Kontzertuak
2022/08/15 - 16:28
Valentziako Medusa jaialditik bizirik atera den iruindar batek lekukoa eman digu
Hondamendia gertatu eta 3 egunera, Medusa jaialdian, Valentzian, ikerketa abiatu dute segurtasun akatsik izan zen ala ez argitzeko. Gutxienez bi zaurituk salatu dute jaialdia eta datozen orduetan askoz ere gehiago izan litezke. Jaialdian zen Iratxe Garcia Lizarraga iruindarrarekin izan gara.
2022/08/14 - 11:21
Valentziako epaitegi batek ikerketa ireki du Medusa Jaialdiaren ezbeharra argitzeko
22 urteko gazte bat hil eta beste 40 pertsona zauritu dira, "leherketa termiko" baten ondorioz, agertokiaren zati batzuk behera etorrita. Bost zaurituk ospitaleratuta jarraitzen dute. Antolatzaileek baimen guztiak zituzten eta, istripuaren ondorioz, bertan behera utzi dute jaialdia.
2022/08/12 - 17:58
Elena Sancho-Pereg eta Xabier Anduaga etxean dira, Hamabostaldian "La Fille de Regiment" antzezteko
Kursaalen izango da, ostiral honetan eta igandean, 19:00etan. Biek ala biek adierazi dute oso pozik daudela, etxean abesteko aukeragatik.
2022/08/10 - 18:07
Bilboko Konpartsen egitarau osoa
Urtero legez, Bilboko konpartsek adin tarte guztiei zuzendutako hainbat jarduera antolatu dituzte, horien artean kontzertuak, tailerrak eta lehiaketak.
2022/08/09 - 18:24
Bilboko Aste Nagusiko egitaraua
Kontsultatu hemen ekitaldi eta kontzertu guztiak, egunez egun eta orduz ordu.
2022/08/08 - 20:13
Fitok bi kontzertu eskainiko ditu Bilbon, urtarrilaren 5ean eta 6an
Asteazken honetan, 52 eta 80 euro arteko sarrerak jarriko dituzte salgai 12:00etatik aurrera.
2022/08/06 - 12:45
Gozategik eta Tremenda Jauriak gaua girotu dute Gasteizen
Gipuzkoako talde historikoak Matxeta Plazan eskaini zuen bart bere zuzenekoa; regueton taldea, berriz, txosnetan aritu zen.
2022/08/05 - 13:19
FestiLasai jaialdiak giroa piztuko du Biarritzen musikaren eta skatearen bidez
Willis Drummond, Sega Sound Killers, ASM eta David Cairol, besteak beste, arituko dira jaialdian abuztuaren 5ean eta 6an.
2022/08/04 - 20:22
Andre Maria Zuriaren egitarau osoa
Gasteizko jaiak abuztuaren 4tik 9ra izango dira, eta 400 ekitaldi baino gehiago eskainiko ditu Udalak.
2022/08/03 - 15:17
Iruñeko kontzertu aretoek kalera aterako dute musika
Musika Aretoak Kalean programak bederatzi kontzertu antolatu ditu hiriko hainbat plazatan abuztuaren 3tik irailaren 28ra arteko tarterako. Lehen kontzertua Micky & The Buzzek emango du San Bartolome gotorlekuan.
2022/07/29 - 13:51
Beltza Weekend jaialdia bueltan da
Irailaren 8, 9 eta 10ean egingo dute musika beltza ardatz duen jaialdiaren laugarren edizioa, Iruñean: Alexis Evansek, Tito Ramirezek, Alpheusek eta Los Retrovisoresek joko dute.
2022/07/28 - 15:24
Donostiako Piratek aste osoko egitaraua berreskuratuko dute bi urteren ondoren
Abuztuaren 15ean izango da piraten "abordatzea". Aurten Bilgune Feministako kideak izango dira txupinazoaren arduradunak.
2022/07/28 - 15:09
Fito eta Mikel Erentxun Travellin' Brothersekin batera arituko dira Bilbao Blues Festival jaialdia ixteko
Bizkaitar taldeak igandean eskainiko duen kontzertuak emango dio azkena ostegunean, uztailak 29, hasiko den doako blues jaialdiari.
2022/07/27 - 21:22
Milaka 'motoamatxo' eta 'motoaitatxo' bildu dira BECen, Rosalia ikusteko
Zale askok 12 ordu arteko ilarak egin dituzte urteko kontzertu ikusgarrienetako batekin gozatzeko.
2022/07/27 - 15:07
Dozenaka pertsona BECen aurrean, Rosaliaren kontzertura sartzeko zain
Orduak falta dira oraindik BEC ireki arte, baina dozenaka lagun, gehienak gazteak, atearen aurrean daude, ilaran eta ilusio handiz, kontzertuan tokirik onena lortzeko asmoz. Ikusmina oso handia da.
2022/07/26 - 18:22
Hell Dorado Gasteizko aretoak 20. urtemuga ospatuko du udazkenean
Kontzertu aretoak hainbat kontzertu antolatu ditu 20. urteurrenaren bueltan. Rocka izango da nagusi guztietan.
2022/07/22 - 23:06
Gregory Porter izan da entzungai Donostiako Jazzaldian, arratsaldean
Gauean, Miho Hazama eta Hiromi izango dira Trinitate Plazan.
2022/07/21 - 13:39
Musika Zurriolako hondartzara itzuli da Simple Minds taldeaen eskutik
Bi urteren ondoren, musika Jazzaldiaren espaziorik ludikoenera itzuli da, Zurriolako hondartzara. Bertan Simple Minds britainiarrek laurogehigarren hamarkada soinu izan duen kontzertu indartsua eskaini duten bart.
2022/07/21 - 12:25
Fermin Muguruzak dantzan jarri du Errenteria, Madalena jaiak hasi bezperan
Errenteriako txistulari bandak eskaini duen kontzertuak oso gonbidatu berezia izan du. Fermin Muguruza eszenatokira igo da eta zazpi abesti abestu ditu, horietako bi Jon Maiak lagunduta.
2022/07/20 - 23:12
Hasi da Donostiako 57. Jazzaldia
Vadim Neselovskyi pianista ukrainarraren kontzertuak eman dio hasiera, arratsaldean; gauean, berriz, Simple Minds taldea izango da Zurriolako agertokian.