Kuba
2022/08/10 - 13:43
Kuban piztutako sute handia baretzen hasi da
Lehen hipotesien arabera, tximista batek erregai-tanga bat jo, eta sua eragin zuen. Ondoren, zenbait leherketa izan ziren, eta, momentura arte, pertsona bat hil, eta 125 zauritu dira, horietatik bost, larri.
2022/08/10 - 13:27
Matanzaseko su industrial handia arintzea lortu dute, lau eguneko sutearen ondoren
Kubako agintariak baikor agertu dira, Matanzaseko erregai-biltegi parkeko sutean egoera apur bat aldatu ostean. Kea pixkanaka desagertzen hasi da eta beltz izatetik zurixka izatera igaro da.
2022/06/11 - 16:30
Migrazio krisiari aurre egiteko ituna sinatu dute 20 herrialdek, Ameriketako Gailurraren ondoren
Estatu Batuetako Los Angeles hirian, 20 herrialderen arteko migrazio-itunak amaiera eman dio Ameriketako goi-bilerari. Bidenek Venezuela, Nikaragua eta Kubari ezarritako betoak baldintzatu du aurtengo gailurra.
2022/06/04 - 21:41
Milaka pertsona ebakuatu dituzte Kuban euriteen ondorioz
Gutxienez hiru lagun hil dira. Agatha urakana izandakoa ekaitz tropikala bihurtu da, eta horrek euri-jasa handiak bota ditu irlan.
2022/05/17 - 22:51
Ihesaldi olde baten erdian, Joe Bidenek Kubareriko murrizketak malgutu ditu
Joe Biden presidenteak Kubarekiko murrizketak malgutu ditu; turismoa egitera joatea debekatuta egongo den arren, Estatu Batuetatik hegaldi gehiago baimenduko ditu, bisa gehiago eman eta diru bidalketek zeukaten muga altxatuko da. Erabaki hau kubatarren ihesaldi olde baten erdian dator.
2022/05/09 - 12:31
Dagoeneko 35 dira Habanako Saratoga hotelean izandako leherketaren ondorioz hildakoak
Erreskate taldeek lanean jarraitzen dute eta hoteleko sotora sartzen saiatzen ari dira, biktima gehiago egongo diren beldur. Ostiraletik, ez dute inor aurkitu bizirik hondakinen artean.
2022/05/07 - 21:33
Jada 32 dira Habanako Saratoga hoteleko leherketan hildakoak, emakume espainiar bat tartean
31 heldu eta 15 adin txikiko daude ospitaleratuta, batzuk egoera kritikoan. Antza denez, zisterna-kamioi bat hotelean gas likuatua deskargatzen ari zela gertatu zen leherketa. 23 eraikin kaltetu dira.
2022/05/07 - 15:34
Gutxienez 22 hildako Kubako hotel batean izandako leherketan, zisterna-kamioi bat gasa deskargatzen ari zela
Hildakoen artean, emakume espainiar bat dago. 50 heldu eta 14 adin txikiko daude ospitaleratuta, batzuk egoera kritikoan.
2022/05/06 - 21:16
Leherketa handia Habanako Saratoga hotelean, Kuban
Leherketa batek gutxienez lau hildako eta 13 desageru utzi ditu Habanako (Kuba) Saratoga hotelean, Kubako presidentetzak baieztatu duenez.
2022/05/06 - 19:50
Leherketa batek 8 hildako eta 13 desagertu utzi ditu Habanako Saratoga hotelean
Eztandak eraikineko zenbait solairu txikitu ditu, Kapitoliotik gertu. Saratoga hotelak bost izar ditu. Kubako Presidentetzak jakitera eman duenez, aurreneko ikerketen arabera, gas-ihes batek eragin du eztanda.
2021/11/18 - 08:52
Kubako Gobernuaren aurkako protesten sustatzaile nagusiak uhartea utzi eta Espainiara bidaiatu du
Yunior Garciak adierazi duenez, ez du Espainian asiloa eskatu, eta uhartera itzultzea da bere asmoa. Haren esanetan, Kubatik irtetea erabaki du bertan zer gertatzen ari den salatu ahal izateko.
2021/11/17 - 13:19
EBk babesa eman die manifestariei Kuban, eta protestetan atxilotutakoak askatzeko eskatu du
Uztaileko aurreko protesta-boladan bezala, EBk Habanari eskatu dio herritarren eskaerak entzuteko eta elkarrizketa inklusibo batekin konprometitzeko, kubatarren aldaketa-asmoei heltzeko.
2021/11/15 - 22:16
Gobernuaren aurkako protestak izan dira Kuban
Kuban gaur protesta eguna da gobernuaren kontra. Oposizioak preso politikoen askatasuna, eta demokrazia eta giza eskubideen defentsa aldarrikatuko du.
2021/11/15 - 11:42
Kuba, oposizioaren beste mobilizazio handi baterako prest
Oposizioak errepresioaren gorakada salatu du, eta Gobernuak Washingtonetik antolatutako "probokazioa" aipatu du.
2021/11/02 - 12:19
Latinoamerikak estrategia bateraturik gabe jo du Klimaren Goi Bilerara
Kolonbiak, Panamak, Costa Ricak, Dominikar Errepublikak eta Surinamek dituzte konpromiso handienak, Naturarentzako Mundu Funtsaren txosten baten arabera.
2021/08/29 - 22:32
Ida urakana 241 kilometro orduko haize-ufadekin iritsi da Louisianara
Hori dela eta, Louisianan, Mississippin eta Alabaman indarrean daude Ida urakanarekin lotutako ohartarazpenak. Gainera, New Orleansen beste abisu bat eman dute, urakanaren arriskuagatik.
2021/07/25 - 16:10
Latinoamerikak covid-19aren kontrako txertoa demokratizatzeko eskatu du
Latinoamerika eta Karibeko Estatuen Komunitateak (CELAC) azpimarratu du, koronabirusaren kontrako immunitatea lortzeko, beharrezkoa dela covid-19aren txertoa era solidarioan banatzea.
2021/07/17 - 20:22
Milaka pertsonak blokeoaren amaiera eskatu eta Iraultza babestu dute Habanan
Kubako Gobernuaren aurkako protestak izan eta astebete geroago deitu dute ekitaldia. Erbesteratu kubatarrek Bideni esku-hartze militarra ez baztertzeko eskatu diote Miamin. NBEko Batzar Nagusia blokeoaren aurka agertu zen duela aste batzuk.
2021/07/15 - 22:57
Manifestazioak Euskal Herrian AEBek Kubari ezarritako blokeoa salatzeko
Hegoaldeko lau hiriburuetan mobilizazioak izan dira Kubako gobernuaren eta iraultzaren alde. Manifestariek AEBek Kubari ezarritako blokeoa bertan behera uzteko eskatu dute.
2021/07/15 - 10:31
Protestetan atxilotutakoak abusurik gabe epaituko dituztela esan du Diaz-Canelek
Kubako presidenteak adierazi duenez, Gobernuaren kontrako protestetan atxilotutakoek "berme prozesalak" izango dituzte eta "legea neurri egokian aplikatuko zaie, gehiegikeriarik gabe".