Lan istripuak
2024/02/09 - 17:25
'Maria Reina Madre' arrantza-ontzia hondoratu egin da, Pasaiako portutik bederatzi miliara
Itsasontziaren flotagarritasuna berreskuratzeko maniobrek porrot egin dute. 13 marinelak eta patroia goizean erreskatatu dituzte, eta "onik" eraman dituzte Pasaiako portura.
2024/02/05 - 18:45
Bi zauritu Itsasondon, N-1 errepidean, hiru kamioik talka eginda
Kamioietako bat bidetik atera da eta beste biak traba egiten gelditu dira errepidean. Errepidetik atera den ibilgailuaren zama Itsasondoko tren geltoki ingurura erori da, baina ez du trenen joan-etorria oztopatu.
2024/02/05 - 14:53
Zaldibarko zabortegiaren aldi baterako zigilatzea maiatzaren erdialdean amaituko da
Jaurlaritza urriaren erdialdetik ari da lanean, mantentze-lanik ezaren ondorioz egonkortasun-baldintzetan okerrera egin duela ikusi ondoren.
2024/02/04 - 20:10
Duela lau urte Zaldibarko zabortegia behera etorrita hil ziren bi lagunak gogoratu dituzte senide eta lagunek
Zaldibar Argitu elkarteak gogorarazi duenez, prozesu penala itxi ostean, ingurumenaren aurkako delituen auziak aurrera egiteko "itxaropena" dute orain, baina instrukzio-fasean jarraitzen du, lau urte geroago. "Horrekin dena esanda dago", deitoratu dute.
2024/02/01 - 18:13
59 lagun hil ziren 2023an laneko istripuz Hego Euskal Herrian, sindikatuen arabera
LABek, ESK-k, STEILAS-ek, EHNE/ETXALDEK eta HIRU-k gaixotasun psikosozialak eritasun profesionaltzat hartzeko eta lan-ikuskatzaileen kopurua ugaritzeko eskatu diote administrazioari, besteak beste.
2024/01/27 - 00:00
Behargin bat hil da Pasaiako Portuan izandako lan-istripu batean
Istripua 19:45 aldera gertatu da. Urtarrilean, Gipuzkoan, lan-istripuan izandako bigarren heriotza da.
2024/01/25 - 18:27
Ibarrako enpresa baten langile bat hil da makina batek harrapatuta, Galiziako zentral hidroelektriko batean
LABek bildutako datuen arabera, Ibarrako (Gipuzkoa) Voith Hydro enpresako behargina makina batean harrapatuta hil zen asteazkenean, eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan zuten.
2024/01/24 - 21:04
Gutxienez 70 pertsona hil dira Malin, urrezko meategi bat erorita
Gutxienez 70 meatzari hil dira, eta dagoeneko gorpu batzuk berreskuratu dituzte. Maliarrak dira, baina baita atzerritarrak ere, batez ere Ginea Bissaukoak. Eskualdean hildako gehien izan dituen erorketetako bat da, non urre meatze ugari dauden.
2024/01/21 - 09:57
LABek salatu du ez dela neurririk hartzen laneko segurtasun-araudia betearazteko
Hego Euskal Herrian gutxienez bost langile hil dira asteon, eta Igor Arroyok uste du ez dela ikuskaritza baliabide nahikorik jartzen enpresek segurtasun-legedia betetzen dutela ziurtatzeko. (GAZTELANIAZ)
2024/01/19 - 17:22
Langile bat hil da Urizaharreko harrobian
Arratsaldeko lehen orduan izan da ezbeharra, Santutis harrobian. Oraingoz, ez dute jakitera eman istripua nola gertatu den. Asteon lanean ari zela Euskal Herrian hil den hirugarren langilea da.
2024/01/18 - 15:28
Langile bat hil da Errenterian, aldamio batetik erorita
Ezbeharra 11:15 aldera gertatu da, oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko, langilea lau solairutik behera erori denean.
2024/01/18 - 13:45
Langile bat hil da Errenterian, aldamio batetik erorita
Segurtasun Sailak baieztatu duenez, lan istripuan hil da gizona.
2024/01/17 - 12:48
Kamioilari bat hil da eta beste bat larri zauritu Cadreitan, hiru ibilgailu astunen arteko talkan
Ezbeharra gaur goizean gertatu da N-121 errepidean. Astea hasi zenetik, lanean hil den bigarren behargina da honakoa Foru Erkidegoan.
2024/01/15 - 15:52
42 urteko gizon bat hil da Arriben, etxebizitza batean lanean ari zela zortzi metroko altueratik erorita
Iritsi direnean, larrialdietako zerbitzuak gizona suspertzen saiatu dira, baina ez dute lortu eta bertan hil da. Foruzaingoa gertatutakoa ikertzen ari da.
2024/01/15 - 12:21
42 urteko behargin bat hil da Arriben, 8 metrotik behera erorita
Larrialdi-zerbitzuak gizona suspertzen saiatu dira, baina ezin izan diote bizia salbatu. Ezbeharra 09:00ak aldera gertatu da Orella auzoan, Foruzaingoak jakitera eman duenez.
2024/01/14 - 19:42
55 urteko baserritar bat hil da Muxikan, traktorearekin lanean ari zela istripua izanda
15:15ean izan da istripua, Bizkaiko herri horretako Ormaetxe auzoan, Segurtasun Sailak zabaldu duenez.
2024/01/09 - 21:25
Langile bat hil da Trapagaranen izandako lan istripu batean
Behargina enpresa baten atean harrapatuta geratu da, Ugarte industriagunean.
2024/01/09 - 12:10
Kamioilari bat hil da N-644 errepidean, Santurtzin, gidatzen ari zen kamioiak su hartu ostean
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 08:50ean gertatu da ezbeharra, Mamarigako tunelen parean. Kamioia errepidetik atera eta bazter babesa jo du, oraindik argitu gabe dauden arrazoiak tarteko.
2023/12/24 - 11:55
Langile bat zauritu da Lemoako garbitegi batean, zulo batera erorita
Suhiltzaileek atera dute ohatila batean, bere kordean, eta Galdakaoko ospitalera eraman dute lesioak artatzera.
2023/12/22 - 15:54
Ziburun ontzi bat hondoratu ostean desagertutako bi lagunak bilatzeko lanak, bertan behera
30 eta 58 urteko bi gizonezko dira desagertutakoak. Beste bat, 40 urtekoa, ontziko patroia bera, goizaldeaan aurkitu dute, eta Baionako ospitalera eraman dute.