TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Juntsen erabakia, Urriko azken astelehena Gernikan eta Mileiren garaipena

Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Sanchez eta Puigdemont
Sanchez eta Puigdemont

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko urriaren 27an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

Juntsen erabakia: Junts alderdiko buruzagitzak gaur erabakiko du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari babesa behin betiko kenduko dion ala ez. Horretarako, baliteke militanteen artean kontsulta egitea. Alderdiko presidente Carles Puigdemontek bilera batera deitu du zuzendaritza, Perpinyanen (Frantzia). 

Urriko azken astelehena Gernikan: Gernika-Lumon Urriko Azken Asteleheneko azoka egingo da astelehen honetan. Aurten ere, 310 postu, erakusketak, erakustaldiak eta kultur eta kirol jarduera ugari izango dira, 650 urte baino gehiagoko historia duen merkatu tradizionalari kolorea emateko.

- Mileiren garaipena Argentinan: Javier Milei Argentinako presidentearen alderdiak irabazi ditu hauteskunde legegileak, botoen % 39 eskuratuta, eta Fuerza Patria peronistak eta bere aliatuek % 29,4 eskuratu dute, datu ofizialen arabera. Argentinako hauteskunde legegileetako parte-hartzea azken 40 urteetako baxuena izan da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Etxanobek itun handia proposatu du Bizkaiaren etorkizuna eraikitzeko

Urtero legez, Bizkaiko aldundiak San Inazioko harrera ekitaldia egin du. Bizkaiko eta Gipuzkoako patroiaren eguna ospatzeko abuztu aurreko azken ekitaldi politiko nagusia da, eta ordezkari ugari biltzen du. Elixabete Etxanobe ahaldun nagusiak itun handi bat proposatu du Bizkaiaren etorkizuna eraikitzeko. Lurraldeen arteko aldeak eta berezitasunak errespetatu egin behar direla adierazi du, benetako berdintasuna lortzeko.

(Foto de ARCHIVO)

La expresidenta del Parlament de Cataluña Laura Borràs sale del TSJC, 4 de abril de 2025, en Barcelona, Catalunya (España). El Tribunal Superior de Justicia de Cataluña (TSJC) ha pedido al Gobierno el indulto parcial de la expresidenta del Parlament, condenada a cuatro años y medio de cárcel por delitos de prevaricación y falsedad en documento oficial por los contratos adjudicados en la Institució de les Lletres Catalanes (ILC), y ha suspendido su ingreso inmediato en un centro penitenciario. Mientras el Gobierno resuelve la petición de indulto, se ha suspendido la ejecución de la condena de prisión de Borràs, aunque no los años de inhabilitación que se le impusieron, por lo que no podrá ejercer ninguna actividad, empleo o cargo público.



David Zorrakino / Europa Press

04 ABRIL 2025;BARCELONA;CATALUÑA;INHABILITACIÓN

04/4/2025
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Espainiako Gobernuak indultu partziala eman dio Laura Borras Kataluniako Parlamentuko presidente ohiari

Kataluniako Letren Institutuaren zuzendari zen garaian hainbat kontratu publiko modu irregularrean esleitzeagatik lau urte eta sei hilabeteko kartzela zigorra ezarri zion Kataluniako Auzitegi Nagusiak, baina auzitegiak berak indultua emateko eskatu zuen, espetxera sartzea saihesteko. 13 urteko inhabilitazioa eta 36.000 euroko isuna ere ezarri zizkioten, eta zigor horiek ez dizkiote kendu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X