Kolonbia
2018/11/24 - 14:54
Bi urte Kolonbiako Gobernuak eta FARCek bake-akordioa sinatu zutela
Orain Kongresuan diharduten bi gerrillari ohiekin izan gara urteurrenaren harira, eta herritarrei ere galdetu diegu prozesuak daraman martxaz.
2018/10/19 - 15:54
2010etik izotz azaleraren %20 desagertu da Kolonbian
Kolonbiako mendi garaietan nabarmena da izotz masen urtzea eta adituek uste dutenez, glaziar tropikal horiek 20-30 urtean galdu egingo dira.
2018/09/30 - 13:07
Minbizi-zelulak hiltzen dituen Amazonaseko landare batek itxaropena berpiztu du
EHUko ikerketa baten arabera, kimioterapia prozesuetan erabilgarria izan daiteke Vismia baccifera landarea, gaixo dauden giza-zelulak hiltzen baititu.
2018/09/27 - 19:42
Gasteizko neska bat Kolonbian atxilotu dute droga trafiko delitua egotzita
Kartzelan sartu dute Kolonbiako nazionalitatea duen senarrarekin batera atzeman ostean. Droga trafiko delitua egotziko diote, eta 12 urtera arteko kartzela zigorra ezarri diezaiokete.
2018/09/24 - 15:02
Thelma Aldanak eta Ivan Velasquezek jaso dute 'nobel alternatiboa'
Botere gehiegikeria erakusteko eta ustelkeria epaitzeko egindako lanagatik, eta, horren ondorioz, herritarrek erakunde publikoengan konfiantza berreskuratzea lortu dutelako jaso dute saria.
2018/09/13 - 11:06
18 kilo marihuana zeramatzaten hiru txirrindulari atxilotu dituzte Txilen
Txileko poliziak Huara izeneko herrian atxilotu zituen Calitik (Kolonbia) abiatu ziren hiru txirrindulariak. 18 kilo marihuana zeramatzaten maletetan ezkutatuta.
2018/09/07 - 15:56
Garabide elkartea, nasa herriaren hizkuntza eta kultura sustatzeko lanean
Orain arte Garabide elkarteak izan duen kooperazio proiektu handienean, nasa herriaren hizkuntza eta kultura bultzatzeko lanean ari dira, bertako elkarteekin elkarlanean.
2018/09/04 - 13:16
Madurok 'aireko zubia' eskatu du emigratutako venezuelarren itzulera bermatzeko
Inguru horretako 13 herrialde akordioak adostu nahian dabiltza, venezuelarren lekualdatze masiboari aurre egiteko. Kalkulu batzuen arabera, 4.000.000 venezuelar joan dira atzerrira.
2018/08/12 - 10:33
Madurok atzerriko laguntza eskatu du, eta Santosi leporatu dio errua
Erasoaren ustezko egileak Perun ezkutatuta daudela argudiatuta, Gobernu peruarrari atzeman eta estradita ditzan eskatu dio Venezuelako presidenteak.
2018/08/10 - 15:16
Venezuelako migratzailek Brasil, Ekuador eta Kolonbiako mugak bete dituzte
Gero eta gehiago dira Venezuelatik ihes egiten ari diren herritarrak. Herrialdeak bizi duen krisi politiko, sozial eta ekonomikoak behartzen ditu inmigrantek erabaki hau hartzera.
2018/08/08 - 13:36
Ustezko errudunak estreditatzeko eskatu die Madurok AEB eta Kolonbiari
Venezuelako presidenteak haren aurkako atentatuaren ikerketan laguntzeko eskatu die Estatu Batuei eta Kolonbiari, eta ustezko errudunak estraditatzeko.
2018/08/08 - 11:21
Ivan Duquek aldaketak iragarri ditu FARCekin egindako bake itunean
Presidente kargua hartzeko ekitaldian egin du iragarpena. Bestalde, ELNrekin hitz egiten jarraitzeko asmoa agertu du, ELNk gerrillari guztiak eremu jakin batean biltzea onartzen badu beti ere.
2018/08/08 - 11:16
Botere-aldaketa Kolonbian
Ivan Duque presidenteak erronka zailak ditu: zer egin FARCekin sinatutako bake-akordioarekin, narkotrafikoa, ustelkeria eta gizarte ezberdintasunak.
2018/08/07 - 13:01
Santosek Madurori erantzunez: 'Gauza garrantzitsuagoak egiten ari nintzen'
Politikari kolonbiarraren iritzian, "harrigarria" da Maduro hiltzeko "Venezuelako eskuinarekin" eta AEBrekin lanean ari dela esatea.
2018/08/05 - 16:03
Kolonbiako Santos presidenteari egotzi dio Madurok atentatuaren ardura
Nicolas Maduroren aurkako atentatuaren ustezko egile batzuk atxilotu ditu dagoeneko Venezuelako poliziak.
2018/08/05 - 15:22
Maduro: 'Juan Manuel Santos da atentatu honen erantzulea, dudarik gabe'
Caracasen militarrekin egindako ekitaldi publiko batean izan da erasoa. Venezuelako presidentearen hitzetan, presidente kolonbiarra eta Venezuelako eskuina hura hiltzen saiatu dira.
2018/07/19 - 10:16
5,2 graduko lurrikara batek Kolonbia astindu du
Lurrikara Huilan gertatu da, Bogotatik 147 km-ra eta hipozentroa 30 km baino gutxiagora.
2018/07/18 - 11:14
Limako Taldea kexu, Venezuelak Kolonbiako mugara eramandako soldaduengatik
Taldean ordezkaritza duten herrialdeek "kezka adierazi dute Venezuelako hegazkinak eta armak Kolonbiako mugara" eraman dituztela jakin ostean.
2018/07/13 - 13:51
Madurok esan du AEB 'probokazioak' prestatzen ari dela Venezuela eta Kolonbiako mugan
Venezuelako presidenteak adi egoteko eskatu dio Armadari bi herrialde horien arteko mugan arazoak sor daitezkeela iritzita.
2018/07/12 - 13:31
Eraikitze lanetan 9 langile hil ziren zubia eraitsi dute Kolonbian
Bogotatik gertu zegoen zubiak diseinu arazoak zituen. Aurtengo urtarrilean, bederatzi langile hil ziren zubiaren zutabeetako bat erori ostean.