Lezo
2013/05/06 - 15:05
Atez atekoari ekin diote Lezon, herri osoak bat egingo duen ustez
Helburua % 80 birziklatzea dela esan du alkateak eta ziur dago eredu honen aurka azaldu diren bizilagunek sistema onetsiko dutela.
2013/05/06 - 00:59
Lezon hasi dira jada hondakinak atez ate biltzen
Joan den astean hastekoak ziren, baina arazo teknikoak tarteko atzeratu egin zuten. Lehen egunean, hondakin organikoak atera dituzte lezoarrek.
2013/05/05 - 23:00
Bihar hasiko da Lezon atez ateko zabor bilketa
Atez ateko zabor bilketa ezartzen duen bederatzigarren herria da Lezo. Arrazoi teknikoak direla medio, udalak astebete atzeratu du indarrean jartzea. Iada, zintzilikailuak jarrita daude kaleetan.
2013/04/29 - 20:43
Atez atekoa atzeratu dute Lezon
Gaur ziren sistema berria ezartzekoak, baina Lezoko Udalak esan duenez, oraindik ez dago dena prest, eta astebete atzeratzea erabaki du.
2013/04/15 - 21:59
Apirilaren 29an jarriko dute martxan atez atekoa Lezon
Hondakinak atez ate biltzeko sistema abiatzen Gipuzkoako bederatzigarren udalerria da. Bizilagunak datorren ostegunetik aurrera hasi daitezke ontzi eta poltsak jasotzen.
2013/04/11 - 00:58
Ertzaintzak lau lagun identifikatu ditu Lezon
Udaleko langileek zaborra atez ate jasotzeko azpiegitura jartzen ari zirela, liskarra piztu da. Bizilagunek ez diete utzi eta Udaleko langileek udaltzainak deitu dituzte.
2013/04/09 - 12:14
Hiru lezoar zigor ditzakete, atez ateko zintzilikarioak kentzeagatik
1.500 eta 3.000 euro arteko isuna jasotzeko arriskuan daude. Udalak kexa aurkeztu du Ertzaintzaren aurka, zintzilikarioak kendu zituzten herritarrak ez identifikatzeagatik.
2013/04/06 - 01:21
'EAJk' Lezon atez ateko sistemari eraso egin diola esan du EH Bilduk
Gertatutakoak EAJren "urduritasuna" azaltzen duela adierazi du Beitialarrangoitiak. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak akusazioak gezurtatu ditu.