Korrika 2026
Ikusi nola hasi den 24. Korrika, eta nola kontatu duten EITBk eta euskal hedabideek elkarlanean egin duten saio berezian
2024/03/26 - 14:37
Korrika baliatuz, 36 pertsona migratzaileri muga zeharkatzen lagundu diete 20 eragilek
Korrikaren lehen egunean egindako desobedientzia ekintza azaldu dute Harrera Herri Harro lelopean Irunen elkartu diren 20 eragilek. Dufau Argitxu LAB sindikatuko eledunaren esanetan, desobedientzia ekintza horren bidez, pertsona orok helmuga herrialdea aukeratzeko duen eskubidea aldarrikatu dute.
2024/03/25 - 13:57
23. Korrikak parte-hartzerik handiena izan du, eta orain arteko anitzena izan da
Aurreikuspen onenak gainditu ditu 23. Korrikak. "Herria harro egoteko modukoa" izan da aurtengo Korrika, AEK-ko antolatzaileen hitzetan. "Euskararen aldeko kontzientziak astintzea" lortu da, "herri-gogoa hauspotzea".
2024/03/25 - 12:42
Inoizko Korrika "erraldoi eta anbiziotsuena" izan da
Helburuak beteta, harro agertu da AEK. Ez bakarrik Korrikan parte-hartzea masiboa izan delako, ekimenaren atzean saretu den komunitatea indartsu dagoelako, ere bai. Horri eusten asmatzea da hemendik aurrerako erronka, "euskararen normalizazioa ardatz, aurrerapausoak emateko".
2024/03/25 - 08:54
Albiste izango dira: Atentatua Moskun, Korrikaren balorazioa eta Telegramen blokeoa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/03/24 - 20:39
Kontingentziazko planak barik, euskararen "egiazko trantsizioa" aldarrikatu du Arrulak Korrikaren mezuan
11 egunean Euskal Herri osoan barrena 2.792 kilometroko ibilbidea osatuta, 12:30 aldera iritsi da helmugara, Baionako Askatasuna plazara, eta Garazi Arrulak lekuko barruan eskuz esku joan den mezua irakurri du emozioz betetako azken ekitaldian.
2024/03/24 - 15:33
2024ko Korrika: Euskal Herri osoa, aho batez, euskararen alde
Euripean, eguzkipean, lainopean, egunez nahiz gauez. Airez, lurrez, motorrez, oinez zein gurpildun aulkiz. Nolanahi ere, Korrikak ez du etenik izan azken 11 egunotan. Hona hemen Korrikaren 23. edizioaren laburpena.
2024/03/24 - 14:27
Pozaren pozez ospatu dute AEK-ko kideek eta kazetariek elkarrekin 11 egunetan egindako lan eskerga
Baionako amaiera-ekitaldian lekukoaren mezua irakurri ostean, dantzan hasi dira AEK-ko kideak eta Korrikaren berri ematen ibili diren kazetariak.
2024/03/24 - 13:48
Garazi Arrula idazle tafallarrak sortu du 23. Korrikaren mezua
Garazi Arrula idazle, editore eta itzultzaile tafallarrak idatzi du Korrikaren aurtengo mezua, eta berak irakurri du jendaurrean igandean Baionan, Korrikaren amaiera-ekitaldian.
2024/03/24 - 13:27
Jean-Rene Etchegarayk lekukoa hartu du Baionan
Euskal Hirigune Elkargoaren presidenteak Korrikaren lekukoa jaso du Baionan bertan, Korrika amaitzeko minutu batzuk falta zirenean.
2024/03/23 - 21:28
Gazteako kideek eta Benetan Zabiz podcasteko aurkezleek hartu dute lekukoa Donostian, EITBren kilometroan
Larunbat honetan igaro da 23. Korrika Donostiatik, eta Kontxako etorbidean, emozio betean, Gazteako kideek eta Aitziber Grados eta Malen Altuna EITBren Benetan Zabiz podcastaren ahotsek eraman dute lekukoa EITBren izenean.
2024/03/23 - 20:47
Korrikaren iritsiera, donostiarren harrogarri
18:00ak pasatxo zirenean heldu da lekukoa Donostiara, Martutenetik sartuta, eta 22:30era arte egingo du Gipuzkoako kaleetan barrena zeharkaldia euskararen aldeko lasterketak.
2024/03/23 - 14:26
Donostiarako bidean, Goierritik igaro da Korrika
Korrikaren 10. egunean, Goierriko hainbat herritatik igaroko da Korrika, eta 18:00ak pasatxo direnean iritsiko da Donostiara.
2024/03/21 - 19:46
Bilbon jendetza batu da Korrikari ongietorria eman eta lekukoa hartzeko
Ordu erdiko atzerapenarekin iritsi da Korrika Bilbora.
2024/03/21 - 08:59
Albiste izango dira: EITB Focus boto asmoari buruz, hauteskunde mahaiak osatzeko zozketak eta Korrika, Bilbon
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/03/20 - 18:37
99 urteko Kontxa Laspiurrek, AEK-ko irakasle ohiak, hartu du Korrikako lekukoa Eibarren
Bizitza osoa euskara irakasten pasatu du, baita debekatuta zegoenean ere.
2024/03/20 - 10:25
Kataluniak zerga guztiak biltzeko proposamenak EAEn eta Nafarroan zer eragin izango duen galdetu du Hualdek
Nafarroako Parlamentuko presidentea "arduratuta" agertu da, Sanchezen Gobernua finantzazio arloan erkidegoekin "konpromisoak" hartzen ari delako, eta EAErekin eta Nafarroarekin zer gertatuko den galdetu du. Gainera, eskubide historikoak "zaindu" eta "bermatu" egin behar direla adierazi du.
2024/03/19 - 22:21
Nafarroan barrena orduak eman ondotik, Gipuzkoara sartu da Korrika, Hernanitik
Korrikak egin du dagoeneko bidearen erdia, eta Nafarroan barrena orduak eman ondotik, Goizuetatik Gipuzkoara sartu da, Hernanitik. Gainera, bertatik bi aldiz igaroko da, berriro larunbatean, Baionarako bidean.
2024/03/19 - 15:05
Korrikaren antolatzaileek Baionako azken festan parte hartzeko deia egin dute
Lekukoa 12:30ean iritsiko da Baionara, azken kilometroak egin ondoren. Une horretan argituko da hainbeste egunetan ezkutuan egon den mezuaren egilea eta edukia.
2024/03/18 - 23:29
Korrikak irudi ahaztezinak utzi ditu Gasteizko Alde Zaharrean
Korrikak jendetza bildu du Gasteizen, beste behin ere. 23. Korrika Arabako hiriburuan sartu da astelehen iluntzean. Euskararen aldeko korrikalariak Gasteiz osoan zehar ibiliko dira, eta Elorriagatik irtengo dira hiritik, Arabako lautadarantz.
2024/03/18 - 21:15
Korrikak jendetza bildu du Gasteizen sartzean, Abetxukon
23. Korrika Arabako hiriburuan sartu da astelehen iluntzean. Euskararen aldeko korrikalariak Gasteiz osoan zehar ibiliko dira, eta Elorriagatik irtengo dira hiritik, Arabako lautadarantz.