Krimea
2014/03/03 - 19:25
Errusiako armadak kontrolpean du Krimeako penintsula
Errusiako atzerri ministroak esan duenez gainera, zubi fisiko bat eraikiko dute Errusiaren eta Krimearen artean.
2014/03/03 - 18:58
EB: 'Krimean tentsioa jaitsi ezean ondorioak izango ditu Errusiak'
Errusiak Krimean 16.000 soldadu dituela salatu du Ukrainako enbaxadoreak. Janukovitxek Krimean esku hartzeko eskatu zion, Errusiaren arabera.
2014/03/03 - 15:08
Ukrainako lehen ministroa: 'Krimea ez zaio inori entregatuko'
Bestalde, Krimeako agintariek Ukrainatik bereizi ala ez erabakitzeko deitutako erreferendumera begirale talde bat bidaltzea onartu du Errusiak.
2014/03/02 - 15:21
Gerrarako prestatzen ari dira Ukrainan
Erreserban dauden zibilei deia egin diete Armadaren kuarteletara joateko. Halaber, nazioarteko begiraleak ere eskatu dituzte, planta nuklearren segurtasuna bermatzeko.
2014/03/02 - 11:59
Armada Krimeatik ateratzeko eskatu dio Obamak Putini
Atera ezean, "ondorioak" izan ditzakeela esan dio. Bestalde, Errusiako soldaduek Ukrainako Armadako armak hartu dituzte eta "Krimeako agintari legitimoarekin" bat egiteko eskatu diete ukraniarrei.
2014/03/01 - 11:20
Krimeak laguntza eskatu dio Errusiari egoera lasaitzeko
Bestalde, Obamak esan du "ondorioak" egongo direla Errusiak soldaduak bidaltzen baditu eta, Krimeraren subiranotasuna urratzeak "ezegonkortasuna" ekarriko du.
2014/02/28 - 10:12
Ukrainak NBEren Segurtasun Kontseiluaren premiazko bilera eskatu du
Errusiaren aldeko talde armatu batek Krimeako Simferopoleko eta Sebastopoleko aireportuak hartu ditu. Ukrainako agintariek Errusiari leporatu diote ekintza, baina Errusiako Gobernuak ukatu egin du.
2014/02/27 - 21:54
Ukrainak badu trantsiziorako Gobernua
Parlamentuak, Arseni Yatseniuk izendatu du lehen ministro. Eurei dagokie Ukraina hondamenditik ateratzea eta Krimeako krisi politikoari aurre egitea.
2014/02/27 - 21:36
Janukovitxek prentsaurrekoa emango du ostiral honetan Errusian
Trantsizio gobernu berria izendatu dute Ukrainan. Krimeako Parlamentuan, berriz, errepublika horren autonomiaren inguruko erreferenduma onartu dute.
2014/02/27 - 08:51
Talde batek Krimeako Parlamentua eta Gobernuaren egoitza hartu ditu
Bertako hedabideek eta agentziek jakinarazi dutenez, Krimeako Errusiar Hiztunen Autodefentsa taldeko kideak dira erasotzaileak. Errusiak ohartarazi du "irmoki" defendatuko dituela bere herrikideak.
2014/02/26 - 21:45
Ukrainako krisiak tentsioa eragin du Errusiako mugan
Ukrainako krisiak tentsioa eragin du Errusiako mugan, eta Moskuk alertan jarri du Armada. NATOk dio, Ukrainaren subiranotasuna eta mugen bortxa ezintasuna bermatuko dituela.
2014/02/26 - 18:42
Jatseniuk buru duen gobernuri baiezkoa eman dio Maidanek
Kalera irten dira hautagaiak, plazan bildutako herritarren oniritzia jasotzera. Bestalde, Janukovitx atxilotzeko nazioarteko agindua eman dute eta tentsio uneak bizi izan dira Krimean
2014/02/21 - 19:27
Ukrainako krisia, konpontzeko bidean
Akordioa sinatu dute Viktor Ianukovitx Ukrainako presidenteak, oposizioko hiru burukidek eta bitartekari lanetan izan diren Europar Batasuneko bi atzerri ministrok.
2014/02/19 - 23:02
Bruselak zigorrak iragarri ditu Ukrainako gobernuarentzat
Orain arte lasaitzeko deia egin diete bi aldeei, baina, gatazkaren indarra ikusita, urrunago joan dira, eta zigorrak iragarri dituzte Ukrainako gobernuarentzat.