Latinoamerika
2023/12/18 - 11:22
Txilek baztertu egin du Konstituzio berriaren proposamena eta Pinocheten garaiko testuari eutsi dio
Emaitza porrota izan da Alderdi Errepublikano ultraeskuindarrarentzat, funtsezko garrantzia izan baitu testu berriaren idazketan. Proposamen horrek migrazio irregularra gogortzea proposatzen zuen, eta abortuaren legea berrikusteko atea irekitzen zuen.
2023/12/10 - 17:56
Javier Mileik Argentinako presidente karguaren zina egin du
Mileik "Jainkoagatik eta aberriagatik” egin du Argentinako presidente karguaren zina, “ebanjelio santuaren gainean", Kongresuan, Buenos Airesen.
2023/12/10 - 17:55
Javier Mileik presidente kargua hartu du
Javier Mileik "Jainkoagatik eta aberriagatik, ebanjelio santuaren gainean" zin eginda hartu du igande honetan, Buenos Airesko Kongresuan, Argentinako presidente kargua.
2023/12/07 - 13:20
Peruko Auzitegi Konstituzionalak eskatu du Fujimori "berehala" askatzeko
Halaber, Vicente Fernandez Tapia epaileari "gogor kargu hartzea" ebatzi du. Hain zuzen ere, berorri dagokio iragan astean Konstituzionalak onartutako kaleratze agindua gauzatzea. 25 urteko espetxe zigorra ari da betetzen Fujimori Barbadilloko kartzelan, gizateriaren aurkako delituengatik.
2023/12/06 - 12:14
Peru, Alberto Fujimori presidente ohia noiz askatuko zain
Auzitegi Konstituzionalak buruzagi izandakoa berehala askatzeko agindu zuen atzo, 2017an eman zioten indultua betearazita. Barrios Altos eta La Cantutan egindako sarraskiengatik 25 urteko kartzela zigorra jazo zuen Fujimorik, gizateriaren kontrako delituak egotzita.
2023/11/22 - 14:54
Ekonomia dolarizatzearen arriskuak Argentinarentzat
90eko hamarkada hasieran, antzeko neurri bat hartu zen atzeraldi ekonomikoari eta inflazioari aurre egiteko. Orduan, Gobernuak pesoa dolarrarekin parekatu zuen: peso bakoitzeko, dolar bat trukean. Politika hori bertan behera utzi zuten 2002an, krisi ekonomiko ikaragarria eragin zuelako.
2023/11/21 - 10:35
YPF petrolio enpresa nazionala eta Argentinako hedabide publikoak pribatizatuko dituela iragarri du Mileik
Argentinako presidente hautatuak azaldu duenez, pribatizatu ahal den guztia pribatizatuko du. Igandeko hauteskundeen biharamunean, New Yorkeko burtsan kotizatzen duten enpresa argentinarrek nabarmen egin dute gora.
2023/11/20 - 15:23
Milei, Argentinaren "gainbeheraren amaiera" iragarri duen presidentea
Argentinako politikaren "saltsan" aldaketa ekarri zuen "outsider"-a dela diote batzuek. Haren diskurtso iraultzailea lerroburu nagusietara heldu da azkenaldian, baina gizartearen gaitzespena saihestu nahian-edo, hasiera bateko proposamenak "leundu" ditu denborarekin.
2023/11/20 - 08:05
Javier Milei ultraeskuindarrak irabazi ditu Argentinako hauteskundeak
La Libertad Avanza alderdiko hautagaiak 11 puntuko aldea atera dio Sergio Massa egungo Ekonomia ministro eta hautagai peronistari.
2023/11/20 - 00:05
Massa eta Mileiren artean nork irabaziko duen, erabakitzear
Lehen emaitzak gauerditik aurrera iritsiko dira. Massa ofizialistak "itxaropenerako" eta "adostasunerako" deia egin du, eta Milei ultraeskuindarrak ofizialismoak garatu duen "beldurraren kanpaina" salatu du.
2023/11/19 - 18:05
Munduko hezegunerik handiena erretzen ari da Brasilen, muturreko beroaren ondorioz
Brasilen, ez dute gogoan horrelako bero boladarik. Sasoi honetan euria izan beharko lukete, baina 40 gradutik gorako tenperaturak dituzte eta sentsazio termikoa 60koa da. Sute bortitzak izaten ari dira munduko jaguar erreserba handienean, eta persona bat hil da Taylor Swiften kontzertu batean.
2023/11/19 - 13:32
Hauteslekuak ireki dituzte Argentinan, hauteskunde presidentzialen bigarren itzulirako
35 argentinar baino gehiago bozkatzera deituta daude igande honetan. Sergio Massa ofizialistaren eta Javier Milei eskuin muturreko hautagaiaren artean aukeratuko beharko dute.
2023/11/17 - 12:31
Massaren eta Mileiren kanpaina itxieraren ostean, Argentina osoa igandeko hauteskundeei begira jarri da
Inkestek ez dute garaile argirik aurreikusten; beraz, badirudi lehia oso estua izango dela presidentetzarako hauteskundeen bigarren itzulian.
2023/11/14 - 10:47
LGTB kolektiboko kideek justizia eskatu dute Mexikon, genero ez-bitarreko lehen legelariaren hilketaren ostean
Jesus Ociel Baena, "magistrade" bezala ezaguna, genero ez-bitarreko lehen pertsona izan zen hauteskunde-legelari kargua betetzen eta Mexikon nortasun horretako pasaportea lortzen. Ociel Baena eta bere bikotekidea hilda aurkitu zituzten Aguascalienteseko etxe batean.
2023/10/31 - 12:43
Iguazuko ur-jauzien emaria ohikoa baino 16 aldiz handiagoa da
Iguazuko ur-jauziek ohi baino 15 aldiz emari handiagoa izan dute astelehen honetan, Brasilgo hegoaldean izandako euriteen ondorioz. Unerik gorenean 24,2 milioi litro pilatu zituzten segundoko astelehenean.
2023/10/26 - 13:54
Acapulco hiria inkomunikatuta dago, Otis 5. mailko urakan suntsitzailea igaro ondoren
12 ordu baino gutxiagoan, Otis 1. mailako urakana izatetik 5.ekoa izatera igaro zen, maila altuenera. Hiriarekiko komunazioa guztiz galdu da, eta, ondorioz, oraindik ezin dira kalteak zenbatu.
2023/10/23 - 11:04
Argentinako hauteskundeetako lehen itzulia irabazi, eta Milei ultraeskuindarraren olatua eten du Massak
Jarduneko Ekonomia ministroak irabazi ditu bozkak, lehenengo itzulian, botoen % 36,68 jasota. Mileik, berriz, % 29,98ko babesa lortu du. Azaroaren 19an egingo dute bigarren itzulia, eta orduan jakingo da nork hartuko duen Argentinako presidentetza.
2023/10/23 - 10:57
Sergio Massak eta Javier Mileik azaroaren 19an jokatuko dute Argentinako presidentetza
Mahaien % 98,51 zenbatuta, Sergio Massak 6,7 puntuko aldea atera dio Javier Milei hautagaiari. Argentinako hauteskundeen bigarren itzulia azaroaren 19an ospatuko da.
2023/10/22 - 16:01
Argentinako hauteskundeak martxan dira, eta 35,4 milioi herritar daude parte hartzera deituta
Besteak beste, presidentea aukeratzeko bozak izango dira, eta Milei, Massa eta Bullrich dira hautagai nagusiak.
2023/10/21 - 12:54
Argentinan hauteskundeak dituzte igande honetan, Javier Milei ultraren hautagaitza tartean dela
130 diputatu, 24 senatari eta tokian tokiko kargu batzuk hautatuko dituzte, baina presidenterako hauteskundeek sortu dute interes handiena, nahiz eta litekeena den azaroaren 19ko bigarren itzulira itxaron behar izatea.