Laia, 'zakildun neska bat', komiki bateko protagonista
Haur transexualitatea komikira iritsi da. Hain justu, transexualitatearen errealitatea erakusten du "Irrien Lagunak" aldizkariaren martxoko aleak Ane Pirataren istoriotxo baten bidez. Anek, aldizkariaren pertsonaia nagusiak, neska bi ezagutuko ditu igerilekuan. Hirurak aldageletan daudela harrituta geratuko da Ane bietako bat zakila duen neska dela ikusita.
Kontakizun hori argitaratzean urrats garrantzitsua eman da transexualitatea ikusarazteko prozesuan. Izan ere, "Irrien Lagunak" oinarrizko mezu bat helarazten lagundu du: badira zakila duten neskak eta bulba duten mutilak, Chrysallis Euskal Herria elkarteak nabarmendu duenez.
Transexualitatea ikasgeletan lantzeko aukera ere ematen du komikiak, testuliburuetan inolako aipamenik ez baita egiten. Bide horri ekin dio Getxoko San Nikolas ikastolak: liburuxka bat sortu du, eta Lehen Hezkuntzako gela guztietan irakurriko dute maiatzaren 17an, Homofobia eta Transfobiaren aurkako Nazioarteko Egunean. Ondoren, gelako haur guztiek etxera eramango dute, txandaka, familiarekin batera irakurri eta aniztasunaren inguruko elkarrizketa sortzeko.
San Nikolas Loratuz Sarea osatzen duten ikastetxeetako bat da, transexualitatea ulertzen eta laguntzen duten ikastetxeak biltzen dituen sarea, alegia.



Material didaktikoa
Chrysallis Euskal Herriak Facebooken berriki eskuragai jarri duen material didaktiko argitaratu ondoren dator komikia. Materiala 2.200 aldiz partekatu da dagoeneko. Hasiera batean fitxak euskaraz eta gaztelaniaz sortu baziren ere, jasotako eskaerei erantzuna emateko beste hizkuntza batzuetara itzultzen ari dira: katalana, galegoa, ingelesa, frantsesa, italiera eta alemana. Jasotako ekarpenak kontuan hartuta, datozen egunotan berriz editatuko dute.

Zure interesekoa izan daiteke
Sabino Ormazabal ekintzaile eta bakezale nekaezina zendu da, 72 urte zituela
Kazetaritza, antimilitarismoa, ekologismoa, giza-eskubideak eta desobedientzia zibila izan ditu ardatz donostiarrak bere bizitza osoan zehar. Gizarte-mugimenduetan murgilduta beti, Eusko Legebiltzarrak izendatutako polizia-gehiegikeriaren eta giza eskubideen urraketen biktimen aldeko batzordean parte hartu zuen 2013tik.
Pertsona bat hil eta beste bat larri zauritu da Zallan, auto batek eta kamioi batek talka eginda
Hildakoa turismoaren gidaria da, 51 urteko gizona; haren bidaiaria, berriz, 48 urteko emakumea, ospitalera eraman dute.
Espainiako Gobernuak aldi baterako 1.500 harrera-plaza gaitu ditu Ceutan, migrazio-presioaren aurrean
Elma Saizek iragarri du harrera-sistema arintzeko lau gune berehala zabalduko direla, eta erakundeen arteko lankidetza nabarmendu du.
Bilboko konpartsek kuotak ezarri dituzte euskarazko musikarentzat txosnetan, % 27 baino ez dela egiaztatu ondoren
Konpartsek kanpaina bat aurkeztu dute jaietan euskararen erabilera indartzeko, eta txosnetan euskarazko musikaren proportzioa handitzeaz gain, beste aldaketa batzuk ere egin dituzte erabilera areagotzeko.
Zuia egoera larrian dago ur faltagatik, eta zisterna-kamioiak eskatu dizkio Aldundiari
Udalak igerilekuak betetzea, baratzeak eta lorategiak ureztatzea eta ibilgailuak garbitzea debekatu du, Baias ibaiaren ur-emaria jaisten ari delako.
Tessy Ebosele euskal atleta biral egin da sareetan "iruzkin krudelak" salatu ostean
Tessy Ebosele atleta arabarra, birala egin da Europako Atletismo Txapelketan parte hartu ondoren egindako adierazpenengatik. Gasteizen bizi den luzera-jauzilariak gogor kritikatu du atletek sare sozialetan jasotzen dituzten iruzkin negatiboak, eta esan du halako mezuek sekulako eragina dutela lehiatzerako orduan. Malkoak begietan, argi baino argiago hitz egin du.
Llantenoko sutea itzaltzeko lanean jarraitzen dute, garrak kontrolpean hartu ondoren
Laudioko, Langraizko eta Espejoko parkeetako suhiltzaileak, Nekazaritza Brigadako kideak, basozainek gidatutako bulldozerrak eta Larrialdietako helikopteroa lanean ari dira.
Laia eta Oihan, jaioberrien izen ohikoenak Euskadin
2025ean jaiotakoen artean izen arruntenak Laia, Ane eta June, eta Oihan, Markel eta Martin izan dira.
Basurtuko Ospitaleko Psikiatria pabiloian 31,9 gradu arteko tenperaturak daudela salatu dute
Basurtuko Ospitaleko Escuza pabilioiak (psikiatria-eremua hartzen duena) ez du klimatizaziorik hotzean, eta 31,9 gradura arteko tenperaturak izan ditu eraikin barruan. Lan Ikuskaritzaren ustez, eraikinaren egituran arazoak daude, eta baldintza termiko egokiak bermatzeko neurriak eskatu dizkio Osakidetzari.
Arabatik Urbasara lekualdatu dute Rapunzel filmaren filmaketa
Disneyren Enredados filmaren zuzeneko bertsioaren filmaketa Gaubean amaitu dute, eta orain Nafarroako mendilerroan ari dira lanean; hainbat bidezidor eta aparkaleku itxita egongo dira abuztuaren amaierara arte.