Kolonbia

2023/06/01 - 09:26
Munduan bost herrialdek bakarrik ematen dituzte lan-bajak hileko mingarriengatik
Hileko ezgaitzaileengatik bajarako eskubidea aitortzen duen nazioarteko herrialde bakanetako bat da jada Espainiako Estatua. Europan aitzindaria da neurria. Mexikon eta Kolonbian ere antzeko legeak izapidetzen ari dira.
2023/05/26 - 12:18
Sei milioi pertsona gas naturalik gabe Kolonbian, gasbide batean izandako tenperatura altuegien ondorioz
Sei milioi pertsona daude gas naturalik gabe Kolonbiako hego-mendebaldean, gas-hodi baten inguruan izandako tenperatura hazkundearen ondorioz. Hipotesi nagusiaren arabera, Cerro Bravo sumendiaren inguruan izandako lur azpiko sute batek eragin du tenperatura hazkundea, non 600 ºC atzeman diren.

2023/05/05 - 16:58
Euskal musikako hogeita hamar profesional, BIME Bogota jaialdian
Managerrak, musika-sustatzaileak, programatzaileak eta Belako eta Oreka TX taldeak daude Kolonbiako jaialdian parte hartzen. Gehienbat, profesionalei zuzendutako ekimena da.

2023/04/17 - 00:14
FARCen disidentziako talde handienak bake elkarrizketak iragarri ditu Gobernuarekin, maiatzaren 16tik aurrera
Estatu Nagusi Zentrala gaur egungo disidentziarik handiena da. 'Ivan Mordisco' du buru Miguel Botache Santillana, 'Gentil Duarte', hil zenetik. 2016an sinatutako Azken Akordioarekin bat egin ez zuten 3.000 gerrillari inguru biltzen ditu.
2023/04/13 - 12:48
Errepideko zubi bat amildu da Kolonbian eta bi polizia hil dira
Hainbat auto eta kamioi erori dira errepidearekin batera Kolonbia erdialdean izandako gertakarian. Arrazoiak argitzeko ikerketa abian jarri dute agintariek, baina, momentuz, ez dute uste ekintza terrorista bat izan denik.
2023/04/07 - 12:32
Kolonbiak 7.100 lurrikara zenbatu ditu egun batean Nevado del Ruiz sumendian
Azken orduetan 20 familia inguru ebakuatu dituzte arrisku eremutik, Gustavo Petro Kolonbiako presidenteak prozesua bizkortzeko eskatu ostean. Guztira, 3.000 familia atera dituzte euren etxeetatik.
2023/03/12 - 19:44
FARCek kokaina trafikatzeko erabiliko zituen hiru urpeko ontzi konfiskatu dituzte Kolonbian
Kolonbiako Indar Armatuek konfiskatutako ontziak lau eta sei tona kokaina klorhidrato inguru garraiatzeko eginak ziren.

2023/03/10 - 12:01
5,4ko lurrikara batek Kolonbia iparraldea astindu du
Epizentroa Floridablancatik 38 kilometrora izan du, 158 kilometroko sakoneran.
2023/01/08 - 15:40
Kolonbiako irla bat salgai Donostiako higiezin enpresa batean, bi milioi euroren truke
Gutxi dira erosteko benetako interesa agertu dutenak, tartean donostiar bat. Ceycen uhartea San Bernardo uhartediko 10etako bat da.
2023/01/08 - 15:24
Bederatzi urte igaro dira Borja Lazaro argazkilari gasteiztarra Kolonbian desagertu zenetik
Kolonbiako La Guajira eskualdean desagertu zen Lazaro. Haren oroitzapena bizirik mantendu nahian eta ikerketak aurrera jarraitu dezan eskatzeko, gaur senide eta lagunek haren omenez kontzertua egin dute Gasteizen.
2023/01/05 - 15:00
Borja Lazaro gogoratzeko kontzertua antolatu dute Gasteizen, bere desagerpenaren bederatzigarren urteurrenean
Borja Lazaro Herrero gasteiztarra 2014ko urtarrilaren 8an ikusi zuten azkenekoz Kolonbiako La Guajira eskualdean.
2022/12/05 - 19:02
Gutxienez 29 pertsona hil dira Kolonbiako mendebaldean izandako lur-jausi baten ondorioz
Gutxienez 29 pertsona hil dira lur-jausi baten ondorioz Kolonbiako mendebaldeko Risaralda herriko Pueblo Rico udalerrian. Erreskate lanek aurrera jarraitzen dute, eta tokiko agintariek aurreratu dute hildakoen kopuruak gora egin dezakeela.
2022/12/04 - 13:06
Kolonbiako Gobernuak embera indigenen itzulera adostu du ELNrekin
Gustavo Petrok azpimarratu du gatazkan parte hartu dutenek ez dietela "euren lurraldeetan lasai bizitzen" utzi, baina orain itzultzeko eskubidea dutela, eta bide horri jarraituko diotela beste komunitate batzuekin.

2022/11/21 - 07:52
Kolonbiako Gobernuak eta ELNk gaur berrabiaraziko dituzte bake elkarrizketak Caracasen lau urteren ostean
Bake negoziazioak 2017an hasi ziren, baina 2019an, bertan behera utzi zituzten Ivan Duqueren gobernuarekin, gerrillaren atentatu baten ondoren. Gustavo Petrok elkarrizketei heldu nahi die berriz, "erabateko bakea" lortzeko.
2022/11/20 - 21:54
Hidroituaingoko urtegia: presa hidroelektrikoak kalte handiak ekarri dizkie ibai inguruko herriei
Kolonbian, duela hamar urte hasi ziren Hidroituangoko urtegia eraikitzen, argindarra sortzeko. Proiektua martxan jartzeko gutxi falta den honetan, Zehar Errefuxiatuekin euskal erakundea bertan izan da, horrelako proiektuek eragin ditzaketen giza desplazamendu arazoak gertutik ezagutzeko.
2022/11/08 - 13:57
Non ikusi ahal da gaurko ilargi eklipse osoa edo odol ilargia?
Ilargiak kolore gorria hartuko du, eta ez da 2025era arte errepikatuko. Dena dela, ez da Euskal Herrian ikusteko aukerarik izango.
2022/10/31 - 11:13
Horrela geratu da Latinoamerikako espektro politikoa Lula da Silvaren garaipenarekin
Brasilgo hauteskundeen ondoren, ezkerrak pisu handiagoa irabazi du Latinoamerika osoan. 2020tik 2022ra bitartean, ezkerreko hautagaiek irabazi dituzte hauteskunde gehienak inguru horretan.
2022/10/09 - 11:36
'Julia' jasotzeko prestatzen ari da Erdialdeko Amerika
Kolonbian gogor jotzen ari da hurakana, eta jada hildako bat utzi du Panaman.

2022/10/05 - 11:31
ELNk eta Kolonbiako Gobernuak elkarrizketak berreskuratuko dituzte azaroan
Bake-negoziazioak 2017an hasi ziren, baina 2019an bertan behera utzi zituzten Ivan Duqueren gobernuarekin, gerrillaren atentatu baten ondoren.