La Manada" auzia
2018/04/26 - 21:28
Ricardo Gonzalez epailea: 'La Manada'ren biktimak 'ez zuen desadostasunik adierazi'
Akusatuek grabatutako bideoetan, “bost gizonezkoren eta emakume baten arteko sexu-harreman gordin eta ireki bat” ikusten duela adierazi du magistratuak.
2018/04/26 - 17:38
'Bortxaketa da, ez abusuak' entzun da kalean epaia ezagutu ostean
Ehunka lagun bildu dira Nafarroako Auzitegi Nagusiaren atarian epaiaren aurka protestatzeko.
2018/04/26 - 16:17
9 urteko kartzela zigorra, 'La Manada'ko bost kideei sexu-abusuengatik
Fiskaltzak 22 urte eskatzen zituen eta Nafarroako Gobernuak 25. Baina epaileak ebatzi du ez zela bortxaketa izan, sexu-abusu jarraitua baizik.
2018/04/26 - 13:01
Gaur emango dute jakitera sanferminetako talde bortxaketaren epaia
Nafarroako Auzitegiko Bigarren Sekzioko presidenteak irakurriko du epaia 13:00etan, jendaurrean, eta eitb.eus-en zuzenean jarraitu ahal izango da.
2018/01/15 - 13:59
Sanferminetako bortxaketaren biktimaren aldeko pasodoblea
'Las Irrepetibles' konpartsak biktimari errua botatzen diotenak kritikatu ditu, eta emakumeek nahi bezala jantzi eta bizitzeko duten eskubidea aldarrikatu dute. Kadizko Inauterietan abestu dute.
2017/12/12 - 15:00
Sanferminetako talde bortxaketaren 4 auzipeturen lagunek deklaratuko dute
Iazko sanferminetako bortxaketagatik akusatutako bost lagunetako lauri Kordoban 21 urteko emakume bati sexu-abusuak egitea leporatzen diote.
2017/11/30 - 15:52
Talde-bortxaketaren akusatuak aske utzi ala ez erabakiko dute
Horietako abokatu batek eskatu zuen epaia jakin arte libre egon daitezela. Biktimak bortxaketa salatu zuenetik espetxean dira bostak.
2017/11/28 - 11:34
Bortxaketako hiru akusaturen abokatuak 'gezurrak' agerian jarri nahi ditu
Agustin Martinez Becerrak, 2016ko sanferminetako taldekako bortxaketako hiru akusaturen abokatua bera, dio "inolako zalantzarik gabe" egiaztatuko duela haren bezeroak "errugabeak" direla.
2017/11/27 - 15:11
Fiskaltzak dio biktimak taldekako eta koordinatutako bortxaketa jasan zuela
2016ko sanferminetako bortxaketaren epaiketaren azken-aurreko saioa da gaur; aldeak konklusioen berri ematen hasi dira.
2017/11/27 - 12:39
Bortxaketaren biktimaren abokatua: 'Xehetasunen berri ematea falta da'
Miguel Angel Moran abokatuak esan du hori, epaiketaren azken-aurreko saioan sartu baino lehen. Agustin Martinez Becerra hiru akusaturen abokatuak ere hitz egin du.
2017/11/25 - 23:02
Iruñeko talde-bortxaketaren biktima bereziki gogoan gaurko mobilizazioetan
Bilboko kaleak gainezka Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira talde feministek deitutako manifestazioak direla-eta.
2017/11/24 - 16:02
Astelehenean hasiko dira aurkezten ondorioak sanferminetako epaiketan
Bost gizonen abokatuetako batek esan du kasuaren hasieratik agertu dituzten ondorioei eutsiko ditela guztiek.
2017/11/22 - 17:43
Sanferminetako bortxaketaren akusatuek deklaratu dute gaur
Gaur goizean, bost akusatuetako hiruk deklaratu dute, eta epailearen aurretik igarotzen lehenak onartu du biktimak ez zuela hitzez onespenik eman.
2017/11/19 - 21:18
Sanferminetako taldekako bortxaketaren epaiketa, aste erabakigarrian
Besteak beste, akusatuek eurek grabatutako bideoak aztertuko dituzte adituek. Horrez gain, asteazkenean bost akusatuek deklaratu beharko dute.
2017/11/17 - 16:02
'Nosotras somos la manada' bideoak epailearen erabakia kritikatu du
Sanferminetako epaiketa egiten ari den epaileak froga gisa hartu du biktimak sare sozialetan argitaratutako argazki bat. Horri erantzuteko bideoa zabaldu da 'Nosotras somos la manada' lelopean.
2017/11/16 - 15:35
Bortxaketako epaiketaren azken bi saioak ateak zabalik egingo dituzte
Sanferminetako taldekako bortxaketaren epaiketa azaroaren 27an amaituko da. Azaroaren 24ko eta 27ko saioak ateak zabalik egingo dituzte, azken txostenak aurkezteko.
2017/04/26 - 14:11
Sanferminetako bortxaketaren ahozko epaiketa egitea agindu du Auzitegiak
Defentsak auzia artxibatzeko egindako eskaera baztertu du Nafarroako Auzitegiaren Bigarren Sekzioak.
2016/10/28 - 22:41
Lau akusatuek ukatu egin dute Pozoblancon neska bat bortxatu zutenik
San Ferminetan neska gazte bat bortxatzea leporatzen dieten bost akusatuetatik lauk bortxaketa ukatu egin dute. Epaileak bideo bat eta Whatsapp mezoak hartu ditu oinarri bezala.
2016/08/09 - 16:02
Ustezko bost bortxatzaileek irailaren 2an deklaratuko dute, espetxetik
Bere autoan, epaileak dio argi geratzen dela bost akusatuek banan-banan bortxatu zutela neska.