Kolonbia
2022/10/09 - 11:36
'Julia' jasotzeko prestatzen ari da Erdialdeko Amerika
Kolonbian gogor jotzen ari da hurakana, eta jada hildako bat utzi du Panaman.
2022/10/05 - 11:31
ELNk eta Kolonbiako Gobernuak elkarrizketak berreskuratuko dituzte azaroan
Bake-negoziazioak 2017an hasi ziren, baina 2019an bertan behera utzi zituzten Ivan Duqueren gobernuarekin, gerrillaren atentatu baten ondoren.
2022/08/21 - 12:29
Kolonbiako presidenteak ELNko negoziatzaileen kontrako atxilotze eta estradizio aginduak erretiratu ditu
Aste honetan berriro ekin diete bake negoziazioei ELNrekin, Kuban. Bestalde, kupula militarrarekin bildu da Gustavo Petro Bogotan eta "bakerako armada" eraiki nahi duela adierazi du.
2022/08/09 - 13:30
Kritika ugari eragin ditu Felipe VI.ak izandako jarrerak Gustavo Petro karguaz jabetzeko ekitaldian
Errege espainiarra izan zen jezarrita mantendu zen eta txalo egin ez zuen estatuburu bakarra Simon Bolivarren ezpata ekitaldira eraman zutenean. Hori dela eta, zenbait alderdik bere jarrera kritikatu dute.
2022/08/08 - 18:04
100.000 lagunen aurrean hitzeman du kargua Gustavo Petro Kolonbiako presidente berriak
Orain 200 urte Espainiarengandik independizatu zenetik, herrialdeak lehen presidente ezkertiarra du. Francia Marquez, auzo marjinal batean jaiotako emakume afro-amerikarra, izango da presidenteordea.
2022/08/08 - 00:38
Gustavo Petro Kolonbiako lehenengo presidente ezkertiarra karguaz jabetu da
"Jainkoari agintzen diot Kolonbiako Konstituzioa eta legeak leialki beteko ditudala", esan du Petrok Kongresuko presidentearen aurrean.
2022/08/07 - 16:49
Kolonbian dena prest dago Gustavo Petroren kargu hartze ekitaldirako
Herrialdeko lehen presidente ezkertiarra da. Bere esanetan, esperantzaz beteriko ziklo bati emango zaio hasiera, jendetsua aurreikusten den ekitaldi baten bidez. Petrok bake-akordioak bultzatu nahi ditu, eta orain arte baztertuta sentitu diren milaka herritarrek harengan konfiantza dute.
2022/07/19 - 16:47
Kolonbia eta Mexikoko espetxeetan LGTBI kolektiboko ehunka presok homofobia desagerraraztea aldarrikatu dute
Kolonbian eta Mexikon, LGTBI Harrotasunaren hilabetea ospatu dute hainbat hiritako kaleetan, baita hainbat kartzelatan ere. Espetxe horietan dauden LGBTI kolektiboko ehunka presok homofobia desagerraraztea aldarrikatu dute.
2022/07/15 - 10:35
Gutxienez hiru adingabe hil eta bi zauritu dira Kolonbian, mendi-hegal bat behera etorri ostean
Luizia gertatu zenean, 22 haur zeuden lurperatu zuten ikastetxearen barruan. Antioquiako agintarien arabera, 17 adingabe onik erreskatatu dituzte.
2022/06/30 - 20:53
Apar toxikozko hodeiek Soacha herriko kaleak inbaditu dituzte Kolonbian
Apar toxikozko hodeiek Soachako kaleak hartu dituzte, Bogotatik gertu, aurreko gaueko euriteen ondoren. Aparra sortzen da hondakin-urak euri-jasekin elkartzen direnean.
2022/06/20 - 11:47
Gustavo Petrok irabazi ditu hauteskundeak, eta ezkerrak zuzenduko du Kolonbia lehen aldiz
Ezkerreko hautagaiak 700.000 botoko aldea atera dio Rodolfo Hernandez populistari presidentetza hauteskundeen bigarren itzulian.
2022/06/20 - 11:37
Gustavo Petro, Kolonbiako lehen presidente ezkertiarra
Itun Historikoa koalizioaren hautagaiak irabazi ditu hauteskundeak, 11.281.013 botorekin, bigarren itzulian uribismoaren babesa izan duen Rodolfo Hernandezi gailenduta. Gustavo Petro Kolonbiako historiako lehenengo presidente ezkertiarra izango da.
2022/06/16 - 20:37
1.234 babes eskaera jaso ditu Euskadik urteko lehen lau hilabeteetan
Venezuela eta Kolonbia dira babes eskaera zerrendaren buru. Gainera, otsailetik Zehar-Errefuxiatuekin eta CEAR Euskadi erakundeek 1.166 errefuxiatu artatu dituzte Ukrainan, horietako % 70, emakumeak.
2022/06/07 - 10:41
Bi ontzi aurkitu dituzte Kolonbian San Jose galeoitik gertu
Ivan Duque presidenteak adierazi duenez, ontzietako bat aro kolonialekoa da eta bestea errepublikaren garaikoa. San Jose galeoia XVIII. mendean hondoratu zuten Ingalaterrako kortsarioek Cartagena de Indiasen aurrean, eta 2015ean aurkitu zuten.
2022/06/04 - 22:38
Bi emakume atxilotu dituzte Panamako aireportu batean, "narkopelukak" jantzita zituztela
Bi emakume kolonbiar atxilotu zituzten ostiralean, nazioarteko droga trafikoagatik, Panamako Tocumen aireportuan. Guztira, bien artean, 135 kokaina bilgarri zeramatzaten buruan itsatsita, ile naturaleko txirikorden artean. "Narkopeluka" esaten zaie droga garraiatzeko prestatutako ileordeei.
2022/05/31 - 23:10
Eusko Legebiltzarreko zenbait legebiltzarkide Kolonbiako Hauteskundeak Behatzeko Misioan izan dira
Kolonbiako hauteskundeak orohar bermeekin egin direla ondorioztatu du bertan prozesu osoa gainbegiratzen ari den behatzaile taldeak. Legebiltzarraren 5 ordezkari izan dira eta azaldu dutenez, tarteka ikusi dute herrialdeko zenbait eremutan ez dela bozkatu ahal izateko gutxieneko bermerik egon.
2022/05/31 - 00:36
Petro ezkerreko hautagaia eta Hernandez populista lehiatuko dira Kolonbiako hauteskundeetako bigarren itzulian
Gustavo Petrok botoen % 40 eskuratu du eta Hernandezek, berriz, % 28. Ondorioz, Federico Gutierrez eskuineko hautagaia lehiatik kanpo gelditu da.
2022/05/30 - 23:15
Gustavo Petro edo Rodolfo Hernandez: Hautagai bakoitzak Kolonbia gobernatzeko dituen aukerak
Kolonbiako hurrengo presidentea ekainaren 19an erabakiko da. Azkenean bigarren itzulia egongo da. Atzo ezkerreko Gustavo Petrok irabazi zuen, eta bigarren Rodolfo Hernandez eskuineko populista geratu zen. Kolonbiarrek bizkarra eman diete orain arteko agintariei.
2022/05/30 - 13:27
Rodolfo Hernandez, enpresari aberatsa eta Kolonbiako "Donald Trump" bezala ezaguna den presidentegaia
Hautagai populistak 77 urte ditu, eta Kolonbiako hurrengo presidentea izan daiteke. Ingeniaria formazioz, ustelkeriaren aurkako borrokan oinarritu du bere diskurtsoa.
2022/05/30 - 10:38
Kolonbiak ezkerraren edo populismoaren artean aukeratuko du hurrengo presidentea
Gustavo Petro ezkertiarraren eta Rodolfo Hernandez populistaren artean aukeratu beharko dute kolonbiarrek datorren ekainaren 19an egingo den bigarren itzulian.