hildako eragin ditu auto-bonba batek Bogotan
Gutxienez 21 lagun hil zituen atzo Bogotako Poliziaren akademian lehertutako bonba-auto batek. Hildakoak poliziak eta atentatuaren egilea dira.
2019/01/17 - 18:53
21 pertsona hil dira Bogotan, bonba auto bat zartarazita
Atentatua Poliziaren Akademia baten aurka egin dute. Gutxienez 68 pertsona zauritu dira. Erasotzailea identifikatu dute dagoeneko.
2019/01/17 - 18:48
Argazkia: Atentatua Bogotan (Kolonbia)
Poliziaren Akademia bati eraso diote Bogotan, bonba auto bat zartarazita.
2019/01/08 - 22:31
Borja Lazaroren desagertzea ez ahazteko deia egin du familiak
Borja Lazaro duela bost urte desagertu zen Kolonbian. "Orduz geroztik ez da aurrerapenik izan ikerketan, eta ez dago arrastorik ere", deitoratu du haren anaiak.
2019/01/08 - 21:46
Familiak eta lagunek Borja Lazaroren desagerpena argitzeko eskatu dute
5 urte luze dira Borja Lazaro gasteiztarraren berririk ez dagoela. Kolonbian galdu zen bere arrastoa. Lazaro gogoratzeko elkarretaratzea egin dute.
2019/01/08 - 11:10
5 urte, Borja Lazaro gasteiztarraren arrastorik gabe
Urteurrenarekin bat eginez, argazkilari gasteiztarra gogoratzeko elkarretaratzea egingo dute 19:30ean Celedones de Oro plazan.
2019/01/04 - 18:37
Borja Lazaro bilatzeko lanak berriz martxan jartzea eskatuko dute Gasteizen
Orain dela bost urte Kolonbian desagertutako gaztearen familia eta lagunak babesteko ekitaldia urtarrilaren 8an izango da, 19:30etan, Urrezko Zeledonen plazan.
2018/12/18 - 09:52
Venezuela erasotzeko planak zuzentzea egotzio dio Madurok Duqueri
'Iraultza bolibarianoa'ren aurka egiteko plan militar bat zuzentzea egotzi dio Madurok Kolonbiako presidenteari eta militarrei herrialdea defendatzeko prest egoteko agindu die.
2018/12/12 - 12:37
Arratoiak bota dituzte Kolonbiako Senatuan, Zentro Demokratikoren aurka
Ezezagun talde batek arratoiak bota ditu publikoaren eserlekuetatik Kolonbiako Senatuan, Zentro Demokratiko alderdiaren aurka. Bilkura bertan behera utzi behar izan dute.
2018/12/09 - 14:33
Zuzenbide ikasleek laguntza juridikoa eskaini diete presoei Kolonbian
Preso kopurua laukoiztu egin da azken 25 urteotan, eta pilaketa da espetxeetako arazo latzena. Boluntario horren lana ezinbestekoa da.
2018/12/07 - 15:12
Fermin Muguruza 'Black is Beltza' filma aurkezten ari da Kolonbian
Artista polifazetikoak aspalditik du lotura estua Kolonbiarekin, eta egonaldia aprobetxatu du FARC-eko gerrilari ohien gizarteratze-gune batean izateko. Bake prozesuaz duen iritzia eman du.
2018/12/02 - 13:50
Timochenko FARCeko azken komandante burua elkarrizketatu dugu
Rodrigo Londoño Etxeberrik Jon Artano ETBko korrespontsalarekin hitz egin du bake prozesuaren osasunaz, zailtasunez, eta etorkizunerako ilusioez.