Javier Milei ultraeskuindarrak irabazi ditu Argentinako hauteskundeak
Javier Milei hautagai ultraeskuindarrak irabazi ditu Argentinako presidentetzarako hauteskundeak, Sergio Massa hautagai peronista eta Ekonomia ministroari 11 puntu baino gehiagoko aldea aterata, eta ia botoen % 100 zenbatuta dagoela.
Mileik abenduaren 10ean hartuko du presidente kargua. Botoen % 55,69 eskuratu du; Massak babesaren % 44,30 bereganatu du.
Milek garaipena baieztatu berritan adierazi duenez, "gaur hasiko da Argentinako gainbeheraren amaiera", eta ohartarazi du ez dagoela "epelkerietarako lekurik" edo "erdibiderik", egin asmo dituen eraldaketa estrukturalak hizpide. Horren ahotan, "askatasunaren ideiak besarkatuko ditugu berriro", eta bere gobernuak hiru zutabe izango dituela gaineratu du: konpromisoak "hitzez hitz" betetzea, jabego pribatua errespetatzea eta merkatu librea sustatzea.
Sergio Massa hautagai ofizialistak porrota onartu, eta Milei zoriondu du. "Zorte ona opa diot, argentinarrek datozen lau urteotarako gehiengoz aukeratu duten presidentea da".
Trantsizio epea
Alberto Fernandez Argentinako jarduneko presidenteak Milei hartuko du gaur bertan, trantsizio epeari ekiteko.
Nabarmendu duenez, "gizon demokrata naiz, eta, beste ezeren gainetik, herritarren erabakia errespetatzen dut. Espero dut bihartik (gaurko egunagatik) aurrera Javier Mileirekin lan egiten hasteko modua izatea, trantsizio ordenatu bat egite aldera".
Parte hartzea % 76,37koa izan da, lehen itzulian izandakoaren gainetik. Aipatu beharra dago Argentinan derrigorrezkoa dela bozkatzea. Salbuespen batzuk daude, baina, edozelan ere, justifikatu egin behar da hauteslekura ez joatea. Isunak daude aurreikusita, eta, horiek ordaindu ezean, arau-hausleek ezingo dute urtebetez izapide ofizialak egin.
Ultraeskuinak Milei zoriondu du
Mileiren garaipenak oihartzuna izan du Argentinatik kanpo ere. Donald Trump AEBko presidente ohiak Mileik presidente izateko egindako "lasterketa bikaina" goraipatu du eta harro dagoela azpimarratu. "Herrialdea irauliko duzu, eta Argentina handi egingo duzu berriro!", nabarmendu du.
Pozik agertu da, halaber, Jair Bolsonaro Brasilgo presidente izandakoa ere. Horren esanetan, "itxaropenak argitu du berriro Hego Amerikan. Hel daitezela haize on horiek AEBra eta Brasilera, zintzotasuna, aurrerapena eta askatasuna buelta daitezen", adierazi du Joe Bidenen eta Luiz Inacio Lula da Silvaren agintaldiak aipatuta.
Espainiatik, Santiago Abascal Voxen buruzagiaren zorion mezuak heldu zaizkio Mileiri. "Etorkizunaren eta itxaropenaren bidea zabaldu berri da: Gora Espainia! Gora Argentina! Bizi daitezela biak sozialismotik libre eta euren jabe!".
Zure interesekoa izan daiteke
Zentro-ezkerreko oposizioak garaipen estua lortu du Suedian, baina emaitza ez da ziurra oraindik
Hiru eserlekuren aldea baino ez du, 176 173ren kontra, eta ostiralerako espero da behin betiko emaitza, atzerritik iritsitako botoak zenbatuta. Ultraeskuinak indarra galdu du, eta Alderdi Kontserbadorearen atzetik geratu da.
Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako liderrek independentziaren aldeko memorandum bat sinatuko dute gaur
Trumpek Irlandaren bateratzea laster gertatuko dela esan eta biharamunean iritsi da iragarpena. AEBko presidentearen adierazpenak oso kritikatuak izan dira Erresuma Batuan.
Zentro-ezkerreko oposizioko blokeak irabazi ditu Suediako hauteskundeak, inkesten arabera
Zentro-ezkerrak botoen % 51,3 eskuratu ditu eta Ulf Kristersson lehen ministro kontserbadoreak, berriz, % 46,8, SVT telebista publikoak egindako inkesta baten arabera.
AEBko Kongresuko demokratek IAren garapena geldotu nahi dute, sektoreko buruen alarmaren ostean, baina Trumpek esan du ez dela "gertatuko"
Asteartean bilera egingo dute Behe Ganberako demokratek, eta bertan "lehentasun garrantzitsu bat adimen artifizialaren inguruko ekintza izango da", aurreratu dute.
500 kolono israeldar inguru sartu dira Al Aksa meskitara juduen Urteberriko ospakizunetan
1967tik indarrean dagoen statu quoaren arabera (Israelek Ekialdeko Jerusalem okupatu zuenean), esparru hori musulmanen gurtzarako baino ez da, eta juduak bisitari gisa baino ezin dira sartu.
Ukrainak eta Errusiak elkarri eraso diote: bi pertsona hil eta dozenaka zauritu dira
Ukrainako indarrek Errusia ipar-mendebaldean eragin dituzte bi heriotzak, Nizhnekamsk udalerrian. Moskuk droneak erabiliz eraso dio Kievi, eta gutxienez bost lagun zauritu ditu. AEBren arabera, baina, bi herrialdeek nahi dute gatazka konpondu.
Trumpek esan du "gustatuko" litzaiokeela Irlanda batzea: "Lehenago edo geroago gertatuko da"
Irlandan dago egunotan AEBko presidentea, eta bertan egin ditu adierazpen polemiko horiek. Erreakzioak erreskadan etorri dira.
BRICSeko herrialdeek Ekialde Hurbilean neurriz jokatzea eta alde bakarreko zigorrak baztertzea erabaki dute
Indian bilduta, herrialde horiek 140 puntuko adierazpen zabal bat adostea lortu dute, eta, besteak beste, elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartu dute, "merkataritzaren eta energiaren fluxua babesteko".
Saudi Arabiak Ekialde-Mendebaldeko oliobidea itxi du, hainbat eraso jasan ostean
Azpiegitura hori da merkatu globalak hornitzeko bide nagusia Ormuzko itsasarteko egungo tentsio egoeran; egunean zazpi milioi upel petrolio gordin garraia ditzake.
Ramon Aizarnak 300 metrora bizi izan zituen 2001ean I-11ko atentatuak: "Ikusitako guztiaren inpaktua bizitza osorako izango da"
Ramon Aizarna gipuzkoarrak, AEBn bizi den euskaldunak, World Trade Centerrera begira zegoen loft batetik ikusi zituen I-11ko Dorre Bikien aurkako atentatuak. Une hartan bertan gertatzen ari zena zuzenean kontatu zuen ETBrentzat. 25 urte geroago, berriro hitz egin dugu berarekin, historia aldatu zuen egun tragiko hura berarekin gogoratzeko.