Lan Erreformaren Lege berria
2022/02/02 - 14:12
Sindikatuek deituta manifestazioak egin dituzte Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan lan-erreformaren aurka
Lantokietan ere egin dituzten mobilizazioetan milaka langilek parte hartu dutela ziurtatu dute sindikatuek. Beste behin, lan harremanetarako esparru propioa errespetatzea, eta langileak kaleratzeko baldintzak gogortzea eskatu dute.
2022/02/02 - 13:20
Inbestidurako bazkideak albo batean utzita, Ciudadanosen babesaz gain UPN eta PDeCATena ere behar du Gobernuak
Diputatuen Kongresuko aritmetikari buelta emango dio lan-erreformak. Espainiako Gobernuak Ciudadanosen babesa izango du, eta ez inbestidurako indarrena. Baina hori ez da nahikoa izango. Nafarren eta kataluniar nazionalisten babesa ere behar du.
2022/02/02 - 11:23
"Orain eman daitekeen akordioa da hau, baina legegintzaldian beste aurrera pauso batzuk posible dira"
Roberto Uriarte Unidas Podemoseko diputatuaren arabera, "lan erreforma adostua bada, zailagoa izango litzateke aldatzen Gobernu berri bat balego bi urte barru".
2022/02/02 - 10:07
Edmundo Bal: "Xantaia nazionalistaren aurrean amore ez emateko eskatu diogu Gobernuari"
Espainiako Gobernuak segurutzat ematen du Kongresuak lan erreformaren dekretua onartuko duela datorren osteguneko bozketan. Izan ere, Ciudadanosen eta alderdi txikiagoen aldeko botoak bermatuta ditu jada.
2022/02/02 - 06:59
Espainiako Gobernua seguru dago Kongresuak lan-erreforma onartuko duela
PSOEren eta Unidas Podemosen Gobernuak Ciudadanosen eta alderdi txikien babesa dauka, baina PDeCATen botoak behar ditu lan-erreforma berresteko gehiengo absolutua ziurtatzeko. Gauzak horrela, EAJren, EH Bilduren edo ERCren botoak ez lirateke erabakigarriak izango osteguneko bozketan.
2022/02/01 - 18:08
Mas Paisek eta Compromisek aldeko botoa iragarrita, Espainiako Gobernuak gertuago du lan-erreforma onartzea
Ciudadanosen eta talde txikien botoekin, Espainiako Gobernuak gehiengo nahikoa izango luke patronalarekin eta CCOO eta UGT sindikatuekin adostu zuen lan-erreforma Kongresuan onartzeko. Hortaz, ERCren, EH Bilduren eta EAJren botoak ez lirateke erabakigarriak izango.
2022/02/01 - 15:36
Azkenera arte eutsiko diote lan erreformaren negoziazioari Gobernuak eta inbestidurako bazkideek
Etzi lan erreforma onartzeko azken ahaleginetan dabil Espainiako Gobernua. Gobernuaren ohiko bazkideek euren eskaerak sartu nahi dituzte arau berrian. Patronalak, berriz, ez du akordioa aldatu nahi, ezta Kongresuak onartu ondoren ere.
2022/02/01 - 10:54
Pilar Garrido: "Oso zaila da Eliza barruan izandako sexu-abusuen ikerketa batzordeari ezetz esatea"
Unidas Podemosen diputatu eta Ahal Duguren koordinatzaile nagusiak ikerketa batzordea sortzea nahi du "biktimei entzuteko" eta Eliza barruko "inpunitatea amaitzeko", ahal den heinean mina erreparatzeko eta sufrimendua aitortzeko.
2022/01/31 - 20:14
Lan-erreforma luzapenean sartu da jadanik, botoak oraingoz bermaturik izan gabe
Espainiako Gobernuko hiru ministrok alderdiei "erantzukizuna" eskatu diete astelehen honetan, gehiengo batek, tartean EAJ eta ERC inbestidurako bazkideek, dekretua ostegunean berresteko.
2022/01/31 - 16:13
Tinko eusten dio EAJk lan erreformaren testuan erkidegoetako hitzarmenak lehenestea jasotzeko konpromisoari
Erkidegoetako lan hitzarmenen defentsa ez dela nahikoa gogoratu diote sindikatuek EAJri. Horrez gain, kaleratzeen araudia ere aldatzea ezinbestekoa dela gogoratu dute.
2022/01/31 - 15:35
Cebeken ustez, nekez ulertu daiteke lan erreformaren aurkako jarrera
Cebeken arabera, lan erreforma onartuz gero, hitzarmenak Euskadin negoziatzen jarraituko omen dute. Dei egin dio EAJri Kongresuan lan erreformaren aldeko botoa eman dezan.
2022/01/31 - 15:30
ERCk negoziatzeko eskatu dio Gobernuari, bestela Ciudadanosekin onartu beharko duela lan erreforma
Azkenekotan da lan erreformaren atzerako kontaketa eta gobernuaren bazkideen artean nagusienak, ERCk, ezezkoa berretsi du gaur. Sanchezen Gobernutik, aldiz, ostegunean bozkatuko den lan erreforma onartzearen garrantzia azpimarratzen ari dira gaur.
2022/01/31 - 13:51
Pablo Montesinos: "PPk ezezko garbia emango dio lan erreformari"
PPren diputatuak salatu duenez, Pedro Sanchezek ez du bere alderdiko inor deitu lan arloko gaiei inguruan hitz egiteko. Pablo Montesinosen esanetan, Alderdi Popularra prest dago lan malgutasunean aurrerapausoak emateko.
2022/01/31 - 13:26
Lan erreformaren "legitimitatea" babestu behar dela berretsi du Espainiako Gobernuak
Ostegun honetan erabakiko dute lan erreforma onartu ala indargabetuko duten. Oraingoz, Gobernu espainiarrak ez du kide garrantzitsuenen (EAJ eta ERC) babesa ziurtatu.
2022/01/31 - 12:53
Euskal hitzarmenen lehentasuna bermatuta dago estatukoen aurrean, Bizkaiko patronalaren arabera
Cebek patronalak ez du ulertzen EAJk eta EH Bilduk lan erreformaren aurka agertu duten jarrera. Ostegunean egingo dute lan erreformaren bozketa Diputatuen Kongresuan eta EAJk eta EH Bilduk ezezkoari eusten diote.
2022/01/30 - 21:25
Eragile politiko eta sozialek euren jarrerak azaldu dituzte, lan erreformarako aste erabakigarriaren atarian
Datorren ostegunean, lan erreformaren dekretua eztabaidatuko dute Diputatuen Kongresuan. Askotariko eragile politiko eta sozialek, alderdi zein sindikatu, azken egunotan jakitera eman dute dekretua arbuiatzen jarraituko dutela, eta argi utzi dituzte euren baldintzak.
2022/01/30 - 21:12
Euskal gehiengo sindikalak kaleak hartu ditu lan erreformaren aurka egiteko
Milaka pertsona elkartu dituzte ELA, LAB, Steilas, ESK, Etxalde eta Hiru sindikatuek Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean antolatu dituzten manifestazioetan.
2022/01/30 - 17:52
Diaz: ''Negoziatzen jarraitzen dugu, eta lan-erreforma aurrera aterako den itxaropena dugu''
Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko bigarren presidentorde eta Lan ministroak esan duenez, Pedro Sanchezen inbestidura ahalbidetu zuten alderdiekin akordioa lortzen saiatuko dira azken unera arte. Ostegunean bozkatuko dute lan-erreforma Kongresuan.
2022/01/30 - 15:36
Euskal sindikatuak lan erreformaren aurka atera dira Hegoaldeko hiriburuetan
Ostegun honetan bozkatuko dute lan erreforma Madrilgo Diputatuen Kongresuan. Bozketa horren atarian, euskal gehiengo sindikalak manifestazioak egin ditu Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Erreformari baiezkoa ematea Rajoyren lan erreforma berrestea litzatekeela adierazi dute.
2022/01/30 - 14:56
Atutxa: "Ez dago aitzakiarik Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera eskualdatzeke egoteko"
Lan-erreformari buruz, EAJren Bizkai Buru Batzarreko presidenteak argi utzi du "gaur-gaurkoz" EAJren botoa "aurkakoa" dela, eta berretsi du hitzarmen autonomikoak lehenesteak irekiko lukeela akordioarako atea.