Lan-erreforma
Gorde
Kendu nire zerrendatik

PPk lan-erreformaren bozketaren aurkako helegitea aurkeztuko du Auzitegi Konstituzionalean

Cuca Gamarra PPko bozeramailearen arabera, diputatu popularrak lan-erreformaren aurkako botoa eman du telematikoki, baina ziurtagirian baiezko moduan agertu zaio. Halaber, Kongresuko Mahaiak "akats" horren berri bazuela, baina, hala ere, ez duela ezer egin erantsi du.
Cuca Gamarra PPko bozeramailea Kongresuan. Argazkia: EFE
Cuca Gamarra PPko bozeramailea Kongresuan. Argazkia: EFE

Alderdi Popularrak salatu du lan-erreformaren bozketan "manipulazioa" izan dela, eta ziurtatu du Alberto Casero diputatuak dekretu horren kontrako botoa eman duela telematikoki, baina baiezko moduan zenbatu dutela, ziurtagirian horrela jaso delako. Halaber, akatsaz jabetu denean, diputatua Kongresura joan dela baina Ganberan sartzea galarazi diotela erantsi dute.

Testuinguru honetan, Pablo Casado PPko buruzagiak gaur gauean iragarri du bere alderdiak lan-erreformaren bozketaren aurkako helegitea jarriko duela Kongresuko Mahaiaren eta Auzitegi Konstituzionalaren aurrean

"Iruzur demokratikoa da diputatu batek emandako botoa haustea, dekretu baten onespena inposatzeko. Instituzioen aurkako eraso hau onartezina da", idatzi du Twitter sare sozialean.

Caseroren botoari esker lortu du Espainiako Gobernuak lan-erreforma Kongresuan onartzea; izan ere, UPNko bi diputatuek lan-erreformaren kontra bozkatu dute, alderdiaren irizpidea urratuz.

Bozketa amaituta, Cuca Gamarra PPko bozeramaileak agerraldia egin du, eta ziurtatu du Caserok ezezko botoa eman duela, eta ziurtagirian baiezkoa agertu zitzaiola ikusi zuenean, bere talde parlamentarioak Batet presidenteari gertakariaren berri eman diola, baina, hala ere, honek bozketa egitea erabaki duela.

"Dekretu honen onespena ezin da onartu, ezezko boto bat baiezko bat izango balitz moduan zenbatu dutelako", nabarmendu du.

Horrez gain, Caserori (gaixorik zegoelako eman du botoa Internet bidez) Kongresuan sartzea galarazi diotela esan du.

PPren arabera, Konstituzioaren 23. artikuluan eta Kongresuko araudian jasotzen diren eskubideak urratu dira.  

Era berean, Kongresuko Mahaiak 2012ko maiatzaren 21ean emandako ebazpen bat urratu dela adierazi dute. Ebazpen horrek dio aurrez aurreko bozketa egin baino lehen Mahaiko presidenteak botoa telematikoki eman duen diputatuari telefonoz deitu behar diola zer bozkatu duen egiaztatzeko.

Halaber, Kongresuko araudiaren 82. artikuluko bigarren puntua ere urratu dela ere aipatu dute, "boto telematikoak pertsonalki konprobatu beharra dagoela esaten baitu".

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X