Milei, Argentinaren "gainbeheraren amaiera" iragarri duen presidentea
Aldaketarik bortitzena aukeratu du Argentinak, hautestontzietan Javier Milei ultraeskuindarraren alde eginda. Abenduaren 10etik aurrera, presidente izango da Milei, Sergio Massari hamaika puntuko aldea atera baitio bozketan, botoen % 55,69 jasota (Massak % 44,30 jaso ditu).
Argentinako politikaren "saltsan" aldaketa ekarri zuen "outsider"-a dela diote batzuek. Haren diskurtso iraultzailea lerroburu nagusietara heldu da azkenaldian, baina gizartearen gaitzespena saihestu nahian-edo, hasiera bateko proposamenak "leundu" ditu denborarekin.
Aldaketa ez da erraza izango, Fernandezen eta Massaren kudeaketak jasotako kritikak eta herrialdeak bizi duen egoera sozioekonomiko larria gorabehera, bien arteko tirabirak ardaztu baitzuen atzoko hauteskunde gaua.
Nor da Milei
Buenos Airesen jaio zen 1970eko urrian. Ekonomialaria, politikaria eta irakaslea da La Libertad Avanza alderdiko burua. Muturreko jarrera polemikoak erakutsi izan ditu beti. Besteak beste, abortuaren legearen kontra egin du (sexu abusu kasuetan baita), ikastetxeetan sexu hezkuntza integral bat ematearen aurka azaldu da, armak aldean eramateko askatasunaren alde agertu da, marxismo kulturalaren teoria zabaldu nahi izan du, berotze globala existitzen denik ukatu du, txertaketaren eta koarentenaren aurka agertu zen covid garaietan eta Argentinan Estatu terrorismoa dagoenik ukatu du.
Politika eta ekonomia liburuak idatzi ditu. Oihartzun publikoa lortu zuen telebista saioetan hainbat eztabaidatan parte hartu ostean. Izan ere, "aurkariak" iraintzen zituen, eta ideiak azaleratzeko orduan jarrera oldarkorra erakusten zuen.
2021az geroztik Buenos Airesko Hiri Autonomoko diputatu nazional gisa jardun du, urte horretako hauteskunde legegileetan hautatu baitzuten. Orduan erabaki zuen Mileik politikari gisa bere ibilbidea hastea. 2023ko presidentetzarako hauteskundeei begira, hautagai gisa aurkeztu zen, primarioetan boto baliodunen % 29,86ko babesa lortuz.
Horrela, lortutako emaitzak lehen garaipena eman zion hauteskundeetan eta herrialde osoan eta hogeita lau hauteskunde-barrutietatik hamaseitan boto gehien lortu zituen.
Handik egun gutxira, hauteskunde presidentzialen lehen itzulian, Mileik lortutako abantaila galdu zuen eta Aberriaren Aldeko Batasuneko hautagai peronista Sergio Massak garaitu zuen, primarioetan irabazi zituen hamasei barrutietatik sei galduz.
Atzo, 2023ko azaroaren 19an, Argentinako presidente izendatu zuten 2023-2027 aldirako; kargua abenduaren 10ean hartuko du.
Zure interesekoa izan daiteke
Haize bolada bortitzek hainbat sute elikatzen jarraitzen dute Atenaseko eskualdean
Hiriburutik 60 kilometro ipar-mendebaldera dagoen Porto Germenon sugarren kontra ari dira suhiltzaileak. Haizea da etsairik handiena une honetan; izan ere, bolada bortitzek sugarrak elikatu dituzte, eta egoera kritikoa da herrialde osoan.
Europar Batasunak premiazko bilera egingo du asteartean Ceutako migrazio krisia aztertzeko, barne ministroak bilduta
EBko Kontseiluaren buru den Irlandak ezohiko bideokonferentzia deitu du, Pedro Sanchezek eta Europako beste 22 liderrek idatziz eskatu ostean.
EBko 22 estatuk Ceutako migrazio krisiaren aurrean erantzun bateratua eskatu dute
Italiak eta Danimarkak bultzatutako gutunean, EBko Barne ministroen ezohiko bilera eskatu dute kanpo-mugen kontrola indartzeko, eta ohartarazi dute erregularizazio masiboek "erakarpen-efektua" izan dezaketela.
Von der Leyenen ustez, Europako mugen kontrola "are gehiago indartu behar da"
Europako Batzordeko presidenteak ohartarazi duenez, "adi egon behar dugu sarbide kritiko guztietan, eta agintari guztien arteko koordinazio estua izan". Era berean, “ikasgaien azterketa-prozesu bat" abiatzeko eskatu du, "Europaren erresilientzia hobetzeko".
Hamasek armagabetzeko akordioa berretsi du, baina Israel Gazatik erretiratzea jarri du baldintza gisa
Testuinguru horretan, talde palestinarrak berretsi du ez duela bere esku dagoen armamentua entregatuko Israel Gazako Zerrendatik erretiratu baino lehen.
AEBk Kuwaiten duen base militar baten aurkako erasoa aldarrikatu du Iranek
Irakeko Gobernuak ukatu egin du bere lurraldearen barruan erasoak baimendu izana, Estatu Batuetako presidenteak aste honetan ziurtatu ostean Saudi Arabiarekin batera eta Irakekin koordinatuta egin zituztela erasoak. Bestalde, Itsaso Gorria babesteko nazioarteko koalizio baten sorrera iragarri du Saudi Arabiak.
AEBk eta Saudi Arabiak Iranen aldeko miliziei eraso egin diete Iraken, drone bidezko eraso baten ondoren
Bonbardaketek Herri Mobilizazioaren Indarretako 20 kide hil eta 32 zauritu dituzte gutxienez, eta Irakek larrialdiko bilera deitu du tentsioak gora egin duelako.
Fujimorismoa itzuli da: Keiko Fujimorik presidente karguaren zina egin du
Alberto Fujimori presidente ohiaren (1990-2000) alabak laugarren saiakeran lortu du presidente izatea. Aurreko hauteskundeetan bigarren itzulian galdu zuen. Azken hamarkadan herrialdeak bizi izan duen ezegonkortasun politikoari aurre egin beharko dio, eta gobernatzeko akordioak lortu beharko ditu, ez baitu eta gehiengo osorik. Gainera, Keiko Fujimorik Trumpengana gerturatzeko asmoa duela iragarri du, eta horrek aldaketa ekar dezake politikan, Peruko ekonomiaren bazkide nagusia Txina baita.
Girondako sutea berraktibatu da fokuetako batean, eta beste 4.000 turista ebakuatu dituzte
Sutea gaur gauetik dago egonkortuta, baina agintariak fenomeno meteorologiko kaltegarrietarako prestatzen ari dira. Puntu horietako bat berriro aktibatu da haizearen norabidea aldatu da eta.
Gutxienez 18 hildako eta dozenaka zauritu utzi ditu Japon hego-mendebaldea astindu duen 7,1 indarreko lurrikarak
Kumamotoko merkataritza-gune batean leherketa izan da, eta baliteke hildako gehiago egotea. Tsunami alerta bertan behera utzi dute.