Korrika 2024
2022/04/10 - 19:41
Korrikalarien lekukotzak: ''Korrikak batzen gaitu eta hori ez da ordaintzen''
Korrikaren 22. edizioak milaka istorio berezi utzi dizkigu, ETBko albistegietan bildu ditugunak. Azken 11 egunotan jasotako gutxi batzuk, laburpen honetan ikusgai.
2022/04/10 - 18:16
EITBk ere altxatu du euskararen aldeko lekukoa
EITB Mediako hedabide guztietako ordezkariek eraman dute eskuz esku lekukoa, emozioa eta poza gainezka zituztela.
2022/04/10 - 17:59
Karmele Jaiok 2022ko Korrikarako egin duen mezua
"(...) Euskarak behar du hezurdura bat, anatomia bat, arnas aparatu eta nerbio sistema bat. Behar du lepo bat zeinen gainean segi aurrera. Malko eta listuz bustitzea behar du euskarak. Hatz markaz zikintzea (...)"
2022/04/10 - 17:21
Juan Gorriti Korrikaren lekukoaren egilea da
Juan Gorritiren tailerrean sortu zen Korrikaren lekukoa 1980an. Gorritiren eskuetatik sortu zen eskuz esku milaka pertsonek eraman duten lekukoa.
2022/04/10 - 17:06
Giro aparta izan da goizean zehar Donostian
Goizeko 08:00ak aldera heldu da Korrika Donostiara Errekaldetik. Gipuzkoako hiriburuko auzoak zeharkatu ondoren, Boulevardera heldu da, bere helmugara, hain zuzen ere. Milaka euskaltzaile atera dira kalera euskararen aldeko lasterketarekin bat egiteko.
2022/04/10 - 16:58
Karmele Jaio: "Erakutsi dezagun zein merkea den gure hizkuntza"
Korrikaren lekukoa 12:40 aldera iritsi da Donostiako Boulevardera. Korrika 11 egunetan zehar eskuz esku ibili da Amurriotik Gipuzkoako hiriburura heldu arte. Karmele Jaio izan da aurtengo mezuaren arduraduna.
2022/04/10 - 16:40
Amondo: "Oso handia izan da aurtengoa. Maila bat gora egin dugu"
Asier Amondo Korrikaren koordinatzaileak esan duenez, aurreikuspen guztiak gainditu ditu Korrikaren aurtengo edizioak. Harro eta pozik daude egindako lanarekin eta herriaren erantzunarekin. Bihartik aurrera ere, euskara erdigunean jarri eta erabiltzeko deia egin du.
2022/04/10 - 16:30
Korrikaren irudi onenak eta mezua: ''Sinistu dezagun euskara ez dela daukagun zerbait, garen zerbait baizik''
'HitzEkin' azaldu ezin den amaiera eman dio euskaltzale olatuak Korrikari, Donostian. Negu itxurako udaberri batean elurrari, euriari, hotzari eta aldapa orori aurre eginda eta betiere euskaldun eta euskaltzaleen bultzadarekin, amaitu da Korrikaren 22. edizioa. Irudirik onenak, bideo honetan.
2022/04/10 - 15:58
Karmele Jaio: "Sinistu dezagun euskara ez dela daukagun zerbait, garen zerbait baizik"
Korrikaren lekukoa Donostiara iritsita, Karmele Jaio idazleak irakurri du isilpean gordetako mezua. Euskara gorpuzteko jolasean, azpimarratu du hizkuntza bat ez dela hitzekin bakarrik egiten, "hitzekin eta gorputzekin baizik".
2022/04/10 - 15:25
Karmele Jaio: ''Itzela da Korrika; hemen biltzen den energia eta emozio hau egunerokora eraman behar dugu''
Aize Otaño AEKko ordezkariarekin batera, Karmele Jaio idazleak egin du aurtengo Korrikaren azken kilometroa, eta berea da, beraz, mezua. Gurekin izan da mezu hori irakurri eta berehala; ikus ezazu elkarrizketa osorik.
2022/04/10 - 15:03
Karmele Jaioren mezua: ''Hizkuntza zerbait fisiko bihurtzeko ahalmena du Korrikak''
22. Korrikan, lekukoaren barruko mezuak azpimarratu du "hizkuntza zerbait fisiko bihurtzeko ahalmena duela Korrikak. Gure 'a e i o u' partikularra gorpuzteko. Eta hori behar du euskarak: haragi bihurtzen diren hitzak". Ikus eta entzun itzazu Karmele Jaio aurtengo mezugilearen hitzak.
2022/04/10 - 14:56
Korrika helmugara heldu da Karmele Jaio eta Aize Otañoren eskutik
2.500 kilometro eta 10 egun ondoren, 12:40ak aldera heldu da Korrika Boulevardera. Azken kilometroan, lekukoa AEK-ko Aize Otañok, eta aurtengo mezuaren arduraduna, Karmele Jaiok eraman dute.
2022/04/10 - 14:32
Itziar Ituño: ''AEKri esker naiz euskalduna eta ez zait sekula ahaztuko''
Ramon Agirre eta Itziar Ituño, ospe handiko bi aktore, euskararen zabalkundearen alde ari dira lanean. Eurekin izan gara Donostian, aurtengo lekukoa heldu aurretik.
2022/04/10 - 14:12
Joxe Mari Agirretxe, Porrotx: ''Batetik Espainia, bestetik Frantzia, izokinak gara, korrontearen kontra''
AEKk Pirritx, Porrotx eta Marimototsen 34 urteko ibilbidea omendu nahi izan du; izan ere, 1987ko abenduaren 22an egin zuten euren lehen ikuskizuna Lasarten. Joxe Mari Agirretxerekin eta Mertxe Rodriguezekin izan gara Donostian, lekukoa heldu aurretik.
2022/04/10 - 13:00
Korrika Donostian barrena dabil
Korrika 08:15 aldera heldu da Donostiara. Bertan, hiriko auzoetan ibili ondoren, 12:30ean amaituko da Boulevarden euskararen aldeko lasterketa.
2022/04/10 - 02:01
Korrika amaierako jaia: Programa eta ekitaldiak Donostian
Dena dago prest Boulevard zumardian hankei eragiteari utzi eta lekukoak 2.500 kilometroan gorde duen mezuaren edukia ezagutzeko.
2022/04/09 - 23:17
Baiona atzean utzita, Lapurdin barrena dabil Korrika, Hegoalderako bidean
Larunbat arratsaldean, seigarren eta azken aurreko hiriburura iritsi da Korrika. Euskararen ofizialtasuna aldarrikatu dute euskaltzaleek Baionan. Gainera, EITBko Ipar Euskal Herriko langileek ere bat egin dute Korrikarekin. Donostian, dena prest dago igande honetan Korrikari harrera egiteko.
2022/04/09 - 18:18
Lapurdin barrena dabil Korrika
Azken-bigarren eguna Nafarroan abiatu du Korrikak, Lapurdira iritsi aurretik. Urruñatik hasita, Lapurdi osotik igarotzen ari da gaurkoan.
2022/04/09 - 15:08
Korrika Lapurdira heldu da
Korrika Lapurdi barrena dabil. Zugarramurdin harrera itzela izan du eta pertsona asko izan dira Korrikarekin bat egin dutenak.
2022/04/09 - 09:59
Amondo: "Korrikak duen sen bateratzailea artikulatzen asmatu behar dugu"
Biharko festaren atarian, urduri bezain gogotsu harrapatu ditugu Korrikako antolatzaileak. Amaiera festaz gozatzea nahi dute, biharamoneko egitekoak ahaztu gabe. Aspaldiko indar erakustaldi honen giharrari nola eutsi. Hori da erronka.