Larrabetzu
2018/02/14 - 15:06
Teknikariak hasi dira luiziaren eremua aztertzen
Imanol Pradales Lurralde Garapeneko diputatua eta teknikariak inguruan izan dira. Gaur azterketa kartografikoarekin jarraitu dute eta datorren astean hasiko dituzte garbiketa lanak.
2018/02/14 - 13:16
Larrabetzuko luizia lau futbol zelairen parekoa da
Kaltetutako gunera bisita egin ostean Imanol Pradales Bizkaiko Foru Aldundiko diputatuak azaldu duenez, seguru asko datorren astean hasiko dira mendi hegala egonkortzeko lanak.
2018/02/13 - 22:09
Larrabetzuko luiziaren ondorioz BI-3102 errepideak 3 edo 4 hile itxita emango ditu
Mendi-magalean ezegonkortasun handia da. Horregatik, zonaldera ez hurbiltzeko gomendioa eman dute agintariek, arriskutsua izan daitekeelako.
2018/02/13 - 20:18
Larrabetzu eta Fika artean izandako luizia, airetik ikusita
Larrabetzu eta Fika arteko bidea, BI-3102 errepidea, itxita dago goizaldetik, luizia gertatu baita. Errepidearen zati hori txikituta geratu da.
2018/02/13 - 17:09
Luizi batek BI-3102 errepidearen zati bat txikitu du Larrabetzun
Ondorioz, bidea erabat itxita dago. Lur-jausiak bete-betean harrapatu du auto bat, baina, zorionez, hiru bidaiariak onik atera dira.
2017/11/22 - 23:31
Eneko Atxak laugarren Michelin izarra lortu du, eta Donostiako Ameliak, lehena
EAEko 22 jatetxek izango dute izarren bat 2018ko Michelin Gidan.
2017/07/11 - 22:39
Ebakuntza egin diote gurutze frankista eraistean zauritutako zinegotziari
Maria Luisa Mezok bi hankak hautsi zituen, eta orain hobera egiten ari da.
2017/07/11 - 17:22
Hobera egin dute Gaztelumendiko gurutzearen eraistean zauritutakoek
Sendabidean dira Larrabetzuko Gaztelumendiko Gurutze frankistaren eraiste ekitaldian zauritutako laurak. Larrien dagoen emakumeari atzo egin zioten ebakuntza.
2017/07/10 - 13:48
Lau lagun zauritu dira Larrabetzun, frankisten gurutzea eraistean
Frankisten ikur erraldoia espero ez zen aldera erori da, eta ezustean harrapatu ditu han zeuden herritarrak.
2017/06/08 - 12:38
Hiru zauritu eta auto-ilarak Txorierriko igarobidean, bi istripurengatik
Ezbeharrak ia aldi berean gertatu dira, Larrabetzu eta Lezamaren artean.
2017/06/08 - 12:04
Hiru zauritu Txorierriko igarobidean izandako bi istriputan
Ezbehar biak ia aldi berean gertatu dira Larrabetzu eta Lezama udalerrien artean, Barakaldoko noranzkoan. Istripuen eraginez auto-pilaketa handiak sortu dira inguruan.
2017/05/03 - 22:16
Azurmendi, munduko jatetxerik onena, 'Elite Traveller' aldizkariaren ustez
Eneko Atxa sukaldari zornotzarraren Azurmendi jatetxea (Larrabetzu, Bizkaia) munduko onena da, Elite Traveller luxuari eta bizi estiloari buruzko aldizkariaren arabera.
2017/05/03 - 13:53
Azurmendi, munduko jatetxerik onena, 'Elite Traveller' aldizkariaren ustez
Eneko Atxaren jatetxeak lehen postua eskuratu du munduko 100 jatetxe onenen zerrendan.
2017/04/05 - 17:48
Atxondoko Etxebarri Erretegia, munduko seigarren jatetxerik onena
Errenteriako Mugaritz jatetxea bederatzigarren postuan dago, eta Donostiako Arzak eta Larrabetzuko Azurmendi 30. eta 38. postuetan daude, hurrenez hurren.
2017/03/30 - 20:03
Eneko Atxak jatetxe berria irekiko du Tokion
Irailaren 7an irekiko ditu ateak. Munduko jatetxe onenen zerrendan 16. postuan dago Azurmendi jatetxea (Larrabetzu).
2017/03/19 - 13:15
1.500 lagun baino gehiago deituta daude galdeketetan parte hartzera
16 urtetik gorako herritarrek eman dezakete botoa Gure Esku Dago plataformak sustatutako herri-galdeketetan. Eguna normaltasun osoz hasi da Larrabetzun.
2017/03/19 - 09:14
Gure Esku Dagoren herri-galdeketetan parte hartuko duten 35 herriak
Gipuzkoako 34 herritan, eta Larrabetzun (Bizkaia) egingo dituzte galderak, 09:00etan hasita. Behin betiko datuak, berriz, 22:00ak aldera emango dituzte jakitera. 124.062 daude bozkatzera deituta.
2017/03/18 - 20:20
Euskal Herriko 35 udalerri, erabakitzeko prest
124.062 herritar daude deituta Oarsoaldean, Tolosaldean, Buruntzaldean eta Larrabetzun erabakitzeko eskubidearen inguruko galdeketetan parte hartzera. Eitb.eus-ek jarraipen zabala eskainiko du.
2017/03/16 - 11:35
Erabakitzeko eskubideaz galdeketak egingo dira 35 udalerritan
122.291 herritar daude parte hartzera deituta erabakitzeko eskubidearen aldeko plataformak bultzatutako ekimenean, Oarsoaldean, Tolosaldean, Buruntzaldean eta Larrabetzun.
2017/03/13 - 17:48
Gure Esku Dagok igandeko galdeketetan parte hartzeko deia egin du
Euskal Herriko 35 udalerritan egingo dira erabakitzeko eskubidearen inguruko herri galdeketak. Gure Esku Dago ekimenak esan duenez, berme osoarekin egingo dira kontsulta horiek.