Legazpi
2023/01/28 - 22:01
Legazpiko Doinua musika eskolako ikasleek Disney Performing Arts lehiaketa irabazi dute
Musika eskolako ikasleek Disneyk antolatzen duen lehiaketa batean hartu dute parte, eta Disneyland Pariseko parkean kontzertua emateko saria lortu dute. Aurretik ere hautatuak izan ziren, baina pandemiak zapuztu egin zien bidaia. Oraingoan bai, bertara bidaiatu eta emanaldia eskaintzea lortu dute.
2022/12/07 - 08:32
Rubiken kuboaren egile onenek hitzordua dute datorren abenduaren 17an eta 18an Legazpin
Herriko parte hartzaileez gain, Antonie Paterakis greziarrak edo Berta Garcia kataluniarrak hartuko dute parte Jon Alberdi 11 urteko legazpiarrak antolatutako txapelketan. Ba al zenekien historian zehar gehien saldu den jostailua dela Rubiken kuboa?
2022/12/06 - 10:49
23 segundo pasatxoan lortu du Jonek Rubik kuboa egitea
Txapelketaren simulazioa egin dugu Jon Alberdi kubo egilearekin, eta 23 segundo pasatxoan lortu du kuboa osatzea.
2022/12/05 - 13:38
Jon Alberdi: ''Rubik kuboaren punta-puntako egileak ikusiko ditugu abenduaren 17an eta 18an Legazpin''
Rubik kuboaren Legazpiko lehen Opena edo txapelketa irekia jokatuko da abenduaren 17an eta 18an Bikuña kiroldegian, punta-puntako jokalarien partaidetzarekin. Jon Alberdi Gardek antolatu du, gurasoen laguntzarekin.
2022/11/27 - 11:58
Olentzeroren eta Mari Domingiren etxeak prest, Euskal Herriko umeak hartzeko
Gabonetako opariak eskatzeko euren gutunak idazten dabiltza egunotan Euskal Herriko haurrak. Nora eta noiz jo behar dute Mari Domingirekin eta Olentzerorekin elkartzeko? Hona hemen Euskal Herriko gure bi pertsonaia maitatuenetarikoen etxeak bisitatzeko informazio praktikoa.
2022/04/02 - 13:12
Urretxu-Zumarraga zurituta, airetik ikusita
Elurrak Euskal Herriko bazter anitz zuritu ditu, eta horren lekuko izan dira eitb.eus-eko erabiltzaileak. Hona hemen Irimo menditik Aitor Agirrezabalek drone bidez grabatutako irudiak.
2022/03/31 - 13:35
Udanako mendatea, zabalik
Oñati eta Legazpi artean dagoen mendatean lanak egiten aritu dira azken hilabeteetan, abenduan errepidea zartatu ondotik.
2022/03/17 - 19:01
Udanako errepidea ez dute ostiral honetan zabalduko, eta itxita jarraituko du
Gipuzkoako Foru Aldundiak azaldu duenez, Legazpi eta Oñati arteko GI-2630 errepideak itxita jarraituko du "garraiolarien grebak eragina izan baitu errepidean egiteko gelditzen diren lanetan".
2022/03/03 - 18:00
EAEko intzidentzia metatuaren mapa, udalerriz udalerri
Kontsulta ezazu hemen Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri guztien intzidentzia metatuaren kolorezko mapa.
2022/02/24 - 13:25
Intzidentzia, 500 kasutik gertu Araban eta Bizkaian
Gipuzkoan, 600 kasutik gertu dago intzidentzia metatua. Kopuru horretatik behera kokatu dagoeneko Gasteizen eta Bilbon, eta Donostian, ordea, 700 kasutik behera jaitsi da.
2022/02/17 - 13:35
1.000 kasutik beherako intzidentzia dute Arabak eta Bizkaiak
Bilbok ere lortu du 1.000 kasuko langatik jaistea (941ean dago). Bizkaian, gainera, bada 500 kasutik beherako intzidentzia duen udalerri handi bat ere: Bermeo (461 kasukoa).
2022/02/14 - 13:53
Gipuzkoak ere lortu du 2.000 kasutik behera jaistea intzidentzia-tasa metatua
Horrela, hiru lurraldeak daude gaur-gaurkoz muga horren azpitik. Nolanahi ere, herri gehienek gorriz margotuta jarraitzen dute.
2022/02/10 - 14:00
2.000 kasutik beherako itzidentzia-metatua dute Bizkaian eta Araban
Gipuzkoak, berriz, 100.000 biztanleko 2.130eko intzidentzia du. Nabarmen egin dute hobera datuek hiru lurraldeetan.
2022/02/07 - 15:13
Bizkaia da oraindik ere EAEtik intzidentzia txikiena duen lurraldea, 2.287 kasurekin
Arabak jarraitzen dio, 2.446 kasurekin, eta gaur-gaurkoz Gipuzkoa da egoera okerrenean dagoena, 2.708 kasuko intzidentzia metatuarekin.
2022/02/03 - 14:03
Astigarraga, Eskoriatza eta Usurbil dira intzidentzia altuena duten EAEko udalerriak
Intzidentziak behera egiten jarraitzen du hiru lurraldeetan: 2.830ekoa da Araban, 2.671koa Bizkaian eta 3.110ekoa Gipuzkoan.
2022/01/31 - 17:33
Bermeo eta Astigarraga dira, hurrenez hurren, intzidentzia baxuena eta altuena duten EAEko udalerriak
3372 kasuko intzidentziarekin, Gipuzkoa da lurralde astinduena; Bizkaia, berriz, egoera onenean dagoena.
2022/01/27 - 14:27
EAEko 16 udalerri handitan 4.000tik gorakoa da oraindik intzidentzia metatua
Ondorengoak dira: Andoain, Aretxabaleta, Astigarraga, Deba, Eibar, Elgoibar, Eskoriatza, Lasarte-Oria, Legazpi, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Pasaia eta Usurbil, Gipuzkoan; Agurain, Araban; eta Elorrio, Bizkaian.
2022/01/24 - 14:53
5.000 kasutik beherakoa da intzidentzia metatua EAEko hiru lurraldeetan
Bermeo da EAE osotik intzidentzia baxuena duena: 2.820 kasu. Hiru hiriburuetan 4.000tik gorakoa da intzidentzia; Bilbon 4.122koa, Donostian 4.272koa eta Gasteizen 4.884koa.
2022/01/20 - 14:07
5.048 kasuko intzidentzia du Bilbok, 5.290ekoa Donostiak eta 5.359koa Gasteizek
Araban, Gasteiz da intzidentzia altuena duen udalerria (5.359 kasukoa); Bizkaian, Berango (6.634koa), eta Gipuzkoan, Elgoibar (6.868koa).
2022/01/17 - 14:36
Ordizia da intzidentzia tasa altuena duen EAEko udalerria
100.000 biztanleko 7.825 kasuko intzidentzia tasa metatua du Gipuzkoako aipatu udalerriak. Oro har, behera egin du intzidentziak Euskal Autonomia Erkidegoko leku gehienetan, nahiz eta badiren salbuespenak; Gasteiz, adibidez