Lan Erreformaren Lege berria
2022/02/04 - 22:02
Madrileko epaitegi batek ikerbidea hasi du lan erreformaren bozketa ikertzeko
Epaileak Esteban Gomez Rovira abokatuaren salaketa onartu du. "Azkenean Kongresuko informatikariak Auzitegi Nazionalean deklaratu beharko du", adierazi du Unidas Podemosek ironiaz.
2022/02/04 - 21:45
Konstituzionalak baliogabetu al dezake lan-erreformaren bozketa?
Badago aurrekari bat. Auzitegi Konstituzionalak bertan behera utzi zuen bozketa bat 2006. urtean, Eusko Legebiltzarrak 2005eko aurrekontuak onartu zituen bozketa, hain zuzen ere. Legebiltzarkide sozialista batek ez zuen boz elektronikoa egiterik izan eta Ibarretxeren kontuak onartu egin ziren.
2022/02/04 - 20:26
UPNk Sayas eta Adanero kanporatuko ditu aktak itzultzen ez baldin badituzte
UPNko zuzendaritzak adierazpen bat onartu du, Garcia Adaneroren kontrako botoarekin. Larunbat honetan Kontseilu Politikoaren aurrean aurkeztuko dute. "UPNko diputatuak gara alderdiko organoek kontrakoa esan arte", azpimarratu du Adanerok bileratik ateratzean.
2022/02/04 - 15:29
Nafarroako Gobernuak alderdi guztiekin hitz egiten jarraituko duela esan du Chivitek
Lan-erreforma babesteko akordioa "hautsi egin zen, alde batek ez zuelako bete. PSNk bete behar zuena bete zuen", esan du.
2022/02/04 - 15:25
Lan erreformaren inguruko bozketa iruzurra izan dela salatu du Pablo Casadok
Kongresuko mahaian helegitea aurkezteaz gain popularrek ohartarazi dute Auzitegi Konstituzionalera ere jotzeko prest daudela, lan erreformaren inguruko bozketa hori baliorik gabe uzteko.
2022/02/04 - 14:39
Inbestidura blokea berregin beharra ikusten du Arnaldo Otegik
Eskuina eta eskuin muturra geldiarazteak ez ezik, ezkerreko politikak gauzatzeak ere helburu izan behar duela uste du EH Bilduko koordinatzaileak.
2022/02/04 - 14:17
Anduezak "langileen interesen aurretik alderdiarenak jartzea" egotzi dio EAJri
PSE-EEko idazkari nagusiaren arabera, jeltzaleak "ELAren beldur" dira. Bere ustez, "ez da ulergarria" jeltzaleek eta EH Bilduk lan-erreformaren aurka bozkatzea.
2022/02/04 - 14:02
EH Bilduk inbestidura blokea berregitea eta ezkerreko politika egitea eskatu du
"Atzo batzuek uste zuten ezker plurinazionalak guztiari baiezko botoa eman behar diola, alternatiba okerragoa delako. Hori amaitu da eta hori da batzuek ikasi behar dutena", adierazi du Arnaldo Otegik.
2022/02/04 - 14:00
Sayasek eta Adanerok ''ezin dutela UPNn jarraitu'' uste du Javier Esparzak
UPNko buruzagiak azpimarratu duenez, "hemen gertatu dena da botoaren diziplina urratu dela, baina, gainera, denok engainatu gaituztela".
2022/02/04 - 13:36
Esparzaren arabera, Sayasek eta Adanerok "ez dute UPN ordezkatzen eta ezin dute UPNn jarraitu"
Bestalde, ez berak ez Carlos Garcia Adanerok ez dituztela aktak entregatuko adierazi du Sergio Sayas diputatuak.
2022/02/04 - 13:19
Eneko Andueza: ''EAJ ELAren beldur da''
EAJk eta EH Bilduk lan erreformaren aurka egin izana gogor kritikatu du Eneko Anduezak. Bere ustez, EAJk "langileen interesen aurretik jarri dituzte alderdiaren interesak".
2022/02/04 - 11:32
Josune Gorospe: "Guk eskatzen genuena ez bada arazo, zergaitik egon da testuan sartzeko arazoa?"
Josune Gorospe EAJren diputatuak "Egun on Euskadi" saioan adierazi duenez, "EAJk ezin zuen atzoko adostasuna babestu, Euskadin dagoeneko badagoelako beste adostasun bat".
2022/02/04 - 11:06
Lan-erreforma onartu ostean, bere helburuak lortzeko ''hedatzea'' dela garrantzitsuena esan du Nadia Calviñok
Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako ministroak eta lehen presidenteordeak ziurtatu duenez, "inbestidurako gehiengoak oinarri izaten jarraitzen du", eta Gobernuari babesa ematen zioten alderdiekin harremanak "bikainak" dira.
2022/02/04 - 10:13
Nadia Calviño: "Inbestidurako gehiengoak oinarri izaten jarraitzen du, babes handiena lortzea da helburua"
Espainiako Gobernuko lehen presidenteordeak lan erreformaren inguruan sortutako polemikaz hitz egin du Radio Euskadin.
2022/02/04 - 09:39
Maria Solana: "Atzo argi geratu zen batzuentzat zer den politika eta zer demokrazia"
Geroa Bai alderdiko Maria Solana parlamentaria elkarrizketatu dute Euskadi Irratian atzo Diputatuen Kongresuan onartutako lan erreformaren inguruan.
2022/02/04 - 09:27
Aitor Esteban, lan erreformaren bozketaz: "Akats teknikoa baino, giza akatsa izan zela uste dut"
Diputatuen Kongresuko EAJren bozeramailea Radio Euskadiko 'Boulevard' saioan elkarrizketatu dute lan erreformaren bozketan gertaturikoari buruz jarduteko.
2022/02/03 - 23:37
PPk lan-erreformaren bozketaren aurkako helegitea aurkeztuko du Auzitegi Konstituzionalean
Cuca Gamarra PPko bozeramailearen arabera, diputatu popularrak lan-erreformaren aurkako botoa eman du telematikoki, baina ziurtagirian baiezko moduan agertu zaio. Halaber, Kongresuko Mahaiak "akats" horren berri bazuela, baina, hala ere, ez duela ezer egin erantsi du.
2022/02/03 - 21:57
Zertan eragiten du langileengan lan-erreforma berriak?
Kaleratzeen baldintzak, esaterako, ez dira aldatuko. Lan urte bakoitzeko 33 eguneko kalte ordaina izango da, horrek berdin jarraituko du. 45 egunekoa zela 2012a arte. Kontratuei dagokienez, horretan bai, aldaketa. Kontratu mugagabea izango da ohikoa. Obra eta zerbitzukoak desagertu egingo dira.
2022/02/03 - 21:51
PSN, UPNrekin oso haserre, hitza jateagatik
UPNko bi diputatuek kontra bozkatzeak zuzenean eragin du Iruñeko udaletxean ere. UPNk erreformaren alde bozkatzearen truke, PSNk ordainetan Maya alkatea ez zuela gaitzetsiko agindu zuen. PSN oso haserre agertu da UPNrekin osoko bilkuran.
2022/02/03 - 21:42
Sergio Sayas (UPN): 'Ezin genuen bozkatu boto-emaileei azaldu ezin genien zerbait'
Ezustean Sergio Sayas eta Carlos Garcia Adanero UPNko bi diputatuek ezezko botoa eman dute, alderdiko boto-diziplina hautsiz.