Kutxabank
2015/02/10 - 14:51
Erkoreka: 'Fiskaltzari utzi behar zaio gaia aztertzen'
Jaurlaritzak ez du asko esan nahi Kutxabanki buruz; ez bankuko presidentearen soldataren igoeraz, eta ez Mario Fernandez eta Mikel Cabiecesen auziaz.
2015/02/10 - 14:40
Kutxabanki buruzko ikerketa batzordea eskatu du EH Bilduk
Kontrol gabezia agerian geratu dela deritzo EH Bilduk, eta dei egin die Legebiltzarreko beste alderdi guztiei ikerketa batzordea eratzeko eskaria babestu dezaten.
2015/02/10 - 14:05
Kutxabankeko irregulartasunak argitzeko batzordea eskatu du EH Bilduk
Besteak beste, Mikel Cabieces Espainiako Gobernuko ordezkari ohiaren “bateraezintasunak” aipatu ditu Unai Urruzuno koalizioko ordezkariak.
2015/02/09 - 14:52
Fernandezen azalpenak 'koldarrak' izan zirela salatu du EAEko PPk
Kutxabankeko ustezko irregulartasunak PPri leporatu nahi izatea “isekatzat” jo du Arantza Quiroga EAEko PPko presidenteak.
2015/02/09 - 13:14
EH Bildu: ‘Kutxabank auziak kontrol publikoaren beharra azaleratu du’
Beolaren esanetan, kontrol publikoa izan balitz, orain “irregulartasunen informazio askoz ere zuzenagoa” egongo litzateke, eta EAJ, PSE eta PP egin ditu horren erantzule.
2015/02/08 - 14:34
'Mafia ekonomiko eta politikorik' gabeko Euskal Herria nahi du Matutek
EH Bilduk Eusko Legebiltzarrera eramango du Kutxabankeko irregulartasunen gaia. Ikerketa batzordea osatzeko eskatuko du koalizioak Cabiecesi hiru urtean emandako soldataren ingurukoa argitzeko.
2015/02/07 - 15:09
Basagoitik egin omen zuen Cabiecesi ordaintzeko gestioa
Jeltzaleek diote ez zekitela ezer. PPk eta PSEk Fernandezen eta jelkideen kontra egin dute eta EH Bilduk ezkutuko paktuak salatu ditu jelkide, sozialista eta popularren artean.
2015/02/07 - 12:51
Mario Fernandezen erabakia 'irregularra' izen zela dio Egibarrek
Joseba Egibar, Oskar Matute, José Antonio Pastor eta Borja Sémper Radio Euskadiko Parlamento de las Ondas saioan izan dira. Hona hemen politikariek esandakoa:
2015/02/07 - 11:59
Egibar: 'Mario Fernandezek ez zuen esku-sartzea onartu behar'
Bestalde, Semperrek esan du “harrituta” dagoela PP tartean dagoelako; Pastorren nabarmendu du PSE-EE “arin” jokatu zuela kode etikoa aplikatzean. EH Bilduren esanetan, “lotsagarria” izan da.
2015/02/06 - 23:47
EAJ, PSE eta PPren 'idatzi gabeko akordioak' ezagutu nahi ditu Sortuk
“Euskal herritarrek susmoak genituen eta Mario Fernandezek argi utzi du, ‘ate birakarien’ sareak adostu dituzte jeltzaleek, sozialistek eta Alderdi Popularrak” EAEn, Arraizek salatu duenez.
2015/02/06 - 16:10
'Ez dut Kutxabanki buruz inoren ikasgairik onartuko'
Bizkaiko Fiskaltzan deklaratu ostean, Mario Fernandezek adierazi duenez, prozesu guztia bukatzean, neurri legalak hartuko ditu esan den guztia argitzeko.
2015/02/06 - 14:49
EH Bildu: 'Azalpen guztiak zor dizkigute'
Borja Semperrek ere hizpide izan du Mario Fernandezen eta Mikel Cabiecesen deklarazioa, eta "gardentasuna" eskatu du.
2015/02/06 - 13:50
Mario Fernandez: 'Erabat haserre nago'
Mario Fernandez 11:30en iritsi da Bizkaiko Fiskaltzaren aurrera deklaratzera, finantza erakundeko presidente zela egindako ustezko ordainketa irregularren harira.
2015/02/06 - 12:03
PPk Cabiecesentzako lanpostu bat eskatu ziola esan du Fernandezek
Terrorismoaren aurkako borrokarekin lotura izan duten pertsonei lanpostuak ematea "idatzita ez zegoen lege bat" zela argudiatu du Kutxabankeko presidente ohiak
2015/02/06 - 01:00
Fernandezek eta Cabiecesek gaur deklaratuko dute
Fernando Lopez de Eguilaz Kutxabankeko Giza Baliabideen zuzendariak asteazkenean deklaratu zuen Bizkaiko Fiskaltzaren aurrean, irregulartasunik izan den argitzeko abiatu duten ikerketan.
2015/02/04 - 22:13
Lopez de Eguilazek fiskalaren aurrean deklaratu du
Kutxabankeko Giza Baliabideen zuzendariak azalpenak eman ditu Bizkaiko Fiskaltzaren aurrean. Mario Fernandezek eta Mikel Cabiecesek gauza bera egin beharko dute ostiralean.
2015/02/04 - 19:58
Kutxabanken izaera publikoari eustea eskatuko dio Garitanok Urkulluri
Bestalde, lehendakariari Kutxabankeko ustezko irregulartasunen aurrean duen jarrera argi adierazteko eskatuko diola iragarri du Arantza Quirogak.
2015/02/03 - 23:01
Mario Fernandez eta Mikel Cabieces deklaratzera deitu ditu Fiskaltzak
Jaurlaritzak "harridura" agertu du Kutxabankek presidente ohiaren aurka aurkeztutako salaketaren aurrean. Mendiak ziurtatu egin duenez, ustezko irregulartasunek “ez dute PSE-EErekin zerikusirik”.
2015/02/03 - 14:16
Kutxabanken auziak ez du zerikusirik PSE-EErekin, esan du Mendiak
Buruzagi sozialistak Mikel Cabiecesen kargu-uztea izan du hizpide, abokatu-langelak izandako kontratua ezagutu eta gero. EH Bilduk, bestalde, ikerketa batzordea abiaraztea eskatuko du.
2015/02/03 - 14:00
Jaurlaritza, 'harrituta' Fernandezen aurkako salaketaren aurrean
Josu Erkoreka bozeramailearen esanetan, Jaurlaritzak ez du balioraziorik egingo Fiskaltzaren jarrera ezagutu arte.