Argentina

Javier Milei presidente de Argentina, en el desayuno informativo del Fórum Europa
2026/10/21 - 12:06

Mileik "diktadore" deitu dio Sanchezi eta Espainiako Gobernuak "irainak" gaitzetsi ditu

Bestelako giroa izan du Argentinako presidenteak Isabel Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidentearekin eta Santiago Abascal Voxeko presidentearekin.

Mileik eta Abascalek bideo-dei bat egin dute arratsaldean eta Vox alderdiko presidenteak sare sozialetan argitaratu du. Bertan, Argentinako presidenteak esan du ez dagoela "gauza dibertigarriagorik ezkerreko ipurdietan ostikoak jotzea baino". Sanchezi egindako irainei dagokienez, Abascalek adierazi dio "dena oso ondo esanda" dagoela.

Bestalde, Ayusok "poz handiz" hartu du Argentinako presidentea, eta Madril "bere etxea" dela eta beti izango dela adierazi dio.

2025/10/07 - 06:50

Rock kontzertua eman du Mileik Argentinan, ekaitz politikoaren erdian

Euforia nagusi, Argentinako presidente Javier Mileik rock kontzertu bat eskaini du Buenos Airesen, bere gertukoekin eta jende gazte askorekin batera. Bere Gobernuak eta bere alderdiak agertoki politiko eta ekonomiko konplexu bati egin behar diote aurre urriaren 26ko hauteskunde legegileen atarian. Ikuskizuna, artista ezagunen kantuak jo dituzte, Mileik idatzitako liburu bat aurkeztu aurretik, 'La Construcción del Milagro' izenekoa. Movistar Arenan izan da, Argentinako hiriburuko espazio ezagunean, bertako eta nazioarteko artista garrantzitsuak hartzen dituena.

1 2 3 ... 19 »

Asteko irakurriena