Legazpi
2013/09/25 - 23:19
Atez ateko zabor bilketaren aurkako lapiko protesta Legazpin
Lapiko protesta egin dute Udalak zaborra biltzeko aukeratu duen sistemaren kontra daudenek. Manifestariak ibilbide zaratatsuan joan dira udaletxeraino.
2013/09/09 - 22:11
Sutea izan da Legazpiko Cie Automotive lantegian
Lantegiko prentsa batean sortu da sua eta ez da zauriturik izan.
2013/06/24 - 17:05
San Joan bezperako su batek Legazpiko Ikastolako kapera erraustu du
Sugarrak teilatuko hodi batetik hedatu ziren, eta hezkuntza zentroko kaperara heldu ziren.
2013/04/30 - 23:13
Hondakinen bilketarako sistema mistoa izango du azkenean Legazpik
Atez atekoaren eta bosgarren edukiontziaren arteko sistema izango dela azaldu du Legazpiko alkateak.
2013/04/30 - 23:08
Legazpiko Udalak atez atekoa eta 5. edukiontzia jarriko ditu
Legazpik hondakinen bilketarako atez atekoaren eta bosgarren edukiontziaren arteko sistema mistoa ezarriko du azkenean, Kepa Urzelai (Bildu) alkateak azaldu duenez.
2013/04/26 - 16:02
Legazpiarren borondatea kontuan hartuko dutela uste du Garitanok
Gipuzkoako ahaldun nagusiaren iritziz, herri bakoitzak erabaki behar du hondakinak nola bildu. Halaber, udalek herritarren iritzia kontuan hartuko dutela espero du, baita Legazpin ere.
2013/04/24 - 23:44
Zumaia, hondakinak kontrolatzeko txartel digitalaren alde
Atez atekoaren inguruan Legazpin egin zuten galdeketaren emaitzak hausnarketarako bide eman die Gipuzkoako beste udalerri batzuri, eta Elgetan ere kontsulta egingo dutela iragarri dute.
2013/04/24 - 18:04
Legazpiko 'atez ate'ko galdeketak eragina izango du beste herri batzuetan
Elgetan ere, galdeketa egingo dute. Zumaian, oraingoz, atez atekoa baztertu egin dute eta 5. edukiontziarekin jarraituko dute, baina herritar bakoitzaren jarduera txip batekin jarraituko dute.
2013/04/22 - 14:41
Lau 'molotov koktel' aurkitu dituzte Legazpiko eskola baten atarian
Olazabal Institutuko arduradunek eman diote abisua Ertzaintzari; izan ere, zentora sartzeko ate nagusiaren aldamenean topatu dituzte 'molotov koktelak'.
2013/04/21 - 23:51
Legazpin botoa eman dutenen % 97, atez ateko sistemaren aurka
Zabor bilketaren gainean iritzia emateko bozkatzera deituta zeuden lagunen erdiak baino gehiagok eman du boza, eta horien artean, % 97 bosgarren edukiontziaren alde azaldu da.
2013/04/21 - 10:53
Legazpin % 27ko parte-hartzea izan da galdeketaren lehenengo orduetan
16:00ak arte 1.937 boto zenbatu dira, legazpiarren % 27,5ek eman dute botoa, alegia.
2013/04/21 - 08:34
Legazpin botoa eman dutenen % 97, atez ateko sistemaren aurka
Bozkatzera deituta zeuden lagunen erdiek baino gehiagok eman du bere iritzia. Hala ere, emaitzak ez dira lotesleak eta alkateak salatu duenez, "erroldatuta ez daudenek ere bozkatu dute".
2013/04/04 - 00:07
Atez ateko bilketaren inguruko lehen herri-galdeketa, Legazpin
Atez ateko bilketaren aurkako Legazpiko plataformak Gipuzkoako aurreneko herri-galdeketa deitu du apirilaren 20rako eta 21erako.
2013/04/03 - 22:36
Atez atekoari buruzko galdeketa egingo du Legazpik
Atez ateko bilketaren aurkako Legazpiko plataformak Gipuzkoako aurreneko herri-galdeketa deitu du apirilaren 20rako eta 21erako.
2013/02/26 - 18:22
Legazpik atez ateko zabor bilketa martxan jarri aurretik, parte-hartze prozesua abiatuko du
Martxoaren 11n hasiko dute udalak bultzatutako parte-hartze prozesua. Helburua da hondakinen % 73 birziklatzea, eta horretarako eraginkorrena atez ateko sistema dela diote.
2013/02/26 - 16:38
Legazpik 'atez ateko' sistema ezarriko du hondakin organikoentzat
Bestalde, papera eta plastikoa biltzeko sistemaren inguruan erabakitzeko galdeketa egingo dute herrian.