Kuba
2020/12/02 - 10:37
Igor Yebra dantzaria Montevideoko Ohorezko Hiritar izendatu dute
2018ko otsailean heldu zen bertara, Julio Bocca argentinarra Sodre Ballet Nazionalean ordeztera, eta abendura arte egongo da bertan lanean.
2020/11/26 - 15:41
Latinoamerikako ezkerreko presidenteen artean oso maitatua zen Maradona
Oso gertuko harremana izan zuen Diego Armando Maradonak Fidel Castro, Hugo Chavez edo Nicolas Madurorekin.
2020/10/10 - 20:49
AEB Kubaren aurka aplikatzen ari den blokeoa salatu dute Bilbon
"Donald Trumpen ankerkeriarekin blokeoa aplikatu duen presidenterik ez da izan sekula", ohartarazi dute.
2020/10/08 - 11:06
Delta urakanak kalte materialak eta uholdeak utzi ditu Mexikon, baina ez da inor hil
Mexikoko hego-ekialdean dagoen Yucatan penintsulak Delta urakan arriskutsuaren kolpea jaso du, eta kalte materialak eta uholdeak utzi ditu. Dena dela, ez da inor hil urakanaren eraginez.
2020/10/07 - 12:06
Delta urakanari aurre egiteko neurriak hartu dituzte Mexikon
Ordu gutxi geratzen dira 4. mailako urakan arriskutsua Quintana Roo estatuko kostaldera (Karibea) iristeko, eta bertako agintariek prebentzio neurriak hartu dituzte herritarrak babesteko.
2020/09/02 - 11:16
Etxeratze agindua ezarri dute Habanan koronabirus kasuek gora egin ostean
Gobernuak ezarri dituen neurri murriztaileen artean, etxeratze agindua, hiritik irteteko debekua eta isun handiak daude.
2020/08/14 - 15:30
Zazpi herrialdetako eskoletako 13 film labur izango dira Zinemaldiko Nesten
Nesteko aurtengo edizioan Ameriketako Estatu Batuetatik datozen hiru film labur emango dituzte, eta gainerakoak Argentina, Alemania, Erresuma Batua, Kuba eta Indiako eskoletatik etorriko dira.
2020/07/01 - 10:22
Europar Batasunak 15 herrialderentzat ireki du kanpoko muga
Lehendabiziko fasean, Txina edo Marokoko bidaiariek sarrera baimenduta izango dute; estatubatuarrek eta errusiarrek, berriz, galarazita. Zerrenda bi astean behin berrikusiko dute.
2020/06/29 - 19:32
Europar Batasunak 15 herrialderi irekiko die muga uztailaren 1ean
Herrialde ezberdinetako osasun egoera kontutan hartuta egin dute zerrenda eta bi astean behin berrikusiko dute balizko egokitzapenak egiteko.
2020/06/09 - 12:45
Kubara itzuli dira Lonbardiara koronabirusaren aurka borrokatzera joandako medikuak
Koronabirusak gogorren astindu zuen guneetako batera joandako 52 osasun-langile kubatarrak etxera itzuli dira.
2020/04/26 - 20:41
200 mediku eta erizain bidali ditu Kubak Hego Afrikara COVID-19aren kontra laguntzeko
Pandemia hasi zenetik ia 1.500 espezialista bidali ditu Kubak 21 herrialdetara: Italiara, Catarrera, Mexikora, Hondurasera, Venezuelara, Haitira eta Jamaikara, besteak beste.
2020/03/21 - 20:01
Kubatik babesa eman nahi izan diote Euskal Herriari, abestuz
Dayami Perez, Camila Inclan, Javier Lopez, Pablo Cruz eta William Riverok Euskal Herriko biztanleak animatu nahi izan dituzte, abestuz, konfinamendua alaitze aldera. Ikus ezazu bideoa.
2020/01/29 - 10:49
7,7 graduko lurrikara batek Karibe itsasoa astindu du
Belice, Honduras, Mexiko, Jamaika, Kuba eta Kaiman uharteetan tsunami alerta bat ezarri zuten. Ez da inor zauritu lurrikararen ondorioz.
2020/01/29 - 10:09
7,7 indarreko lurrikara batek Jamaika eta Kuba astindu ditu, biktimarik utzi gabe
Handik gutxira tsunami alerta ezarri dute Jamaikan, Kuban, Mexikon, Belizen, Hondurasen eta Kaiman Uharteetan, baina ordu batzuetara bertan behera geratu da.
2019/07/17 - 20:43
Sarrionandiak bideo bidez aurkeztu du Ray Fernandezekin egindako proiektua
Joseba Sarrionandiak liburu berri baten proiektua aurkeztu du. ‘Canciones de Ray Fernández: El que fuma, bebe y canta’ lanak trobadore kubatarraren abestiak biltzen ditu.
2019/06/10 - 16:13
Trumpek AEBren eta Kubaren arteko itsas bidaiak debekatu ditu
Donald Trumpen azken erabakiak kalte ekonomiko handia eragigo du Kuban eta baita AEBtan ere. Momentuz 800.000 erreserbari egin die kalte debekuak.
2019/05/29 - 18:02
Wifi sare pribatuak baimendu eta modemen inportazioa legeztatu du Kubak
Uztailaren 29tik aurrera egongo dira indarrean neurri berriak, "sare pribatuak eta abiadura handiko haririk gabeko sistemak 2,4 eta 5 gigahertzeko abiaduran bideratzeko".
2019/02/26 - 08:43
Kubatarrek Konstituzio berria onartu dute erreferendumean, botoen % 86,8rekin
1976tik indarrean zen Konstituzioa berritzeari oniritzia eman diote. Ez da Kuban sistema politikoa aldatuko, ez diote komunismoari uko egingo, baina arlo ekonomikoan eta sozialean eragina izango du.
2019/02/19 - 08:04
Maduroren Gobernuak AEB egin du bakea aztoratzeko balizko saiakeren erantzule
Halaber, Donald Trump AEBko presidenteak eraso militarrarekin mehatxatu duela salatu du berriro Venezuelako Gobernuak.
2019/01/28 - 21:39
Gutxienez hiru lagun hil dira Kuban, tornado batek Habana astinduta
Aurreikusita ez zegoen ezohiko tornado indartsu bat izan dute. Gutxienez, 3 lagun hil dira eta 170 lagun zaurituta daude. Kalte materialak ere eragin ditu.