Albiste dira
KUBA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jada 32 dira Habanako Saratoga hoteleko leherketan hildakoak, emakume espainiar bat tartean

31 heldu eta 15 adin txikiko daude ospitaleratuta, batzuk egoera kritikoan. Antza denez, zisterna-kamioi bat hotelean gas likuatua deskargatzen ari zela gertatu zen leherketa. 23 eraikin kaltetu dira.
Iragarkia
20220507133000_explosion-cuba-eztanda-kuba-hotela-iturria-reuters_
18:00 - 20:00
Gutxienez 22 hildako Kubako hotel batean izandako leherketan, zisterna-kamioi bat gasa deskargatzen ari zela

Gutxienez 32 pertsona hil dira Kuban, horietako 4 haurrak, eta beste 80 pertsona zauritu, Habanako Saratoga hotelean atzo gertatu zen leherketan, Kubako agintariek baieztatu dutenez.

Azken balantze ofizialaren arabera, 31 heldu eta 15 adin txikiko daude ospitaleratuta. Horietako batzuk egoera kritikoan daude eta beste batzuk oso larri.

Espainiako Gobernuaren Atzerri Gaietarako Ministerioak gaur goizean jakitera eman duenez, bestalde, hidakoen artean emakume turista galiziar bat dago. As Pontes de García Rodríguez (Coruña) bizi zen neska gaztea da hildakoa (1993an jaioa). Bere mutil lagunari (1992koa) ebakuntza egin diote, eta egoera kritikoak dago. Viveiros (Lugo) herrikoa zen hildakoa.

Iturri diplomatikoen arabera, hotelaren kanpoaldean zegoen bikotea leherketa izan zenean eta bete-betean harrapatu zituen. Pedro Sanchez Espainiako Gobernuak doluminak helarazi dizkie senideei:

Habana Zaharrean, Kapitoliotik gertu, izan zen leherketa atzo, Kuban 10:50 zirenean (16:50 Euskal Herrian). Antza denez, zisterna-kamioi bat hotelean gas likuatua deskargatzen ari zela gertatu zen leherketa.

Une horretan langile talde bat bakarrik zegoen hotelaren barruan. Guztia prest jartzen ari ziren maiatzaren 10ean berrirekitzeko, pandemiagatik bi urtez itxita egon eta gero.

Eskola hustuta eta 23 eraikin kaltetu

Hoteletik gertu dagoen 390 ikasleko eskola bat hustu behar izan zuten leherketaren ostean eta senideengana eraman zituzten haurrak. Gutxienez 5 haur zauritu ziren Kubako hedabideek jaso dutenez.

Leherketak, gainera, 23 eraikin kaltetu zituen, horietako 17 etxebizitza blokeak. Bi eraikinen estruktura oso kaltetuta dagoela jakinarazi dute agintariek.

Miguel Diaz-Canel Kubako presidentea berehala gerturatu zen ezbeharraren lekura, Manuel Marrero lehen ministroarekin eta  Esteban Lazo Kubako Asanblada Nazionaleko presidentearekin batera. Kubako agintariek argi utzi dute ez dela ez bonba ez atentaturik izan, "istripu tamalgarria baizik".

Kubako Presidentziak sare sozialetan zabaldutako argazkietan presidentea lekuan bertan zein inguruko ospitaleetan ageri da, zaurituak bisitatzen.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X