Komikiak
2016/05/06 - 18:39
Laia, 'zakildun neska bat', komiki bateko protagonista
"Irrien Lagunak" aldizkariak kaleratu du komikia, eta Getxoko San Nikolas ikastolak Lehen Hezkuntzako gela guztietan erabiliko du.
2016/04/27 - 13:01
'Torbe', komikigile izatetik 'porno freak' generoaren errege izatera
Ignacio Allende Fernandezek La Comictiva komiki-aldizkaria sortu eta zuzendu zuen. Miles de Albañiles musika taldean ari zenean, 'Natxo Torbellino' deitzen zioten, eta hortik datorkio 'Torbe' ezizena.
2015/11/23 - 16:15
Mai Egurza komikigilea, “El paseo de los sueños”
Mai Egurza irudigilearen munduan murgilduko gara. Ipuinen ilustrazioak nola egiten dituen, pertsonaiak nola asmatzen dituen eta komikiak sortzeko zein pausu jarraitzen dituen azalduko digu.
2015/11/19 - 14:13
Marrazki, istorio eta binetek biziko dute Getxo asteburuan
60 salmenta postu zabalduko dituzte Areetan, Getxoko Komiki Azokaren hamalaugarren edizioan. Juan Gimenez egile argentinarra eta Zulet umorista grafikoa omenduko dituzte aurten.
2015/06/11 - 18:41
Zapart jaialdiak komikia Maule eta Donostiara eramango du
Jaialdia 2016ko ekainaren 3tik 5era izango da, Maulen, eta ekainaren 10etik 12ra Donostian. Lehenago, larunbat honetan, hilak 13, aurrerapen bat eskainiko dute Gipuzkoako hiriburuan.
2015/04/19 - 16:49
Bartzelonako komiki azoka, puri-purian
Bartzelonan, komikiaren azoka nagusienetakoa dute aste honetan. Literatura eta marrazkigintza uztartzen dituen adierazpide horrek gero eta jarraitzaile gehiago ditu.
2015/04/10 - 14:39
Joseba Cordon:''Manga eta japoniar kulturaren erakusleihoa da Expotaku''
Manga, anime eta japoniar kulturaren zaleek hitzordua dute Irungo Ficoban: Expotaku azoka. Ekimenak erakusketa, hitzaldi eta proiekzio ugari programatu dituela adierazi digu Joseba Cordón Sentoku Jidai elkarteko presidentea.
2015/02/11 - 17:48
Irune Arnaez gidari Donostiako komikigunean barna
Donostian komikigunea zabalik da urriaz geroztik eta Unai Urreaga lankideak Irene Arnaez izan du gidari. Marrazki orijinalak jasotzen dira bertan eta komikizaleentzako ez ezik, ikerlarientzako gune bihurtu da. Luis Gascak dohantzan emadako materiala abiapuntu hartuta funtsa pixkanaka handituz doa. Euskal komikiaren hastapenei aparteko garrantzia emanda, Euskal komikirik zaharrena ere bertan da: Txistu.
2015/01/31 - 15:41
Angulemako komiki azokan, Antonio Altarriba da izarretako bat
Euskal Herriko unibertsitateko irakasle ohiaren izena arrakasta ari da izaten mundu osoan.
2015/01/30 - 15:38
Europako komiki azoka garrantzitsuena, egunotan Anguleman
Aurtengo azoka ezohikoa izaten ari da eta arrazoia bistakoa da: 'Charlie Hebdo'ren kontrako erasoak zauri sakona utzi du komikigileen bihotzetan.
2014/12/06 - 15:30
Donostiako Komikigunean bilduma oparoa osatu dute
Donostiako Koldo Mitxelena kulturguneak jarri du martxan duela gutxi eta bertan aldizkariak, fanzineak, helduentzako argitalpenak, tebeo zeharrak eta mota guztietako komikiak aurki ditzakegu. Komikigunean bisitaldia egiten lagundu digute Joseba Larratxek “Josevisky”, eta Ainara Azpiazuk “Axpi”.
2014/12/03 - 16:12
Fermin Muguruza: "Komikia baino gehiago da ‘Black is Beltza’"
Irungo sortzaileak “Black is Beltza” aurkeztu du; Harkaitz Cano eta Dr Aldereterekin ehunduako eleberri grafikoa da proiektuaren ardatza, baina muin horren itzaletan beste kimu batzuk ernatu dira.
2014/11/23 - 16:34
Aurreikuspen guztiak gainditu ditu Getxoko Komikiaren Azokak
Aurreikuspen guztiak gainditu ditu Getxoko Komikiaren Azokak. Antolatzaileen arabera, 20.000 lagun bertaratu dira. Tartean izan da, esaterako, Kevin O'Neill, munduko marrazkilaririk onenetariko bat.
2014/11/21 - 09:59
Getxoko Komiki Azokak Jordi Bernet eta ‘Xabiroi’ omenduko ditu
Topagunearen arduradunek ilustratzaile katalanaren eta Ikastolen Elkarteak sortutako aldizkariaren ibilbideak sarituko dituzte. Ostiralean hasi, eta igandean bukatuko da.
2014/11/18 - 17:04
Zubiaga: 'Euskal ikurren bidez, komikian nagoela erakusten dut'
Hainbat urtez Marvelentzat eta beste argitaletxe handi batzuentzat lan egin eta gero, Guillermo Zubiaga bizkaitar idazle eta marrazkilariak euskaraz aurkeztuko du “Joanes or the Basque Whaler”.
2014/11/11 - 15:21
Marko komikilariak armistizioaren urtemuga gogoratu du
Lehen Mundu Gerran milaka euskal herritar hil ziren. Gaia inspirazio iturri garrantzitsua da Frantzian jarraitzaile asko dauzkan Marko komikilariarentzat.
2014/10/09 - 18:20
Euskal komikiaren historia ezagutzeko gune berria Donostian
30.000 agiri inguru dituen bilduma kokatzen da bertan eta komikilari eta ikertzaileen bilgune izateko bokazioa du. Bilbduma Luis Gaska editorearen bildumarekin hasi zen eta osatzen jarraituko dute.
2014/10/01 - 17:35
''La risa de Bilbao'' jaialdian, Paco Roca komikigilea
Paco Rocak, "Zimurrak" komikiaren egileak, zabaldu du umorezko literaturaren eta artearen V. jaialdia. Urriaren 12arte Forges, Luis Goytisolo, Jean Echenoz edota Andoni Egaña bertan.
2014/05/16 - 16:37
''Baleak ikusi ditut'' komikia argitaratu du Javier de Isusik
ETA eta GALeko preso bik espetxean elkar ezagutu, eta batak bestea ulertu eta onartuko dute. Benetako istorio batean oinarrituta, adiskidetzeari buruzko komikia da Javier Isusiren lan berria.
2013/11/28 - 18:24
Astiberri komiki argitaletxeak Gràffica 2013 saria jaso du
Euskal Herriko argitaletxea "helduentzat argitaratzen diren komikien artean erreferentzia da", epaimahaiaren ustez.