AEBk eta Iranek bi asteko su-etena adostu dute, Ormuz ireki egingo dutela bermatuta
Pakistanen bitartekaritzak su-eten akordioa lortzea ahalbidetu du. Ituna berehala sartuko da indarrean, eta Islamabadeko bake negoziazioei ateak irekiko dizkie.
AEBk eta Iranek bi asteko su-etena adostu dute hilabeteko gerraren ostean. Azken unean lortu dute ituna, Donald Trump AEBko presidenteak Ormuzko itsasartea berriro irekitzea behartzeko ultimatuma amaitu baino ordu eta erdi lehenago, hain zuzen ere.
Akordioak 14 eguneko su-etena ezarri du, Iranen, Libanon eta eskualdeko beste puntu batzuetan erasoak geldiarazteko. Horrela, bi aldeak itun zabalago baterantz aurrera egiten saiatuko dira. Ekimena Pakistanek bultzatu du, Washingtonen eta Teheranen arteko bitartekari lanak egin ditu.
Trumpek azaldu duenez, Shehbaz Sharif Pakistango lehen ministroarekin eta Asim Munir Armadaren buruarekin izandako elkarrizketen ostean hartu dute erabakia, eta erasoaldia geldiaraztea eskatu zioten.
Horrez gain, Washingtonek Iranen hamar puntuko proposamena jaso duela adierazi du, negoziatzeko "oinarri bideragarria" dela iritzita, eta, bere ustez, desadostasun gehienak konponduta egongo lirateke horrela.
Iranek konpromisoa hartu du Ormuzko itsasartetik igarotzen uzteko, bertatik munduko petrolioaren zati garrantzitsu bat igarotzen baita, baina indar armatuekin koordinatuta eta "muga teknikoak" kontuan hartuta, Atzerri ministroak adierazi duenez.
Negoziazioak apirilaren 10ean hasiko dira, Islamabaden. Behin betiko bake akordioa lortzeko helburuarekin, Trumpek ziurtatu du elkarrizketak "oso aurreratuta" daudela, eta AEBk bere helburu militarrak bete egin dituela esan du.
Hala ere, alor askotan ikusteko dago zer erabaki hartuko duten: Israelek ohartarazi du ez duela su-etenarekin bat egingo Libanon, eta azken orduetan eraso gehiago izan dira, gutxienez zortzi pertsona hil dira herrialdeko Sidon hirian.
Brent upelaren prezioa nabarmen jaitsi da Ormuzen irekieraren berri izan ostean, energia hornikuntzan egonkortasun handiagoa espero delako.
Su-etena tentsio handiko asteen ondoren iritsi da. Washingtonek mehatxu gogorrak egin ditu, eta Etxe Zuriak bilatzen zuen erregimen aldaketa ez da gertatu Iranen. Egoera fase diplomatikoan sartu da orain, baina egoera labana da oraindik.
Zure interesekoa izan daiteke
Harald V.a Norvegiako erregea hil da
Abuztuaren 17tik zegoen ospitalean, anemia baitzuen. Ostegunean, baina, okerrera egin zuen, odoleko infekzio baten ondorioz.
Metak ez ditu adingabeentzako segurtasun neurri berriak ezarriko Estatu Batuetatik kanpo oraingoz
Europako Batzordeak Europar Batasunean adingabeak babesteko konpromiso "iraunkorrak" eskaintzeko eskatu dio sare sozialen enpresari.
Zerk eragin ditu bat-bateko uholdeak Nepalen eta Tibeten?
Hasiera batean Nepalgo agintariek eragilea lurrikara bat izan zela aipatu bazuten ere, hipotesi nagusia da glaziar baten hausturak eragin zuela hondamendia.
Kievek misil britainiarrak erabiltzen dituela-eta, Errusiak Erresuma Batuko azpiegitura militarrei egin die mehatxu
CIAko zuzendaria Moskura joan da astearte honetan, ustez Kremlini NATOren aliatuei erasorik ez egiteko ohartarazteko.
Ratko Mladic, Bosniako Srebrenicako genozidioagatik zigortutako jeneral ohia
1995ean NBEk Bosnian izendatutako “eremu seguru” batean gutxienez 8.000 musulmanen hilketa antolatzeagatik kondenatu zuten, besteak beste.
Ratko Mladic hil da, "Bosniako harakina" ezizenez ezaguna eta gizateriaren aurkako krimenengatik kondenatua
Hamar kargu egotzi zizkioten, tartean Srebrenicako genozidioarena, eta biziarteko kartzela zigorra ezarri zioten. Kartzela zigorra betetzen ari zela, buruko hainbat isuri izan zituen. Hori dela eta, bere familiak Serbian tratamendua jaso ahal izateko eskatu zion auzitegiari.
Gutxienez 180 lagun hil eta ia 1.400 falta dira Nepalen eta Tibeten, uholde handi baten ondorioz
Jose Manuel Albares Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako ministroak jakinarazi duenez, gutxienez lau espainiar daude lokalizatu gabe.
Sareekiko mendekotasunari lotutako epaiketa saihesteko ia 17.000 milioi dolar ordaintzea onartu du Metak
Sare sozialen konpainiak, gainera, ume eta nerabeei zuzendutako hainbat babes ezartzeko konpromisoa hartu du.
Gutxienez 16 hildako eta 400 desagertu Nepalen, Txinarekiko mugan izandako uholde baten ondorioz
Gutxienez 29 pertsona erreskatatu dituzte Bhote Koshi ibaiak eragindako uholdearen ondorioz. Rasuwa barrutia jo du, eta herriak, merkatuak eta errepideak urpean geratu dira. Armadako sei helikoptero eta enpresa pribatuetako zortzi bilaketa- eta erreskate-lanetan ari dira.
Gutxienez 14 jaioberri hil dira Pakistango ospitale batean izandako sutean
Gutxienez 14 haur jaioberri hil dira asteazken honetan Islamabaden, Pakistango hiriburuan, ospitale publiko batean izandako sutean. Aire girotuaren sisteman izandako leherketa baten ondorioz piztu da. Bertako agintariek jakinarazi dutenez, 15 haur zeuden sutearen tokian eta soilik bat lortu dute bizirik ateratzea; gainerakoak, erreta hil dira.