Kolonbia
2021/05/13 - 16:58
Milaka manifestatzailek aldaketa sakonak eskatzen dizkiote Duqueren gobernuari
Kolonbian 15 egun daramatzate protestan, eta biztanleriaren % 81ek greba nazionalaren alde egiten jarraitzen du.
2021/05/12 - 23:34
Milaka lagun mobilizatu dira Bogotan, greba nazionalaren hirugarren egunean
Baldintza sozio-ekonomikoen eta indarkeriaren poliziaren aurkako protestek ez dute etenik. Gobernuaren eta sindikatuen arteko lehen bilera akordiorik gabe amaitu zen astelehenean.
2021/05/12 - 16:52
Gobernuaren kontrako manifestazio jendetsuak daude deituta gaurko Kolonbian
Arantxi Padillak lanuztea antolatu duten sindikatu, irakasle eta ikasleei galdetu die zeintzuk diren ia bi asteren ondoren protestan jarraitzeko arrazoi nagusiak.
2021/05/11 - 09:48
Akordiorik gabe amaitu da Ivan Duqueren eta Greba Batzordearen arteko lehen bilera
Gauzak horrela, beste greba egun bat deitu dute asteazkenerako. Protestak hasi zirenetik gutxienez 47 pertsona hil dira.
2021/05/11 - 01:15
Kolonbiako protestetan desagertutako 168 pertsona bilatzen hasi dira
Eragile sozialen arabera, apirilaren 28an Ivan Duqueren Gobernuaren aurkako protestak hasi zirenetik 379 lagun desagertu dira.
2021/05/10 - 22:55
47 pertsona hil dira azken bi asteetan Kolonbiako Gobernuaren aurkako protestetan
Mobilizazio eguna dute, Ivan Duqueren gobernuaren kontra. Bogotan hiriko puntu askotan daude elkarretaratzeak, asteburuan Calin isitilu handiak egon ostean.
2021/05/10 - 13:14
Indar publikoen "hedapen handiena" eskatu du Duque presidenteak, Cali hirian
Polizia agenteek eta zibil armatuek indigenen kontra tiro egin dutela salatu dute hainbat erakundek. Hainbat pertsona zauritu dituzte.
2021/05/07 - 11:42
Protestek ez dute etenik Kolonbian, Gobernuaren eta deitzaileen arteko bileraren zain
Kolonbiako Gobernua ostiral honetan bildu daiteke grebara deitu duen Greba Batzordearekin. Cali hirian poliziak manifestariei kamioi batetik tiro egin diela salatu dute.
2021/05/07 - 11:27
Elkarrizketarako deiek ez dituzte Kolonbiako protestak geldiarazi
Kolonbiako Gobernuak Lanuzte Nazionalaren Batzordearekin biltzeko asmoa berretsi du, haien aldarrikapenei buruz hitz egiteko eta protesta oldea geldiarazteko.
2021/05/06 - 10:39
40 pertsona inguru hil dira Kolonbiako protestetan, hainbat erakunderen arabera
Zortzigarren protesta eguna dute Kolonbian eta bigarren greba nazionala. Istiluek ez dute etenik eta hainbat erakunduren arabera 40 pertsona inguru hil dira liskarretan.
2021/05/06 - 09:26
Kolonbian ia 40 pertsona hil dituztela salatu dute, zortzi eguneko protesten ondotik
Giza eskubideen aldeko gobernuz kanpoko erakundeen arabera, 30etik gora dira hildakoak. Herritarrak Gobernuaren kontra eta poliziaren indarkeriaren aurka atera dira kalera.
2021/05/05 - 20:46
Elkarrizketa mahaia iragarri du Duque presidenteak, zazpi eguneko protesten ondotik
Elkarrizketak maiatzaren 10ean hasiko dira. Kontu politikoak, ekonomikoak eta sozialak eztabaidatuko dituzte, protestei amaiera emateko asmoz.
2021/05/05 - 15:42
Gutxienez 19 hildako, 370etik gora zauritu eta ia 900 atxilotu Kolonbiako protestetan
Gobernuak ezarri nahi zuen zerga erreformaren aurkako manifestazioak hasi zirenetik, gutxienez 19 pertsona hil dira protestetan Kolonbian. Desagertuak ere asko direla salatu dute.
2021/05/05 - 11:18
Protestek eta istiluek ez dute etenik Kolonbian
Manifestari talde batek polizia-etxe bat erre du Bogotan agenteak barruan zirela eta Calin su eman diote hotel bati.
2021/05/05 - 09:51
Bogotan izandako istiluetan Poliziaren gehiegikeriak izan direla salatu dute
Astearte honetako liskarrak hiriaren hegoaldean hasi eta handik beste toki batzuetara hedatu dira. Gizarte eragileek istiluen aurkako poliziaren indarkeria salatu dute.
2021/05/04 - 16:58
Sindikatuek mobilizazioak deitu dituzte Kolonbian bakea bermatzearen alde
Elkarretaratzeak ostegun honetan izango dira, 18:30ean, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, eta erakundeen inolako siglarik gabe egingo dituzte.
2021/05/04 - 15:15
Kolonbian duen misio baten aurka Poliziak egindako erasoa salatu du NBEk
NBE "erabat kezkatuta" agertu da. Lasaitasunaren eta agintariek herritarren eskubideak eta askatasunak errespetarazteko duten erantzukizunaren alde egin du.
2021/05/04 - 11:53
Kolonbiako Ogasun ministroak dimisioa eman du protestak baretu nahian
Dimisioa gorabehera, lanuzteen batzordeak mobilizazioak deitu ditu biharko. Joan den ostegunetik 19 pertsona hil dira protestetan.
2021/05/04 - 11:00
Ogasun ministroaren dimisioak ez ditu protestak geldiarazi Kolonbian
Alberto Carrasquillaren dimisioak eta Duque presidenteak zerga erreforma proiektu polemikoa atzera bota izanak ez ditu protestak geldiarazi. Dagoeneko 19 pertsona hil dira protestetan.
2021/05/03 - 22:13
Gutxienez 16 hildako izan dira zerga erreformaren aurkako protestetan, Kolonbian
Protesten antolatzaileen arabera, ordea, "27 homizidio" izan dira, 726 lagun atxilotu dituzte ausaz, sei sexu-indarkeria kasu izan dira, eta 12 gaztek galdu dute begia.